La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Zer da epaiketako bitartekotza?

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Zer da epaiketako bitartekotza?"— Transcripción de la presentación:

1 Zer da epaiketako bitartekotza?
Egin klik koadroetan informazio gehiago lortzeko Zer onura dakar epaiketara ez joateak? Zer kalte dakar bitartekotzak Zer da epaiketako bitartekotza? Zer eskatzen zaio bitartekotza hau erabili nahi duenari? Zer eskaintzen du Lan Harremanen Kontseiluak Irteteko, sakatu Esc

2 Zer da epaiketarako bitartekotza?
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak sustaturiko programa bat da. Orain lanaren arloan aplikatzen da eta hari esker beharbada ez da auzira joan beharrik izango. Lan Harremanen Kontseiluaren lankidetzaz eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta burutzen da < Atzera <

3 Zein onura dakar epaiketara ez joateak?
Onura handia: Gatazka berehala erabakiko da. Kostu txikiagoa izango duzue: bitartekotza doakoa da. Emaitza guztiz zuen eskuetan geratuko da. Alde bakoitzak zuzen dabilela uste du, baina auzia alde bakarrak irabazi ahal du. Gatazka modu pozgarriagoan konponduko da. Inoren erabakiak ez du inoiz aldeen interesa akordioak bezain ondo zaintzen. Batez ere, lan-harremanak kalte txikiagoa jasango du. Irabazleak eta galtzaileak izateak kalte egiten dio konfiantzari. Elkarrekin irtenbidea bilatzeak, geroko enpresako lankidetzari laguntzen dio. < Atzera <

4 Zein kalte dakar bitartekotzak?
Bat ere ez: Epaiketa ez da atzeratuko. Isilekotasuna guztizkoa da eta bermatuta dago. Alderdien planteamenduak ez dira jasotzen eta ez da haien berririk ematen. Ahozko epaiketako eztabaida ez da aurreratuko. Inori ez zaio eskatuko bere argumentuak aurretiaz esateko. Enpresan beharbada gertatu den liskarra ez da hemen berriz gertatuko. Bilerak guztiok batera edo banan-banan egin daitezke. Hona ez gatoz eztabaidatzera, irteerak bilatzera baizik, < Atzera <

5 Zer eskaintzen du Lan Harremanen Kontseiluak?
Lanaren arloan eskarmentu handia duten bitartekariak. Lanaren munduan profesionalki urte luzeetan zehar esku hartu duten espezialistak dira, Precoko bitartekotza eta arbitrajeetan arituak.. Ardura eta oreka. Behar diren bilera guztiak egin daitezke eta bitartekariek ez dute esango nor dabilen zuzen eta nor ez. Malgutasuna eta errespetua. Adiskideen arteko elkarraldiak dira eta formalismorik gabeko era errazean gauzatzen dira.. < Atzera <

6 bitartekotza hau erabiltzen dutenei?
Zer eskatzen zaie bitartekotza hau erabiltzen dutenei? Adiskideen arteko konponketa aurkitzeko interesa baino ez: Behar diren bilera guztiak egiteko prest egotea. Interesatuek eurek parte hartzea, aholkulariak ere joan daitezkeen arren.. Norberaren interesak azaltzeaz gain, besteenak ere entzun eta uleru nahi izatea < Atzera <


Descargar ppt "Zer da epaiketako bitartekotza?"

Presentaciones similares


Anuncios Google