La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

PRESTAKUNTZA DUALEKO IBILBIDEA: UNIBERTSITATE-ENPRESA Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (GIPUZKOA)

Presentaciones similares


Presentación del tema: "PRESTAKUNTZA DUALEKO IBILBIDEA: UNIBERTSITATE-ENPRESA Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (GIPUZKOA)"— Transcripción de la presentación:

1 PRESTAKUNTZA DUALEKO IBILBIDEA: UNIBERTSITATE-ENPRESA Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (GIPUZKOA)

2 Aurkibidea PRESTAKUNTZA DUALA Zer da Prozesua Helburuak Abantailak
Arrakasta faktoreak Esperientziak PRESTAKUNTZA DUALAREN IBILBIDEA: UNIBERTSITATEA-ENPRESA Programa Egutegia Eskaintza Aukeraketa Kontratazioa Formazio eta lan proiektua Ikasleen ebaluazioa

3 PRESTAKUNTZA DUALA

4 Zer da prestakuntza duala? (I)
Prestakuntza dualak edo txandakakoak prestakuntza ikastegian eta lantokian txandaka eginiko prestakuntza definitzen du. Ikasleak lan kontratu bat izaten du, laneko eskubide eta betebehar batzuekin, eta prestakuntzaldiaren amaieran diploma bat, titulu bat edo ziurtagiri bat emango zaio, egindako txandakako prestakuntza arabera.

5 Helburu orokorrak (I) Ikaslearen gaitasunen garapena, haren profil profesionalarekiko koherentziaz eta inguruko enpresen beharretara egokituz; hau da, gizarte eta ekonomia ingurune batean profesionalizatzea eta laneratzea.

6 Helburu espezifikoak Haien izaera eta ezaugarriak direla eta, soilik lan arloan dauden produkzio bitartekoak, antolakuntzak eta egiturak eskatzen dituzten teknikak eta gaitasunak eskuratzea. Hezkuntza erakundean eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak osatzea, laneko zentroetan egonaldiak eginez. Hezkuntza ikastegietan eskuratutako ezagutzak zerbitzuen prestazio edo produkzio egoera errealetara egokitzea. Autonomia, sormena eta erantzukizuna sustatzea, eta horretarako ikasleei aukera bat ematea, lan errealean sortutako arazo profesionaletarako konponbideak bilatzen eta konpontzen ikas dezaten. Enpresen antolakuntza eta horren barruan ematen diren lan harremanak ezagutzea. Hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioa eta informazio trukea erraztea.

7 Eredu dualaren abantailak
Enpresek txandakatze eran prestatuko diren ikasleen aukeraketan parte hartuko dute, beren beharrak asetzeko. Jakintza eta ekitearen jakintza gizartera transferitzen dira, kasu honetan Gipuzkoako Lurraldera, ikaslea garapen eta gizarte hazkunde jasangarriarekin konprometitutako enpresa ehunera sartzen baita; aitzindariak gara berrikuntza prozesu honetan. Ikasleak baliabide ekonomiko batzuk eskuratzen ditu, eta horri esker prestakuntza finantzatu dezakete baliabide ekonomiko gutxiko pertsonek edo familiek. Prestakuntza dualak oztopoak gutxitzen laguntzen du lana lehenengoz bilatzeko unean eta, beraz, ere langabezia gutxitzen du.

8 Arrakasta faktore nagusiak
Profesionalaran garrantzia. Prestakuntza ibilbidea enpresan bisualizatzearen garrantzia. Ikastegian prestakuntza malgua izatearen garrantzia. Enpresako tutorearen garrantzia. Ikastegiko tutorearen garrantzia. Ikaslearen proiektu profesionalaren eta banakako prestakuntza ibilbidearen garrantzia. Ikaslearen, enpresako tutorearen eta ikastegiko tutorearen arteko harremanaren eta jarraipenaren garrantzia.

9 Unibertsitate prestakuntza dualaren esperientziak
Unibertsitate prestakuntza duala orain dela urte batzuk ezarri zen Europako herrialde askotan, baina bi herrialde izan dira gidari dute prestakuntza sistema honetan: Alemania eta Frantzia. Espainian ia inon ez da ematen prestakuntza mota hau, prestakuntza dualeko esperientzia batzuk alde batera utzita. Garrantzitsuenetako bat Prozesu eta Produktu Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua da, UPV/EHUren ikastegi atxikia den IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan ematen dena.

10 Prestakuntza Dualeko Ibilbidea: Enpresa-Unibertsitatea

11 Prestakuntza dualeko ibilbidea
Prestakuntza Duala: Unibertsitate-Enpresa Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren ikasketa planean sartuta dago ibilbide berri gisa, lehendik diren beste lau ibilbiderekin batera: Kontabilitatea eta bestelako Informazio Sistemak; Finantzak; Zuzendaritza Komertziala; eta, Pertsonak eta Berrikuntza. Hirugarren mailako bigarren lauhilekoan egingo da, eta laugarren mailako lehen eta bigarren lauhilekoetan.

12 Irakasgaiak eta egonaldiak enpresan
Orientazioa enpresara I (5 ECTS) Orientazioa enpresara II (5 ECTS) EGONALDIAK: Egonaldia enpresan I (13 ECTS) Egonaldia enpresan II (9 ECTS) Egonaldia enpresan III (11 ECTS) Gradu Amaierako Lana enpresan (12 kreditu)

13 Ikasketa plana 3. MAILA 1. lauhilekoa 2. lauhilekoa
Enpresaren Zerga Araubidea Kontabilitateko Egoera Orrien Baterakuntza Kontabilitate Analisia Estrategia Zuzendaritza: Enpresa Hazkundea eta Garapena Estrategia Zuzendaritza: Enpresa Politika Orientazioa enpresara I (5 ECTS) Makroekonomia Egonaldia enpresan I (13 ECTS) Ekonometria 4. MAILA Orientazioa enpresara II (5 ECTS) Finantza Zuzendaritza: Inbertsioak Egonaldia enpresan III (11 ECTS) Enpresa Zuzenbidea Enpresa Kudeaketarako Sistema Informatikoak Egonaldia enpresan II (9 ECTS) Gradu Amaierako Lana (12 kreditu) (enpresan) Kredituak aitortzea kultura, kirol, ikasleen ordezkaritza, elkartasun eta lankidetza jarduerengatik, edo ikasketa planaren hautazko bat.

14 Enpresa egonaldien egutegia
Bateragarriak dira enborreko irakasgai hauen ordutegiekin: Hirugarren maila, 2. lauhilekoa: 16 h/astean/19 aste asteazkena eta osteguna (8h/eguna) Laugarren maila, 1. lauhilekoa: 16 h/astean/13 aste Laugarren maila, 2. lauhilekoa: 40 h/astean/6,5 aste  astelehenetik ostiralera (8h/eguna) 775 orduko egonaldia 50 ordu, txostenak prestatzeko eta aurkezteko Guztira: 825 ordu enpresan Gehiago: 300 ordu, Gradu Amaierako Lanari dagozkionak

15 Plazen eskaintza eta aukeraketa
2017/18 ikasturtean, 15 plaza eskainiko dira. Gero, 25 plazara zabaltzea aurreikusten da. Hautagaien aukeraketa: Fakultateak aukeratzea. Enpresak aukeratzea.

16 Izena ematea Informazio saioa: Iraila Izen ematea: Urria
Lekua: Telematikoki edo idazkaritzan Dokumentazioa: CV Hizkuntza gaitasun agiriak Motibazio gutuna

17 1. fasea: fakultateak aukeratzea
Alderdi hauek balioetsiko dira: Gainditutako kreditu kopurua. Batez besteko nota. Curriculuma. Motibazio gutuna. Elkarrizketa. Noiz: Azaroan.

18 2. fasea: enpresarako prestatzea
Balizko hautagaiei enpresen eskaintza aurkeztea. Enpresarako motibazio gutuna prestatzea. Enpresarekiko elkarrizketa prestatzea (zuzentasuna, moduak, janzkera, hizkuntza). Enpresen balioesten dutena (erantzukizuna, talde lana, ikasteko interesa, lankidetza, ekitearen alde egotea, independentzia…).

19 2. fasea: enpresak aukeratzea
Enpresak ikasle-langileak egingo dituen jarduera motak deskribatzen ditu. Hautagaiek lan eskaera egingo dute haien interesekoak diren enpresetan. Enpresak hautagaiak elkarrizketatuko ditu, eta interesatzen zaion pertsona edo pertsonak hautatuko ditu. Hautagai bera hainbat enpresatan aukeratzen badute aldi berean, hautagaiak berak aukeratuko du bata edo bestea. Enpresetan hautatuak ez diren ikasleek beste minor edo espezialitate bat egin ahal izango dute.

20 Matrikula Hasiera batean, ikaslea aldi ofizialean matrikulatuko da, hau da, uztaileko bigarren hamabostaldian, egingo lituzkeen nahitaezko eta hautazko irakasgaietan, baldin eta ibilbide duala egingo ez balu. Behin hautatua izan ondoren, urtarrilean matrikula aldatuko da ibilbide duala egiteko. Lekua: Idazkaritzan.

21 Ikasleak kontratatzea
Ikaslearen eta enpresaren arteko loturak konpromiso formal bat eduki behar du, lan kontratu bidezkoa eta formazio harremaneko lan kontratu partziala lehenetsiko da. Edonola ere, ikastegiaren eta enpresaren arteko txandakatzea enpresa kolaboratzailearekin egindako hitzarmen baten bidez formalizatuko da. Enpresan egindako egonaldian ikasleari emango zaion hileko zenbatekoa edo laguntza ez da izango, inola ere, dagokion urtean hileko finkatutako lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa, enpresako egonaldi denbora eraginkorrarekiko proportzioan.

22 Prestakuntza proiektua eta profil profesionala
Bai proiektuaren talde arduradunak bai tutoreak eta begiraleak prestakuntza proiektu bat adostu beharko dute, alderdi hauek aintzat hartuko dituena: enpresan izan beharreko parte hartze mailak, profil profesionala eta egin beharreko jarduerak edo zereginak (ibilbidea).

23 Egonaldiaren faseak Enpresako egonaldiaren lehen fasean, ikasleak laneko ingurunea behatuko du: sailak, prozesuak, lanpostuak, antolakuntza kultura, enpresaren arazoak, etab. Bigarren fasean, jarduerak sail edo departamentu jakin batean egingo ditu. Ikaslea, beraz, horren barruan sartu, eta bertako jarduerak egingo ditu.   Hirugarren fasean, ikasleak erantzukizunak bereganatuko ditu departamentu jakin batean, non bere gaitasunak garatu beharko dituen teknika, antolakuntza eta giza aldagaiak erabilita. Gainera, ikasleak ezagutza teoriko-praktikoak aplikatu beharko ditu enpresaren arazo batean.

24 Ikaslearen ebaluazioa
Hiru osagaitan zati daiteke: Ebaluazioa enpresan: Jarduerak Ikaskuntza emaitzak Gaitasunak Irakasgaien ebaluazioa GRALaren ebaluazioa

25 Informazioa eta arreta
Ibilbidearen webgunea Harremanetarako: Itziar Azkue Irigoyen Praktiken,  Enpresa Harremanen eta Euskararen  arloko Dekanordea


Descargar ppt "PRESTAKUNTZA DUALEKO IBILBIDEA: UNIBERTSITATE-ENPRESA Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (GIPUZKOA)"

Presentaciones similares


Anuncios Google