La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

DON BOSCOREN FAMILIA AMA MARGARITA DON BOSCOREN AMA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "DON BOSCOREN FAMILIA AMA MARGARITA DON BOSCOREN AMA."— Transcripción de la presentación:

1 DON BOSCOREN FAMILIA AMA MARGARITA DON BOSCOREN AMA

2 Etxe honetan, I Becchi-n, jaio zen Joan Bosco.
Hemen, gure amak bizitzen irakatsi zidan eta nire bizitzan funtsezko izango ziren gauza asko erakutsi zizkidan.

3 Urte bi nituenean, gure aita, Frantzisko, hil zen
Urte bi nituenean, gure aita, Frantzisko, hil zen. Gure ama, Margarita, alargun geratu zen eta hiru anaiok, Antonio, Jose eta ni, eta amona bere ardurapean geratu ginen.

4 Ama Margaritak ahalegin handiak egin zituen semeak ondo hezteko (erlijioan batik bat), esaneko egiteko eta euren adinerako egoki ziren lanetan trebatzeko.

5 - Zer lore politak! Jainkoak zaintzen baditu, ez gaitu gu ere loreak bezain ondo zainduko?

6 - Begira zenbat izar. Jainkoak guretzat sortu ditu
- Begira zenbat izar! Jainkoak guretzat sortu ditu. Zenbat maite gaituen Jainkoak!

7 Gure amak behartsuengan Jainkoa ikusten irakatsi zigun.

8 Herrira joaten ginenean, egoera zailak ikusten genituen:
- Joantxo, eska iezaiozu Jainkoari horien modukoa izan ez zaitezen.

9 Etxerako bidean esan nion amari:
- Ama, apaiz izan nahiko nuke, gazteei laguntzeko. Horrela, ez lirateke gaiztotuko...

10 Ama Margaritak zintzoa eta kementsua izan nendin hezten ninduen (gogoan izan olio-orbanaren pasartea).

11 Ni trebeena nintzen jokoetan, ausartena itzulipurdiak egiteko orduan; askotan etxeratzen nintzen burua hautsita…

12 Eta amak esaten zidan: - Halakorik! Egunero etortzen zara zaurituta. Gaurtik hasita debekatua duzu lagun horiekin ibiltzea!

13 Ama utzidazu horiekin ibiltzen
Ama utzidazu horiekin ibiltzen! Nirekin daudenean, zintzoagoak dira, ez dute hitz gordinik esaten… Eta gure amak beti uzten zidan…

14 Denboraz ulertu nuen nire lagunak jokoz eta jolasez entretenitzea ez zela niretzat nahikoa, eta usuago joan behar nuela parrokiara, Jesus hobeto ezagutzeko…

15 Don Calosso parrokoak amarekin hitz egin zuen, ikastera bidal nintzan.

16 Anaia nagusiak, Antoniok, gure aitaren lehenengo ezkontzako semeak, eragozpen asko jarri zituen… nik lurrean, soroetan, lan egitea nahi baitzuen.

17 Don Calosok ez zuen nahi ni ikasi gabe geratzerik eta bere etxean bizitzera gonbidatu ninduen.
Egoera honek ez zuen luzaro iraun, bat-batean hil egin baitzen. Etxera itzuli behar izan nuen. Han ikasi eta lan egiten nuen, baina anaiak ez zuen hura atsegin eta… berean tematu zen.

18 Gure amak Antoniorekin hitz egin zuen, baina ez zuen ezer lortu.
Neuk egingo dut Joanen lana – esan zion. Baina anaiak ez zuen onartu.

19 Orduan, gure amak, egunen batean ikasteko asmoa banuen, bizitzeko beste etxe bat bilatu beharko nuela esan zidan. - Ez dugu beldurtu behar! Jainkoak lagunduko digu!

20 Etxetik joatea eta ama uztea oso gogorra izan zen.
- Agur, Joan. Zintzo ibili beti eta errezatu Ama Birjinari, lagunduko dizu eta.

21 Egun batean osaba etorri zitzaidan bisitatzera; etxera itzuli eta berriz eskolara hastea proposatu zidan. Hara, nolako poza hartu nuen, etxera itzulita, ama besarkatu nuenean!

22 Joantxo, berandu da. Zoaz lotara
Joantxo, berandu da! Zoaz lotara! Hala jarraitzen baduzu, gaixotu egingo zara! Apurtxo bat gehiago, ama. Lan hauek bukatu behar ditut!

23 Denboraz, aste barruan bere etxean hartzen ninduen familia bat aurkitu nuen. Eta gure ama ortuariz eta frutaz ostatua ordaintzera etortzen zenean, etxeko ugazabak ez zion ezer hartu nahi izaten, ni ondo portatzen nintzela eta hainbat gauzatan laguntzen niola esaten baitzuen.

24 Hurrengo urtean, Chierin jarraitu nituen ikasketok, seminarioan sartzeko asmoz.

25 Familia utzi behar izan nuen.
Ostatua ordaintzeko, ogibide asko hartu behar izan nituen; bitarteetan, ikasi egiten nuen.

26 - Joan, heldu Jainkoak eman dizun bokazioari
- Joan, heldu Jainkoak eman dizun bokazioari. Ez arduratu ni zahartzaroan zaintzeaz. Eta izan hau gogoan: egunen batean apaiz aberats izaten bazara, ni ez naiz zure etxean sartuko.

27 Azkenik, asko ikasi ondoren, hogeita sei urte nituela, apaiztu egin nintzen… gure amaren laguntza handiari esker. Ama pozez gainezka zegoen, nire eskutik lehenengoz Jauna hartu zuenean.

28 Gau hartan, festa bukatu ondoren, bakarrik geratu ginenean, zera esan zidan amak:
- Hara, Joan, meza esaten hastea sufritzen hastea da!

29 Oratorioa bilakatu zen “babesten duen etxe, ebanjelizatzen duen parroquia, bizitzarako prestatzen duen eskola eta lagunekin pozik jolasteko patio”.

30 Lan asko nuen eta gaixotu egin nintzen
Lan asko nuen eta gaixotu egin nintzen. Amaren etxera joan nintzen, sendotu eta berriz indarrak hartzera. Parrokoak esan zidan: “Eska iezaiozu amari zurekin joan eta laguntzeko”. Eta adin altukoa zen arren, Oratoriora etorri zen.

31 Hauxe da gure etxe berria, ama!
Eta gure amak hamar urteko etapa berria hasi zuen. Mutil askorentzat amarena egin zuen, deskantsatzeko adina zuela ahaztuta. Zein bihotz-zabala izan zen gure ama!

32 “Argi dago ez zela bakarrik sukaldari eta garbitzaile; mutilek konfiantza osoa zuten beragan, eta Margaritak seme balitu bezala maite zituela sentitzen zuten” (D. Pascual Chávez) Horregatik esaten diogu “AMA MARGARITA”

33 Mutil askok etxerik ez familiarik ez zutenez, Don Boscok, ama Margaritaren laguntzaz, Oratorioan hartu zituen.

34 Gau batean, Don Boscok mutil bat eraman zuen etxera, baina ez zeukaten hark lo egiteko lekurik. Afaltzen eman zioten eta…

35 Gaur gauean hementxe egingo duzu lo –esan zion gure amak -
Gaur gauean hementxe egingo duzu lo –esan zion gure amak -. Baina ez egin beste batzuek egin dutena: dena hartu eta eraman… Tira, erreza dezagun elkarrekin.

36 Horrela hasi ziren mutil gazteak Oratorioan bizitzen
Horrela hasi ziren mutil gazteak Oratorioan bizitzen. 1854an ehun ziren barnetegian bizi zirenak. Ama Margaritari ez zitzaion axola lana.

37 Baina oso bihurriak ziren mutilak
Baina oso bihurriak ziren mutilak! Egun batean, pazientzia galdu zuen, bere txolarteetan lantzen zuen ortutxoa hondatu baitzioten!

38 - Ezin dut gehiago, Joan! Herrira itzuliko naiz; hantxe emango ditut, lasai, nire azken egunak!

39 Don Boscok begietara begiratu zion amari
Don Boscok begietara begiratu zion amari. Gero, bien artean zegoen gurutze bati. Ama Margaritak: - Bai, semea, arrazoia duzu. Berak askoz gehiago egin zuen gugatik!

40 ‘Harrezkero ez zen atera haren ezpainetatik inolako kexarik” esan zigun Don Boscok.

41 Ama Margaritaren bizitza Salestar Obraren hasierarekin hertsiki lotua dago; bera gabe ezingo zen hau existitu.

42 Gure amaren aholkuek beti lagundu zidaten eta arerioengandik babestu ninduten.
Amak beti animatzen ninduen…

43 Amak ohitura atsegina zuen: Domu Santu egunean gaztainak egosi eta mutilen artean banatu.

44 Urte batean, oker kalkulatu genuen gaztaina-kopurua eta… badakigu zer gertatu zen.

45 Esan dezakegu Salestar Kongregazioa Ama Margaritaren aberastasun espiritualaz hazi izan zela (Teresio Bosco)

46 - Jainkoak badaki zenbat maite izan zaituztedan, baina hara gora joan behar dut. Ahal izan dudan guztia egin dut. Esan mutilei ama batek bezala egin dudala lan euren alde. (Memorias Biográficas)

47 Ama Margarita pobre bizi izan zen eta pobre hil: hilobi komun batera eramanda, inoiz ez du izan bere izena hilarri batean jarria, baina gure bihotzetan dago sakon idatzia”

48 AMA MARGARITA Zaindu gaur gure familiak.
Eman iezazkiguzu zu bezalako ama asko.


Descargar ppt "DON BOSCOREN FAMILIA AMA MARGARITA DON BOSCOREN AMA."

Presentaciones similares


Anuncios Google