La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

NCE BURUZKO HEZKUNTZA SAILBURUORDEAREN ARGIBIDEAK

Presentaciones similares


Presentación del tema: "NCE BURUZKO HEZKUNTZA SAILBURUORDEAREN ARGIBIDEAK"— Transcripción de la presentación:

1 NCE BURUZKO HEZKUNTZA SAILBURUORDEAREN ARGIBIDEAK
2018ko irailaren 25an

2 KONTUAN HARTU BEHARREKO ARAUDIA
Agindua, 1998ko uztailaren 24koa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat hurrengo hauek arautzen dituena: alde batetik, curriculumera sartzeko egokitzapenen eta curriculumaren norbanako egokitzapen nabarien baimena eta, bestetik, ez-unibertsitatekoa den hezkuntza-sistemaren etapetan egokitzapen horiek egiteko, garatzeko eta ebaluatzeko prozedura (EHAA, ), ( ko Aginduarengatik partzialki aldatuta, EHAA, ) ko ikasturterako norbanako curriculum egokitzapenak tramitatzeko emandako argibideak(iraiaren 5koak)

3 HAUSNARKETA OROKORRAK
NCE (1998ko uztailaren 24ko agindua): “curriculumaren aginduzko elementuak funtsean aldatzea dakarren aparteko neurria”. Ohiko neurri guztiak agortu behar dira aurretik (1998ko uztailaren 24ko aginduaren 8.2 artikulua): hezkuntza- errefortzua, kurtso eta ziklo batean urtebete gehiago ematea. Errepikapena (236/ art.): aparteko neurritzat joko da, gainontzeko ohiko errefortzu eta laguntza-neurriak baliagarriak ez direnean hartuko da.

4 NCE GLOBALA NCE globala (1998ko uztailaren 24ko agindua, 9. art.): “curriculum-arlo desberdinetan oinarrizkotzat eta funtsezkotzat jotzen diren helburu orokorrak eta edukiak ezabatzen diren horiek; horren ondorioz, helburu orokorrak eta etaparen ebaluazio-irizpideak nabarmen aldatuko dira”. Nori zuzendua: desgaitasun intelektuala, garapenaren nahasmendu orokortuari eta desgaitasun anitzari lotutako hezkuntza premia bereziak adierazten dituzten ikasleei. Distantzia curricularra: arlo /materia gehienetan, helburu orokorrak eta gutxieneko konpetentzien garapena lortzeko zailtasun nabarmena azaltzen dute, gutxienez 2 ikasturteko distantzia LHn eta DBHn. Zailtasunak eremu linguistiko /zientifiko -matematikoan aldi berean agertzen direnean. DBH erreferentzia curricularra LHn. NCE proposamena EL edo GL eta MAT batera proposatzen denean NCE globala. NCE hiru arlo /materia edo gehiagotan egokitzapena proposatzen denean.

5 ARLOKO NCE Arloko NCE (1998ko uztailaren 24ko agindua 9. art.): “arlo konkreturen batean edo batzuetan helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak aldatu edo ordezkatzen diren arren, etaparen helburuak ez dira aldatzen eta ikasleek, etaparen bukaeran, behar den titulazioa izatea lortu nahi da” Nori zuzendua: - Ikusteko desgaitasuna - Entzuteko desgaitasuna - Mugitzeko desgaitasuna - Ondorengo puntuei buruzko ikasteko zailtasun espezifikoak: irakurtzen eta idazten ikastea, kalkulua ikastea (IZE), hizkuntzaren nahasmendu espezifikoa HNE, arreta defizitaren, hiperaktibitatearekin edo hiperaktibitaterik gabe, nahasmendua (ADHN) Ezgaitasuna eremu linguistikoan ematen denean. Hezkuntza Indartze Planak lehentasuna: IZE, ADHN, HNE.

6 IRAUPENA eta ERREFERENTZIA CURRICULARRA
LH eta DBH ikasturte baterako proposatuko dira. Curriculum ofizialaren erreferentzia zehaztu behar da LH eta DBHn distantzia curricularra gutxienez 2 ikasturtekoa DBHn erreferentzia curricularra aurreko etapa (LH) DBH 3. eta 4. mailatan onartzen da etapa berdineko erreferentzia curricularra bi ikasturteko distantziarekin arloko NCE Erreferentzia curricularra ez da zertan berdina izan behar egokitutako arlo-materia guztietan NCE gainditzeak ez du esan nahi erreferentzia curricularrari dagokion maila gainditu denik , horrela denean espedientean adierazi behar da eginbide bidez

7 EBALUAZIO IRIZPIDEAK, PROMOZIO IRIZPIDEAK, DBHn TITULOA
NCEn zehaztutako ebaluazio irizpideak hartuko dira kontuan ebaluazio prozesuan. DBH 4.mailan ebaluazio irizpideetan argi adierazi behar da, NCE gaindituz gero titulua lortzen den ala ez. NCE globalaren kasuan irakasle taldearen erabakia promozioa. Arloko NCE , NCE gaindituz gero gainditutzat joko da promoziorako. Promozioa erabakitzeko Arloko NCE gainditu ezkero, ez da kontuan hartuko gainditu gabekoen kopuruan. NCE globala, titulurik ez. Arloko NCE titulua lortzeko aukera etapako gutxieneko helburuak eta oinarrizko konpetentzien garapena lortu direla kontsideratzen duenean irakasle taldeak.

8 DOKUMENTAZIO AKADEMIKOA BETETZEA
Dokumentazio Akademikoa, ondo betetzea garrantzitsua da. NCE proposamena egin aurretik ikaslearen espedientea ondo beteta dagoela ziurtatu. NCE administrazioak onartzen duenean, ikaslearen espedientean eginbide bidez jaso. NCE onartuta duen ikasle bati aktetan adierazi, aplikazioak * bihurtuko du. NCE gainditzeak maila edo etapako helburuak gainditzea suposatzen duenean, espedientean adieraziko da gainditze data jasoz (eginbide ereduak). NCE-ak akta osagarrietan ez da adieraziko.

9 DOKUMENTAZIO AKADEMIKOA BETETZEA: EGINBIDEAK
Administrazioak NCE onartu duenean: Kasu horretan, ez da kurtso honen curriculum-erreferentzia duen NCEren beste proposamenik onartuko. NCE gainditzeak mailaren gutxienezko helburu guztiak lortzea baldin badakar: NCE gainditzeak mailako gutxienezko helburu guztiak lortu izana ez badakar eta, beraz, beste helburu batzuk lantzen jarraitu behar bada: Kasu horretan, kurtso horren curriculum-erreferentzia duen NCEren beste proposamen bat egin daiteke. “ 2018ko aren (-e)an onartzen da erreferentziako arlo mailako NCE/NCE globala “. “2018ko aren (-e)an Lehen Hezkuntzako /Bigarren Hezkuntzako kurtsoko NCE gainditzeak maila horretako gutxienezko helburuak lortu direla esan nahi du” “2018ko aren (-e)an Lehen Hezkuntzako /Bigarren Hezkuntzako kurtsoko NCE gainditzeak ez du mailako gutxienezko helburu guztiak lortu direnik esan nahi”

10 NCE KENTZEN DEN KASUAN Ikaslearen aurrerapena ikusita NCE neurria ez dela beharrezkoa ondorioztatzen denean. Ebaluazio irizpideak ikaslea eskolatuta dagoen mailari dagozkionak izango dira. Arlo/materiaren bat gainditu gabe geratzen bada, hurrengo ikasturteko akta osagarrietan agertuko da.

11 EBALUAZIOAREN ARDURA Egokitutako arlo / materia ematen duen irakaslearen ardura izango da. Esku hartzen duten beste irakasleen ekarpenak kontuan hartuko dira.

12 Prozesuak ondorengo urratsak ditu: W67 aplikatzailearen bidez.
TRAMITATZE PROZESUA Prozesuak ondorengo urratsak ditu: Ikastetxeko zuzendaritzat ikasturtearen hasierako ebazpenean adierazten diren datetan tramitatuko du NCE Berritzeguneko HPB aholkulariak txosten bat emango du Ikuskaritzak emango du oniritzia Hezkuntza Berriztatzeko lurralde arduradunak baimentzeari edo ez baimentzeari buruzko erabakia jakinaraziko die ikastetxeari. Ikastetxeak ikaslearen legezko ordezkariei Ebazpenaren kopia bidaliko die. Familia eta Ikastetxearen sinadura eta zigilua CNEren arlo guztietan derrigorrean izenpetu behar da. Gela Egonkorrak: Gela Egonkorretako Curriculum-Proiektua tramitatu behar. 2 urte iraungo du eta Ikuskaritzak eman behar dio oniritzia. Ez dira banakako proposamenak egin beharko. W67 aplikatzailearen bidez.

13 NCE-ak ez onartzeko arrazoiak
NCE-ren erreferentzi maila 2 urteko distantzia ez duenean. DBHko etapan H etapa erreferentzia ez duenean. NCE-an agertzen diren Arloen izenak, bat ez datozenean ikaslea dagoen ikasturtekoekin. TEL edo dislexia ardatza duen ikasle bati, hizkuntza arlo bateko egokitzapena planteatzen denean. Proposatutako Zuzenketak egiten ez direnean, epe barruan.

14 NCEak itzuliko diren berrikusteko edo onartuko ez diren egoerak:
Familiak proposamena ezagutzen duela egiaztatzerik ez badago. Zinadura edo ezin gezurtatuzko beste modu baten bidez. Haren iraupena espresuki zehazten ez bada Eranskin edo eskatutako datu guztiak sartzen ez baditu Agiri bakar batean aurkezten ez bada (PDF bakarra) Hizkuntzari lotutako arlo /ikasgai bakoitzeko (euskera, gaztelania edo atzerriko hizkuntza) bereizitako kurriculum-egokitzapen bat ezartzen ez bada. Proposatutako arlo/ikasgaien izenak ez badatoz bat ikaslea eskolatuta dagoen etapakoekin.

15 Arlo mailako NCEak ondorengo kasuetan itzuliko dira berrikusteko:
Curriculum-egokitzapenak lehenengo aldiz proposatzen badira, ohiko neurriak agortu gabe daude (errepikatzea barne) eta ez badu idatzizko motibazioa sartzen. Edo Curriculum proposamena ez dator bat 1. ardatz diagnostikoarekin DBHko 4.erako proposamenak egiten bada eta ez da agertzen etaparen oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortzeko aukera eman duen ala ez. Ebaluazio-irizpideetan espresuki agertzen ez badu.

16 Ondorengo arrazoiengatik ezetz esango zaie NCEei:
NCE proposatzen den arloa ikasleen espedientean gaindituta agertzen bada. NCE batek ez badu curriculum-erreferentzia, gutxienez, matrikulatuta dagoen kurtsoa baino lehenagoko bi kurtsokoa. CNE bat berrikusteko itzultzen denean eta epean zuzentzen ez bada. TEL edo dislexian oinarritutako hizkuntza bakar baterako arlo mailako NCE proposatzen denean. Curriculum-egokitzapenak lehenengo aldiz proposatzen direnean, eta ohiko neurriak kurtsoa errepikatzea bezalakoa agortu ez badira eta ez du idatzizko motibazioa sartzen.


Descargar ppt "NCE BURUZKO HEZKUNTZA SAILBURUORDEAREN ARGIBIDEAK"

Presentaciones similares


Anuncios Google