La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

BERRITZEGUNEKO TALDE OROKORRA

Presentaciones similares


Presentación del tema: "BERRITZEGUNEKO TALDE OROKORRA"— Transcripción de la presentación:

1 BERRITZEGUNEKO TALDE OROKORRA 2014-10-10
HEZKUNTZA PROIEKTUA BERRITZEGUNEKO TALDE OROKORRA

2 IKASTURTEA ANTOLATZEKO EBAZPENA
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP) ikastetxearen erabaki eta proiektu handiei gorputza, koherentzia eta orientazioa ematen dien agiria da. Ikastetxearen beraren ezaugarrien analisia aintzat hartuta, bere ezaugarriak, balioak, printzipioak eta helburuak zehazten ditu, eta horiek nola bete adierazten du.

3 IKASTURTEA ANTOLATZEKO EBAZPENA
Ikasle guztiei kalitateko hezkuntza ekitatiboa emateko konpromisoa islatzen du komunitateak, gizarte-bizitzarako beharrezko gaitasunak eskuratu ditzaten eta, horien bidez, eskola-arrakasta lor dezaten. Proiektua familien, ikasleen eta ikastetxean aritzen diren profesionalen arteko elkargunea da. Gune horretan, eragile bakoitzak hezkuntzari buruz duen ikuspegia eta ikastetxearen ingurunearen interpretazioa plazaratuko ditu, eta guztien artean, hezkuntza-jarduerak oinarri izango dituen konpromisoak adostuko dituzte.

4 IKASTURTEA ANTOLATZEKO EBAZPENA
Ikastetxearen Hezkuntza Planeko atal desberdinek bat etorri behar dute indarrean dagoen araudiarekin, eta biltzen dituzten aspektuak nahitaezko erreferentzia dira ikastetxeak bere aginpidearen esparruan aurre egin beharreko erabakietan. Irakasleak, ikasleak, familiak eta langile ez irakasleak behartuta egongo dira plan horretako atal desberdinetan xedatutakoa errespetatzera, eta izatekotan ere, aukera izango dute plan horren berrikusketa eta eguneratzea bultzatzeko beti ere proiektuan bertan finkatutako prozedurekin bat etorriz.

5 IKASTURTEA ANTOLATZEKO EBAZPENA
Ikasleen eskubide eta betebeharrekiko koherentea izango den hezkuntza-antolaketa bat taxutzeko asmoa, balioetan ainguratutako eskola inklusibo bat lortzeko xedea eta balio erantsi handiko komunitate bat izateko nahia; horiek garamatzate proposatzera ikasturte honetan, eta 1/1993 Legearen jarraibideei lotuz (46.2 artikulua), ikastetxeek, beren autonomia baliatuz, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP) eguneratzera eramango duen prozesua abian jar dezatela. ikastetxe guztiek bukatu beharko dute beren IHPren egite edo eguneratzea ikasturtea amaitu baino lehen.

6 IKASTURTEA ANTOLATZEKO EBAZPENA
Jarduera honetan laguntzeko asmoz, Sailak IHP egiteko Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua egiteko gida ikastetxe guztien esku jarri du. Hurrengo atalak garatu beharko dituzte, horretarako aipatutako gida jarraitzea aholkatzen delarik: Ikastetxeko testuinguruaren azterketa Printzipioak, balioak eta nortasun-ezaugarriak Helburuak eta lehentasunak Curriculumaren esparruan: Metodologia-aukerak, Ebaluazioa, Hezkuntza-eskaintza, Aniztasunari erantzutea, Orientabidea eta tutoretza, Hizkuntzen erabilera eta tratamendua, Prestakuntza eta berrikuntza Antolamenduaren esparruan: Ikastetxearen antolamendua, funtzionamendua eta kudeaketa, parte hartzeko eredua, bizikidetza Iraunaldiari buruzko xehetasunak.

7 IKASTURTEA ANTOLATZEKO EBAZPENA
Bestaldetik, ebazpen bat argitaratuko da ikastetxeek IHP egin edo eguneratzeko jarraibideak emanez, ikastetxeek IHP egin edo eguneratzeko duten epeak azalduz eta, Sailaren zerbitzuek, hala nola Berritzeguneak eta Hezkuntza Ikuskaritzak, prozesu honetan egingo duten esku-hartzea deskribatuz.

8 IKASTURTEA ANTOLATZEKO EBAZPENA
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Heziberri 2020 markoan eta hezkuntzaren bikaintasunerako helburuak betetze aldera ezarri dituen lehentasunezko bost ildoak: (1) Aniztasunean elkarrekin bizitzen ikastea. (2) Eleaniztasunerantz. (3) Sare_Hezkuntza. (4) Ikasten ikasteko eta norbera izaten ikasteko oinarrizko konpetentzien garapena (5) Bikaintasunerantz praktika onen eta ekintzailetzaren bidetik Komeni da kontuan hartzea Hezkuntza Sailak sustatzen dituen lehentasunezko ildoen garapena, 1/1993 Legeko xedapenez gain.

9 IKASTURTEA ANTOLATZEKO EBAZPENA
Lehentasunezko ildoak garatzeko, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura Sailak hezkuntza-komunitateak abiatutako plan, esperientzia eta programak dauzka, haiekin harremana baitaukate. I. Aniztasunari erantzutea bultzatu nahi duen eskola inklusiboaren printzipioak. “Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa”. II. Emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko neurriak sustatzea. III. Elkarbizitza-plana: Ikastetxe askok abian jarri dute dagoeneko, eta oraintsu proposatu den Bake eta Bizikidetza Planarekin osa dezakete

10 IKASTURTEA ANTOLATZEKO EBAZPENA
Lehentasunezko ildoak garatzeko… III. Ikasle etorkinen harrera-plana: IV. Gaitasun intelektual handiko ikasleentzako aldirako ekintza-plana. V. Ikasle Ijitoen eskolatzea hobetzeko plana VI. Ildo bereko beste proiektu eta esperientzia batzuk: Hamaika esku, Ikaskuntza kooperatiboa, ikaskuntza-komunitateak, jardunbide inklusibo egokien ikastetxeak, Amara Berri, Antzuola Sistema, Kalitatea Hezkuntzan, Eskola Txikiak... Aipamen berezia merezi du Hamaika esku programak, ikasturte honetan

11 IKASTURTEA ANTOLATZEKO EBAZPENA
(2) Eleaniztasuna lortzeko hizkuntza plangintzaren printzipioak. (3) Sare_Hezkuntza. (4) Ikasten ikasteko eta norbera izaten ikasteko oinarrizko konpetentzien garapena. (5) Bikaintasunerantz praktika onen eta ekintzailetzaren bidetik

12 IKASTURTEA ANTOLATZEKO EBAZPENA
Laburbilduz, hezkuntza-komunitateak garatutako jarduera guztiei ikasleen prestakuntza integralean zentratutako zentzu hezigarri bat ematearren, iradokitzen dugu ikasturte honetan manten daitezela lehendik hasitako ekimenak eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan haien izateko arrazoia justifika dadila, hezkuntza antolatzeko dokumentu horrek era koherentean uztar ditzan aipatu jarduerak, proiektuak eta jarraibideak, bikaintasuna eta jardunbide egokiak sustatuko dituen eskola inklusiboa printzipio nagusitzat hartuz. Hezkuntza-komunitateak Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan adostu dituen lehentasunak gauzatu behar dira printzipio horiek planifikatu eta zehazteko aukera ematen duen Ikastetxearen Urteko Planean.


Descargar ppt "BERRITZEGUNEKO TALDE OROKORRA"

Presentaciones similares


Anuncios Google