La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa"— Transcripción de la presentación:

1 Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa
Iraultza: kontzeptua

2 Kontzeptua Zer da Iraultza bat?
Gizartearen egiturak aldatzen dituen prozesu azkarra eta sakona Eraldatze historikoak eragiten ditu. Amerikako eta Frantziako iraultzak dira Gaur Egungo lehen Aroko iraultza politikoen adibiderik garbienak

3 Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa
Amerikako iraultza

4 Amerikako iraultza 13 koloniak eta metropolia Iraultzaren arrazoiak
Ordena politiko berria Ondorioak

5 Amerikako iraultza 13 koloniak eta metropolia 1763.urtetik aurrera kolonietako erregimen politikoa eta ekonomikoa eta metropoliko politika elkarrengandik urrunduz joan ziren Iraultzaren arrazoiak Ingalaterran krisi finantziarioak eraginda hamahiru kolonietako zergak igotzen dira: “Stam Act” “Tows Acts” Handik aurrera gatazkak gertatu ziren: “Tearen Matxinada” Ingalaterrako errepresioak gatazka armatua eragin zuen: gatazka armatua (Independentziako gerra) kolonietako independentziarekin

6 Amerikako iraultza Ordena politiko berria Iraultzatik sortutako estatu berria ilustrazioaren eta liberalismoaren printzipiotan oinarritu zen (Virginiako deklarazioa): Subiranotasun nazionala Berdintasun juridikoa Gizabanakoaren hainbat askatasun (jabetza, inpreta, habeas corpus) Virginiako deklarazioan oinarrituta aurreko printzipioak 1787ko konstituzioan jaso ziren: 13 Koloniak egitura federalean antolatu ziren

7 Amerikako iraultza Ondorioak Ikuspuntu ideologiko-politikotik:
Lehenengo sistema liberala aplikatuko da Lehenengo konstituzio liberala egingo da

8 Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa
Frantziako iraultza

9 Frantziako iraultza Erregimen Zaharreko krisia Frantzian
Asanblada Nazionala Konbentzioa Direktorioa

10 Frantziako iraultza Erregimen Zaharreko krisia Frantzian Hiru arrazoi:
Egiturazko arrazoiak: Hirugarren estamentuaren haserrea: Zergak ordaintzen zituzten; postu politiko eta militarretik kanpo Burgesiak protagonismo ekonomikoa zeukan baina politikoa ez Ilustrazioaren eragina: Montesquieu eta Rousseau azpimarratu behar dira Egoeraren araberako arrazoiak: krisi ekonomikoa (iraupen krisia) Monarkiaren krisi ekonomikoa: zergen bidez konpontzen saiatzen da                                                                                            

11 Frantziako iraultza Azanblada Nazionala (1789-1791)
Monarkiak, krisiatik irtetzeko pribilejiatuek ere zergak ordaindu behar zituztela proposatu zuen Pribilejiatuek, lege hori eztabaidatzeko Estatu Orokorren deialdia eskatu zuten Pribilejiogabekoek Estatu Orokorren kontra azalduz Asanblada Nazionala osatzen dute (pilota jokua) Asanblada Nazionala Asanblada Konstituziogile bilakatzen da Herria matxinatu egiten da: Bastillako kartzelari erasoa (14-VII-1789)

12 Frantziako iraultza Azanblada Nazionala (1789-1791) Erabakiak:
Monarkia konstituzionala: erregea botere betearazlea Feudalismoaren deuseztapena Gizakiaren eta Hiritarraren Eskubideen Adierazpena 1791eko konstituzioa Botere banaketa Subiranotasun nazionala Sufragio zentsitarioa Etapa hau moderatuen esku egon zen

13 Frantziako iraultza Konbentzioa (1792-1795)
Luis XVI.ak ez zuen bere funtzioa onartu, ihes egiten saiatzen da eta kargutik kendu zuten Asanbladan bi talde nagusitzen dira: Girondinoak (iraileko 1792-ekaineko 1793): Moderatuak, monarkia konstituzionalaren aldekoak Jakobinoak (ekaineko 1793-uztaileko 1794): Erradikalak, errepublikaleak

14 Frantziako iraultza Konbentzioa (1792-1795) Erabakiak:
Asanblada Konbentzio bilakatzen da Erregea exekutatu egiten da Errepublika ezartzen da Gizonezkoen sufragio unibertsala Nobleziaren eta kleroaren ondasunak konfiskatzen dira

15 Frantziako iraultza Konbentzioa (1792-1795)
1794ko uztailean, diputatu moderatuek emandako estatu kolpe baten bidez konbentzioa bertan behera geratzen da Robespierre exekutatzen dute Iraultzaren hirugarren fasea hasten da: Direktorioa

16 Frantziako iraultza Direktorioa (1795-1799)
Iraultzak izaera moderatua eta burgesa berreskuratzen du 1795eko konstituzioa onartu zen: Jakobinoen gizarte lorpenak bertan behera Konbentzioa botererik gabe Botere betearazlea Direktorio batek hartzen du: hasieran bost kide, gero hiru eta azkenean bakar bat Napoleonen estatu kolpearen ondoren

17 Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa
Napoleonen garaia

18 Napoleonen garaia Napoleonen lana Frantzian Napoleon eta Europa

19 Napoleonen garaia Napoleon eta Europa
Napoleonen eskutik iraultza Europako hainbat herritara zabaldu zen Erregimen Zaharraren hondamena sorraraziz Napoleonen kanpaina militarren ondorioz Europako mapa politikoa aldatu zen Napoleonen gainbehera Espainiako eta Errusiako porrotekin hasi zen 1815ean Waterlooko porrotaren ondoren Santa Elena uhartean konfinatu zuten

20 Napoleonen garaia

21 Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa
Errestaurazioa eta iraultzak

22 Errestaurazioa eta iraultzak
Vienako kongresua Kongresuen Europa Bolada iraultzaileak 1820, 1830, 1848 Liberalismo politikoa

23 Errestaurazioa eta iraultzak
1815. eta 1830 urteen bitarteko etapari Errestaurazioa deritzo Etengabeko borrokaldian jardun ziren talde bi: iraultzaileak eta kontrairaultzaileak Kontrairaultzialeak: Tronuak berreskuratu zituzten eta saiatu ziren Erregimen Zaharreko printzipioei eusten Iraultzaileak: Erregimen Zaharra ez zen bere osotasunean berrezarri. Iraultzaileen lorpen batzuk mantendu ziren eta iraultza hedatzen jarraitu zen

24 Errestaurazioa eta iraultzak
Vienako kongresua 1814. eta urtean bitartean Europako potentzia nagusiak Vienan elkartu ziren Emaitzak: Europako mapa politiko berria finkatu zen: helburua zen potentzien arteko oreka lortzea Legitimismo politikoaren printzipio finkatu zen: Berrezitako monarkiek eskubide historikoetan oinarrituta goberna zezaketen, nobleziaren eta batzar politikoen inolako kontrolik gabe

25 Errestaurazioa eta iraultzak
Kongresuen Europan Vienako kongresuaren ondorioz Europako potentzien artean beste kongresu eta akordio gauzatu ziren Aliantzen sistemak: Aliantza Santua: Aliantza doktrinala (Errusia, Prusia, Austria) Aliantza Laukoitzak: Aliantza militarra ( Aliantza Santua gehi Ingalaterra eta Frantzia) Kongresu horietako emaitza nagusia: Potentzien hartzeko gaitasuna: kontinenteko oreka edo printzipio monarkikoa eta legitimista arriskuan jar zezakeen edozein gatazka zapaltzeko Adibidez: San Luisen Ehun Mila Semeen Armada Espainiako gobernu liberalen aurka

26 Errestaurazioa eta iraultzak
Bolada iraultzaileak: 1820, 1830, 1848 Errestaurazio politikoa amaitzen da 1820an hasten dan ziklo iraultzaile liberalarekin 1820: Espainian eta Grezian 1830: Aurrekoaren garaia baino eragin gehiago Frantzia: Luis Felipe de Orleanskoaren gidaritzapean errolda sufragioan oinarritutako monarkia konstituzionala ezarri zen Belgika: Monarkia konstituzionala 1848: Eragin handia Europan Frantzia: Bigarren errepublika sugrafio unibertsalean oinarrituta Austria, Alemania, Italia: orokorren monarkek erreforma liberalak onartu behar izan zituzten

27 Errestaurazioa eta iraultzak
Liberalismo politikoa: printzipio politikoak Abiapuntu bi izan zituen: Ilustrazioa eta ziklo iraultzaileak. XIX.Mendean liberalismo garatu zen: lehengo erdialdean liberalismo moderatua eta bigarren erdialdean erradikala Printzipio Politiko orokorrak Herritar kontzeptua nagusitzen da: Herritarrek eskubide besterenezinak dituzte, giza eskubideen adierazpenean eta konstituzioan jasotzen direlarik Berdintasun juridikoa Askatasun ekonomikoa: estatuak ez du esku sartzen ekonomian (laissez-faire, laissez-passer) Subiranotasun nazionala Gehiengoaren borondatearen oinarritutako botere politikoaren zilegitasuna Botere banaketa

28 Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa

29 Erromantizismoa Definizioa Ezaugarriak
Erromantizismoa eta Nazionalismoa

30 Erromantizismoa Definizioa Ezaugarriak
1815etik 1848ra nagusitu zen kultur joera Ezaugarriak Erabat errefusatzen da Ilustraziotik datorren arrazionalismoa Sena arrazoiaren gainetik proposatzen da Sentimenduak goraipatzen dira: amodioa, gorrotoa, sufrimendua Irudimena eta fantasia goraipatuak: iragandako historiak (Erdi Aroa) eta mundu exotikoak (Afrika, Asia) Erromantizismoa eta Nazionalismoa Eragin handia Nazionalismoen sorreran Herriak eta nazioak historiaren protagonistak dira Kultura nazionalak berreskuratu behar dira

31 Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa

32 Nazionalismoa Kontzeptuaren kokapena Nazionalismo organikoa
Nazionalismo boluntarista Integrazio eta desintegrazio nazionalismoak Italiako eta Alemaniako adibideak

33 Nazionalismoa Kontzeptuaren kokapena
Frantziako iraultzarekin eta erromantizismoaren garapenarekin garatu zen Sasoi hartan, Nazio bakoitzari Estatu bat dagokiola ideia zabaldu zen Nazioa osatuko dute ezaugarri amankomunak dituen lurralde bateko biztanlegoa Estatugabeko nazioak izango dira beraz mugimendu horretako protagonistak

34 Nazionalismoa Nazionalismo organikoa
Tradizio erromantikoan oinarrituta Herder eta Fichte bultzatzaileak Berezko kultur izaera duen herriak estatu nazio bihurtzeko eskubidea dauka Nazioaren existentzia gizabanakoen borondatearen gainetik kokatzen da: Nazioak gizabanakoaren borondatea edozein dela ere eratzen dira

35 Nazionalismoa Nazionalismo boluntarista
Tradizio liberalean oinarrituta Nazioaren existentzia gizabanakoen borondatezko erabakiaren ondorioa da Integrazio eta desintegrazio nazionalismoak Integrazio nazionalismoa: Eraikuntza nazionala txikiagoak ziren unitateak batuz gauzatu zen Adibi: Italia, Alemania Desintegrazio nazionalismoa: Aniztasun nazionaleko unitate handiak desintegratuz gauzatu zen: Adibi: Otomandar inperioa


Descargar ppt "Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa"

Presentaciones similares


Anuncios Google