La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Zergatik armei buruzko hitzarmen bat?

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Zergatik armei buruzko hitzarmen bat?"— Transcripción de la presentación:

1 Zergatik armei buruzko hitzarmen bat?
Armak kontrolik gabe eta arduragabekeriaz salerosteak heriotza eta zoritxarra dakarkie munduko milioika pertsonari. Armen merkataritzak zerikusi hertsia du giza eskubideen kontrako urraketa larriekin. Badira platanoen eta dinosauro-hezurren merkataritza arautzeko hitzarmenak, baina oraindik ez daukagu armen merkataritza oro har arautzeko itunik.

2 Zergatik armei buruzko hitzarmen bat?
Gizakiek oso garesti ordaintzen dute armen merkataritza eraginkortasunez erregulatzeko araudirik ez izatea. Egunero, milaka pertsonak galtzen dute bizia eta utzi behar izaten dute euren bizitokia, arma konbentzionalez gauzatutako giza eskubideen kontrako urraketa eta gehiegikerien ondorioz.

3 Datu beldurgarriak 1989. urteaz geroztik, urtean pertsona hil dira, gutxienez, 128 gatazka armatutan. Urtero pertsona inguru hiltzen dituzte suzko armez gatazka armatuetatik kanpo. Amnesty Internationalek dokumentatutako giza eskubideen urraketen % 60 inguruan arma txiki eta arinak erabili zituzten. 2008. urtearen amaieran, mundu osoko 26 milioi pertsonak bizitokiz aldatu behar izan zuten euren herrialdean bertan, gatazka armaturen baten ondorioz. 2008an, nagusiki sei herrialdetako errefuxiatuak zeuden, eta sei herrialde horietan gatazka armatua zegoen.

4 Armei buruzko hitzarmena: historia
Nazio Batuen Erakundeak armen salerosketari buruzko akordio bat lortzeko lanean hastea erabaki zuen. 153 herrialdek alde bozkatu zuten. 2009. Armen merkataritza eraginkortasunez arautuko duen hitzarmena prestatzeko negoziazioei ekin zieten. 2012. Uztailean egingo dute hitzarmena negoziatzeko biltzarra. Amnesty Internationalek eta beste erakunde batzuek hitzarmen irmoa, sendoa eta eraginkorra sor dezatela eskatu nahi diete estatuei; alegia, arma konbentzionalen inportazioa, esportazioa eta nazioarteko transferentzia erregulatzeko nazioarteko arauak barne hartuko dituen hitzarmen bat.

5 Haur soldadutzat indar edo mugimendu armatu erregular edo ez-erregular batean parte hartzen duen 18 urtetik beherako edonor daukagu. 2004ko apiriletik 2007ko urrira bitartean, milaka haurrek parte hartu zuten 19 herrialdetako gatazka armatuetan. Armen salerosketa arautzen duen hitzarmenik ez izateak areagotu egiten ditu haur horiek armak erabiltzeko aukerak edo arma horiek haurren aurka erabiltzekoak. Armak eta adingabeak

6 Zer nahi dugu? Armen Merkataritzari buruzko Hitzarmenak (AMH) barne hartu behar ditu honako hauek: • Armak giza eskubideen urraketa larriak egiteko edo halakoak faboratzeko erabiltzeko arriskua dagoen kasuetan transferentziak debekatuko dituen “urrezko arau” bat. • Erabateko estaldura, arma, munizio, armamentu eta halako material guztien nahiz transferentzia guztien gaineko kontrola barne hartuko duena. • Baimenak emateko sistemen erregulazio sendoa, gardentasuna eta txostenak aurkezteko beharra.

7 “Lotsagarria da errazago jarraitzea tomate transgeniko baten edo maleta baten arrastoari AK47 baten edo kohete-jaurtigailu baten arrastoari baino. Maleta galdu bati ordu gutxi batzuetan egin diezaiokegu San Frantziskotik Sierra Leonarako jarraipena. Aitzitik, arma hilgarriak egunero desagertzen dira, inolako arrastorik utzi gabe”, adierazi du Ignasi Carrerasek, Intermon Oxfam erakundeko zuzendari nagusiak.


Descargar ppt "Zergatik armei buruzko hitzarmen bat?"

Presentaciones similares


Anuncios Google