La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOA - 3.Testu iruzkina

Similar presentations


Presentation on theme: "MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOA - 3.Testu iruzkina"— Presentation transcript:

1 MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOA - 3.Testu iruzkina

2 3. TESTUA. MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA (1836-02- 21)
BM ERREGINA GOBERNADOREARI EMANDAKO AZALPENA Andere: Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea ez da emandako hitza betetzea eta errenten produktuaren amortizazio berdinaren bitartez zor nazionalari berme positiboa ematea soilik; zorion publikoaren iturri oparoa irekitzea da; hildako aberastasuna berpiztea da; industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea da; herrialdeari bertako gauza guztiekiko maitasun natural eta sutsua itsastea da; aberria zabaltzea eta aberriarekin bat egiteko lotura berri eta sendoak sortzea da; azken batean, ordenaren eta askatasunaren ikurra den Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea da. Ez da merkataritzako espekulazio hotza, ezta kreditu eragiketa ere (...); animazio, bizi eta zorioneko elementua da Espainiarako. Horrela azaldu badezaket, bere politika pizkunderako osagarria da. Nazioak dagoeneko eskuratuta dituen ondasunen salmenta egiteko eta bere emaitza materialerako BMren onespen agurgarriaren pean jartzeko orea izango dudan dekretuak, zor publiko handiaren kopurua murrizteko onura sortu behar du eta beharrezkoa da bai bere joeran, bai bere helburuan eta bai emaitza hura lortzeko erabiliko dituen bitartekoetan, jabe familia oparoa sortzeko goi mailako ideian lotzea eta bat egitea eta haren gozamenak eta existentzia batez ere goi mailako instituzioen erabateko garaipenean bermatzea. Gaceta de Madrid, 1836ko otsailak 21.

3 A) Testuaren sailkapena:
Testu mota: Testu historiko-juridikoa, tratatua, izaera ekonomiko eta politikoarekin. Non eta noiz idatzia , testuingurua: Madrilen, 1836an Testuingura: 1836an liberal progresistak agintzaritza hartu zutenean, gerra karlista indarrean zegoen , eta gobernuak arazo ekonomikoak zituen aurre egiteko, estatuaren defizita oso haundia zelako. Egilea: Mendizabal, Ogasun ministroa Nori zuzendua eta xedea: Testu publikoa, erregina eta Espainiako nazioari zuzendua desamortizatuko ondasunen salmenta gauzatzeko eta honen berri emateko.

4 Testuaren azterketa: Testuan Mendizabalen arrazoiak elizaren ondasunen desamortizazioa gauzatzeko emango dira. Elizaren ondasunen desjabetzearen ondoren, hurrengo pausoa ondasun hauek enkante publikoan salmentan jartzea izango da. ” Estatatuaren jabetzakoak izatera heldu diren ondasunen multzoa saltzea”. Salmenta horrekin lortuko diren ondorioak hauek izango dira: Lehenik herri-zorra kopuru handia murriztu Ekonomia garatu: ondasun hilaren ( esku amortizatuetan daudenak, ezin direnak saldu edo erosi) berpizteak ( elizaren lurrak desjabetu eta salmentan jartzen direnean) eta industria eta merkataritzaren kanalen askapenak ekonomiaren garapen haundia ekarriko dute. Bestetik desamortizazioaren ondorioz sortuko den jabe-familia handia Isabel IIaren tronoarekin identifikatzeaz gain, erakundeen sostengu izango da.

5 Iruzkina eta ondorioak:
Mendizabalen desamortizazioa 1836ko dekretuen bitzartez gauzatu zen , hoien bitartez salmentan jarriko ziren klero erregular eta sekularraren ondasunak. Horrela liberalismo ekonomikoaren helburu nagusiena lortuko zen, jabetza askatasuna, lur amortizatuetan dauden ondasunak merkatuan sartuz Lehenengo desamortizazioa Godoyk jarriko zuen martxan 1798an, ondoren beste prozesu desamortizatzaileak egongo ziren ( Cadiz, Hirurteko liberala), baina prozesu garrantzitsuenak Mendizabalena eta gero 1855an Madozek jarriko zuena martxan, udaletxeen desamortizazioekin, izango dira. Gerra karlista 1833tik indarrean zegoen , eta ogasunaren egoera larriak ez zuen laguntzen arazo horri aurre egiten. Estatu liberaleren jarraipena bermatzeak, gerra karlista irabaztea eskatzen zuen. Desamortizazioak eta bertan lortutako dirua, asko lagundu zuen karlismoari aurre egiteko. Gailentze hori Bergarako besarkadan gauzatuko da. Baina Mendizabalen desamortizazioak beste helburu batzuk nahi zituen lortu herri-zorra ezabatu eta gerra karlista irabazteaz aparte. Horien artean bat nagusituko da: liberalen ideietara erakartzea noblezia eta bereziki burgesia diruduna, beraiek izango zirelako salmentan jarriko ziren jabetzen erosle nagusiak. Jabe txikiek eta nekazariek ordea ezin izango zuten lurrak erosi , hauek lur sail edo lote handitan saldu zirelako, beraiei erosteko aukerarik eman gabe, ondorioz bere egoera sarritan okerragoa bihurtu zen. Ondorioz liberalismoak eliza eta nekazarien oposizioa lortu zuen. Noblezia eta burgesiaren atxikimendua lortuko zen, beraiek izan zirelako onuradun nagusiak. Nahiz eta nekazaritza-produkzioaren bolumena handitu eta zenbait lantzeen espezializazioa eta hobekuntza lortu , ez zen behar zen mailan gauzatu mentalitate kapitalista ezagatik. Ondorio gisa desamortizazioak elizaren ondasunen murrizpen handia ekarriko zuen, gero moderatuek 1851an Vatikanoarekin sinatutako zen Konkordatoarekin konpentsatuko zena , elizak desamortizatutako lurren galera onartuko zuen baina, Estatua elizkizunak eta apaizen mantenua bere gain hartzearen ordez


Download ppt "MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOA - 3.Testu iruzkina"

Similar presentations


Ads by Google