La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Sukkot jaietako irudiak Jerusalemen (Kanping dendena)

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Sukkot jaietako irudiak Jerusalemen (Kanping dendena)"— Transcripción de la presentación:

1 Sukkot jaietako irudiak Jerusalemen (Kanping dendena)
C Zikloa Sukkot jaietako irudiak Jerusalemen (Kanping dendena) Urteko Hamalaugarren Igandea 2019ko uztailaren 7a Liturgia maronitako doinu aramearra (3’30) Gurutzerako Kristoren jarraitzaileei buruzkoa

2 Sukkot edota kanping denden jaietan, Jerusalem dendaz betetzen da herria ibiltaria izan zelako gogoratzeko, 40 urtez izan zen basamortua zeharkatzeko. Jesusek ere ospatu zuen, (Jn 7,2), eta bertan 65. salmoa abesten da. Orain judutarrek txaloak joz eta dendetan biziz ospatzen dute

3 72 ikasleei deia, Jesusen bidea presta dezaten
1. irakur. Isaias profetak poza adierazten du Jerusalemen aurkitzeagatik. 65. salmoa. Herri guztien Jainkoari eginiko gorespena da, egin duen guztiarengatik eta egiten ari den guztiarengatik. Aspalditik Sukkot jaietan abesten da. 2. irakur. Galatei eginiko eskutitza Jainkoari esker kantua da, Jesusengan birsortu gaituelako. Ebanjelioa. Jesusek 72 ikasle aukeratzen ditu Erreinuko bidea aldez aurretik prestatzeko , beraiekin baitoa Jerusalemera hiltzeko. Haiek misio poza bizi dute.

4 Is 66,10-14c Isaias profetaren liburutik:
Poz zaitezte Jerusalemekin, alaitu berarengatik, maite duzuen guztiok! Izan orain berarekin zoriontsu, harengatik dolu egin zenutenok! Edan asetzeraino haren bular gozotik! Xurgatu atseginez haren ugatz oparotik! Zeren hau baitio Jaunak: «Ibaika ekarriko diot Jerusalemi zoriona, erreka betean nazioen ondasunak. Amak haurra bezala zainduko zaituztet: bularra eman eta altzoan hartuko eta magalean gozatuko. Amak haurra kontsolatzen duen bezala, halaxe kontsolatuko zaituztet; bai, Jerusalemen kontsolatuko zaituztet». Hau ikustean, pozaren pozez izango duzue bihotza, belar berria bezain heze hezur-mamiak. Horrela erakutsiko die Jaunak ahalmena bere zerbitzariei. Jaia harresian

5 65. salmoa, eskarietako azkena, “mizmorim” (61-66) Jainkoa goresteko salmoa da herri guztien ardura hartzen baitu. Judutarrek Irteeraren gertakaria gogoratzen dute, kanping denden jaietan. Egin irrintzi Jainkoari herri guztiek, izugarria baita bere ekintzetan. Mundu osoak ikusten ditu Jainkoaren ekintza izugarriak. Erne ditu bere begiak. Jainkoak ez digu inoiz ukatzen bere maitasuna.

6 65. salmoa Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok.
Jaia ospatzeko denda Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok. Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok, kanta haren omenez, eman ohore hari gorespenez. Esan Jainkoari: «Zu bai izugarria zeure egintzetan!

7 Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok.
Mundu osoa ahuspezten da zure aurrean, kantu degizute, abestiz zaituzte ospatzen. Zatozte, ikus Jainkoak eginak, izugarriak gizakientzat haren ekintzak. Dendaren barruko aldea

8 Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok.
Hiria dendaz beteta Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok. Itsasoa lehor bihurtu zuen, oinez igaro ziren bertatik. Poz gaitezen, beraz, Jainkoarekin! Nagusi da betidanik bere ahalmenaz; erne ditu begiak herrien gain.

9 Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok.
Jainkoari begirune diozuenok, zatozte eta entzun: hark nire alde egina kontatuko dizuet. Bedeinkatua Jainkoa! Ez du baztertu nire otoitza, ezta aldendu ere niregandik bere maitasuna. Dendak nekazal giroan

10 Dendak lorategietan Ga 6,14-18 Senideok, Niri dagokidanez, Jainkoak libra nazala harrotzetik, Jesu Kristo gure Jaunaren gurutzeaz izan ezik; Kristo gurutzean hil zenez gero, mundua hilik dago niretzat eta ni munduarentzat. Izan ere, erdaindua nahiz erdaingabea izatea berdin da; balio duena sorkari berri izatea da. Bakea eta errukia arau horri lotuak bizi direnei, baita Jainkoaren Israel herriari ere. Hemendik aurrera ez diezadala inork nekerik eman, neure gorputzean daramatzadan markek erakusten baitute Jesusen zerbitzari naizela. Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuekin. Amen.

11 izan bedi nagusi zuen bihotzetan,
ALELUIA Kristoren bakea izan bedi nagusi zuen bihotzetan, bizi bedi oparo zuengan Kristoren mezua. (Kol 3, 15-16)

12 Lk 10, Aldi hartan, Jaunak beste hirurogeita hamabi ikasle izendatu eta bere aurretik bidali zituen binaka, bera joatekoa zen herri eta toki guztietara. Eta esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara. «Zoazte! Bildotsak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. «Ez eraman poltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur egiten. Edozein etxetan sartzen zaretela, esazue lehenbizi: “Bakea etxe honetakoei”. Han bakezalerik baldin badago, haren gain kokatuko da zuen bakea; bestela, hutsean geldituko da zuen agurra. Geldi zaitezte etxe berean, eta jan eta edan daukatenetik, zor baitzaio langileari bere saria. Ez ibili etxez etxe. «Herriren batean sartu eta ongi hartzen bazaituztete, jan jartzen dizuetenetik, sendatu bertako gaixoak eta esaiezue: “Gainean duzue Jainkoaren erregetza”. Baina herriren batean sartu eta onartzen ez bazaituztete, irten plazara eta esan: “Oinetan itsatsi zaigun zuen herriko hautsa ere hor astintzen dizuegu. Dena dela, jakin ezazue gainean duzuela Jainkoaren erregetza”. Hona nik esan: Auzi-egunean Sodomak zigor bigunagoa izango du herri hark baino. Hirurogeita hamabi ikasleak poz-pozik itzuli ziren, eta esan zioten Jesusi: –Jauna, deabruak ere menpean jartzen zaizkigu zure izena aipatzean.Jesusek esan zien: –Tximista bezala zerutik erortzen ikusi dut Satanas. Begira, sugeak eta eskorpioiak zapaltzeko eta etsaiaren indar guztiak menderatzeko ahalmena eman dizuet, eta ezin izango dizue ezerk kalterik egin. Halaz guztiz ere, ez poztu espirituak menpean jartzen zaizkizuelako; poztu, bai, zuen izenak zeruan idatzirik daudelako. Familia osoa

13 Originala: Joan Ramirez (+)
Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "Sukkot jaietako irudiak Jerusalemen (Kanping dendena)"

Presentaciones similares


Anuncios Google