La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

INHALAZIO-TEKNIKA ETA GAILUAK: EGUNERATZEA (I) 24 Lib, 06 zk. 2016

Presentaciones similares


Presentación del tema: "INHALAZIO-TEKNIKA ETA GAILUAK: EGUNERATZEA (I) 24 Lib, 06 zk. 2016"— Transcripción de la presentación:

1 INHALAZIO-TEKNIKA ETA GAILUAK: EGUNERATZEA (I) 24 Lib, 06 zk. 2016

2 Aurkibidea Sarrera Inhalazio-teknika
Inhalagailuak erabiltzeko oinarrizko printzipioak Inhalagailuak erabiltzean egiten diren akatsak Nola lagun diezaioke osasun-langile batek pazienteari inhalagailuak behar bezala erabiltzen?

3 Sarrera Inhalazioa da asmaren edo BGBKren tratamendurako erabili ohi diren botika gehienak administratzeko erabiltzen den bidea Bide honen onurak: eragin zuzena xede-organoaren gainean, eragin azkarragoa, printzipio aktiboaren dosi txikiagoak administratzeko aukera eta ondorio kaltegarri sistemikoen eragin txikiagoa Arazoak: pazienteek botika horiek administratzeko gailuak erabiltzeko duten zailtasuna. Inhalagailu berrien prestakuntzan eta horien maneiu eta garapenerako heziketan ahalegin handiak egin diren arren, oraindik ere modu desegokian erabiltzen dira

4 Inhalazio-teknika Birikietako metaketan eragina duten faktoreak:
Partikulen tamaina: gailuek tamaina desberdineko partikulak sortzen dituzte, eta horrek zer lekutan metatzen diren baldintzatzen du. Sortutako partikulen % 10 edo % 30 soilik iristen da helmugara Birika-bideen anatomia eta ezaugarriak: partikulen inpaktua handiagoa da bronkio-adarkaduretan eta diametro txikiko birika-bideetan. Partikulen isurtze-abiadura: zenbat eta abiadura handiagoa, are eta inpaktu handiagoa goialdeko birika-bideetan Inhalatutako aire-bolumena: zenbat eta sakonagoa eta homogeneoagoa arnas hartzea, handiago izango da partikulen sarkortasuna Arnas hartzearen abiadura Inhalazio ondoko apnea Gailu bakoitzaren berezko inhalazio-maniobrak behar bezala (edo gaizki) egitea

5 Erabilgarri dauden inhalagailu-motak (2016 maiatza)

6 Inhalagailuak erabiltzeko oinarrizko printzipioak
Gailua prestatzea Arnasa bota eta jarraian arnasa sakon hartu Arnasa hartzen denean, arnasari 10 segundoz edo ahalik eta gehien eustea Bigarren dosia hartu behar denean, segundo itxaron arnasa normal hartuz aurreko maniobra guztiak errepikatu aurretik Kortikoide inhalatuen kasuan, dosi bakoitzaren ondoren ahoa ondo garbitzea gomendatzen da (irakuzketak eta gargarak)

7 Inhalagailuak erabiltzean egiten diren akatsak (I)
Gailua ondo ez kargatzea Accuhaler®: dosia inhalatu aurretik ez kargatzea Handihaler®: kapsula ez zulatzea edo hainbat aldiz zulatzea; dosi bakoitzean kapsula berri bat ez erabiltzea Turbuhaler®: kargatzeko maniobra behar bezala ez osatzea Gailua ondo ez jartzea Gailua hainbat aldiz aktibatzea, dosien artean itxaron gabe edo gailua astindu gabe Pultsazio-arnasa hartze sinkronizazio txarra egitea KPIa ganbera zabaltzailearekin erabiltzen denean, gailuaren pultsazioaren eta arnasa hartzearen arteko atzerapenak botika ez inhalatzea eragiten du, ganberaren hormetan metatzen delako Arnasa hartzeko fluxu egokia sortzeko ezintasuna Arnasa sakonaren ondoren, aireari biriketan nahikoa denboran ez eustea Inhalagailuen edo ganbera zabaltzaileen mantentze egokirik ez egitea. Inhalagailu bat edo zabaltzaile bat behar denean ez aldatzea Pazientearen trebetasunarekin zerikusia duten arazoak

8 Inhalagailuak erabiltzean egiten diren akatsak (II)
Teknika desegokirako arriskuko populazio eta faktoreak Adinekoak: ez dute ondo egiten pultsazio-inhalazio koordinazioa eta arnasa hartzeko fluxua falta zaie. Ganbera zabaltzailedun PI erabiltzea komeni zaie, baina askok arazoak dituzte inhalagailua ganberarekin konektatzeko. Inhalazioz aktibatutako KPI bat (Easybreath®) erabilerrazagoa izan daiteke Narriadura kognitiboa duten pazienteak: Ahokoaren inguruan zigilatze irmoa egiteko gai ez izatea arazoa izan daiteke; aurpegi-maskaradun ganbera zabaltzaile batek konpon dezake arazo hori BGBK duten pazienteak: akats ohikoenak dira pultsazio-arnasa hartze sinkronizazio txarra eta arnasa hartzeko fluxu nahiko altua lortzeko gaitasunik eza. Paziente horiek teknika hobea lor dezakete inhalazioz aktibatutako KPI batekin Artrosia duten pazienteak: arazo mekanikoak dauzkate. Arazoak izan ditzakete KPI bat aktibatzeko. Lagungarri izan dezakete inhalazioz aktibatutako KPI bat erabiltzea

9 Inhalagailuak erabiltzean egiten diren akatsak (III)
Inhalazio-teknika desegoki baten ondorioak: Sintomak gaizki kontrolatzea Erreskate-terapiaren premia handitzea Larrialdietako zerbitzuen erabilera handiagoa Asmaren gaineko kontrola okertzea

10 Nola lagun diezaioke osasun-langile batek pazienteari inhalagailuak behar bezala erabiltzen?
Osasun-langileak eguneratuta egon behar du inhalazio-teknika egokien ezagutzan. Inhalagailu-mota desberdinekin egiten diren akats ohikoenak ezagutu behar dira eta behar bezala erabiltzen ikasi, pazienteei segurtasunez erabiltzen irakasteko. Inhalagailua pazientearentzat egokia dela ziurtatu: bolumen handiko ganbera zabaltzaile bat gehituz, hainbat inhalagailu-mota erabiltzen sahiestuz… Pazienteei inhalagailua nola erabiltzen duten erakusteko eskatu Pazienteei ahozko argibideak eman, eta ez informazio idatzia soilik Teknikaren erakustaldi praktikoa egin Pazienteei argibideak aldiro-aldiro gogoratu

11 Ideia nagusiak Inhalazioa da asmaren edo BGBKren tratamendurako erabili ohi diren botika gehienak administratzeko erabiltzen den bidea Inhalagailu berrien garapenean ahalegin handiak egin diren arren, oraindik ere modu desegokian erabiltzen dira Gailu-mota guztiek dituzte oinarrizko printzipio batzuk inhalazio-teknikari dagokionez Inhalazio-teknika desegokiak sintomak gaizki kontrolatzen laguntzen du. Gainera, erreskate-terapiaren premia handitzearekin, larrialdietako zerbitzuen erabilera handiagoarekin eta asmaren gaineko kontrola okertzearekin lotzen da Inhalagailua pazientearentzat egokia dela ziurtatzea eta nola erabili erakustea oso garrantsitsua da Inhalazio-teknika aldiro-aldiro gogoratu eta behar da Osasun-langile guztiek parte hartu behar dute inhalazio-teknika entrenameduan

12 Informazio gehiago eta bibliografia
Eskerrik asko!! INFAC 24 Lib, 06 zk.


Descargar ppt "INHALAZIO-TEKNIKA ETA GAILUAK: EGUNERATZEA (I) 24 Lib, 06 zk. 2016"

Presentaciones similares


Anuncios Google