Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada por蚁 闻 Modificado hace 5 años
1
Lantxo hau hasi baino lehen, ondorengo alderdiak ezagutzea komeni zaizu:
KOMIKIA BINETA BUNBUILOAK ONOMATOPEIAK METAFORA IKUR ZINETIKOAK
2
nahasten dituen arte mota da.
komikia Irudiak eta testuak nahasten dituen arte mota da.
3
biñeta Bineta-sekuentziaren bidez adierazten da istorioa komikietan.
Bineta mota ugari daude: Mugarik gabekoa angeluzuzena bertikala biribila karratua
4
bunbuiloak Bineta batean bunbuilo bat baino gehiago agertuz gero, kontuan hartu behar duzu ezkerretik eskuinera eta goitik behera irakurri ohi ditugula Espazio mugatua da, eta bertan personaiek ideiak edo hitzak adierazten dituzte Pertsonaien jarrera ezagutu daiteke bunbuiloaren formaren arabera Dagokion pertsonaiari begira dago luzakina
5
onomatopeia Hotsak adierazten dituzten hitzak dira.
Hotsa sortzen den lekuan bertan kokatzen dira onomatopeiak, bunbuilotik kanpo, hain zuzen. Onomatopeietatik sortutako hitzez beterik daukagu hiztegia: kilker, miau, kuku, ñir-ñir, burrunba...
6
ikur zinetikoak Pertsonaien eta objektuen mugimenduak adierazteko erabiltzen diren marratxoak edo ikurrak dira. Higiduraren bizkortasuna eta norabidea adierazten dituzte.
7
metafora Antzekotasunaren bidez, hitz baten berezko adieratik(A) irudizko adierara(B) igaroarazten digun baliabidea da. Ad: ‘Begietan zeukan itsasoa…’ (B): itsasoa (A): begietako kolore urdina (B) BIHOTZ GORRIAK (A) AMODIOA (B) IZARRAK (A) MINA, ZORABIOA (B) BURU GAINETIKO KOROA (A) ZINTZOA, BIHOTZ ONEKOA Komikietan, aldiz, B terminoa irudia da ; eta A terminoa, esanahia.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.