Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
IRUZKIN KRITIKOA Gai bat nola idatzi
2
Zenbait baldintza Idazlan bat egiterakoan lan pertsonala eta bakarkakoa izan behar da. Hasieran, gai honek ahalegin handi samarra eskatzen dio ikasleari, edukiak kontsultatu, analizatu, informazioa bildu, sintesiak egin … eta gero jasotzen dena sistematizatu behar da idazketa bideratzeko. Filosofian gaiak irakasleak proposatuko ditu.
3
IDAZKETAREN DEKALOGOA (Daniel Cassany)
Ez hasi idazten berehala. Ez izan presarik. Denbora (eta lekua) hartu esan nahi duzunaz eta egin nahi duzunaz hausnartzeko Papera erabili euskarri gisa. Idatzi oharrak, zerrendak eta eskemak. Eta ez arduratu zikin badaude edo txarto eginak. Arreta edukian ipini. Aurkitu ideiak, adibideak, datuak … Den-dena apuntatu. Xehetasun txikiena garrantzitsua izan daiteke Zirriborroak egin, eta behar den guztia idatzi. Berridatzi testua behin eta berriro Hartzailearengan pentsatu. Hark ulertzeko moduan idatz ezazu. Zure testua haren eta zure arteko zubi izan dadila Gramatika utzi azkenerako. Lehen-lehenik errepara ezazu esan nahi duzun horretan, esanahian.
4
IDAZKETAREN DEKALOGOA (Daniel Cassany)
Kontzienteki zuzendu zure lana. Planifikatu idazteko zeregina Arreta ipini paragrafoetan: esanahiaren eta formaren batasuna nagusitu dadila, ordenatuak izan daitezela, perpaus nagusi batekin has daitezela Idazkia osatua duzunean, berrirakurri esaldiz esaldi. Zaindu ulergarria eta irakurgarria izan dadin. Argitasuna eta ekonomia bilatu Irakurleari irakurtzen lagundu. Idatziaren irudiari ere arreta ipini. Ipini ertzak, azpitituluak, zenbakiak, etab. Zure idazkia mahaian utzi pausatzen. Eta ahal izanik, beste norbaiti utzi irakurtzen
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.