La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

PERSPEKTIBISMOA (1914-1923).

Presentaciones similares


Presentación del tema: "PERSPEKTIBISMOA (1914-1923)."— Transcripción de la presentación:

1 PERSPEKTIBISMOA ( )

2 KOKAPENA 1914ean Liga de Educación Política de España elkartea sortu zen, eta bertara bildu ziren garai hartako intelektual ospetsuenetako batzuk, xede nagusia monarkiari eta pentsamolde atzerakoiari aurre egitea izan zelarik. Garai honetan Ortegak El Sol egunkarian kolaborazio lanak egiten zituen: España invertebrada eta La rebelión de las masas. 1920an Calpe argitaletxea agertu zen eta Ortegak Biblioteca de Ideas del Siglo XX izeneko bildumaren zuzendaritza hartu zuen bere gain.

3 NI NAIZ NI ETA NIRE ZIRKUNSTANTZIA
Mendebaldeko gizakia ulertzeko pentsamendu judu-kristauaren zirkunstantzia eta filosofia grekoaren zirkunstantzia kontutan izan behar ditugu. Baina, horiez gainera, badira askoz hurbilagoak diren beste zirkunstantzia batzuk ere, eta ez gara haietaz jabetzen, hain ditugu hurbil. Hala eta guztiz ere, zirkunstantzia horiek eragin handia dute gugan, oso gertu ditugulako, eta kontuan hartu beharko lituzke gogoeta filosofikoak, itxuraz garrantzi gabekoak diruditen arren: ni naiz ni eta nire zirkunstantzia

4 EGIA PERSPEKTIBISMOA METODOAREKIN (paisaiaren irudia)
Errealitateari so egiten dion bakoitzak bere ikuspuntutik begiratzen dio. Norberaren ikuspuntua edo perspektiba errealitatearen beharrezko osagaia da, eta ezin esan daiteke ikus puntu bat besteen gainetik dagoenik; paisaia ikusteko bezala perspektiba edo ikuspegi anitzak daude. Perspektibismoaren teoriak errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarrikatzen du. Egia absolutua, hau da, errealitatearen guztizko ikuspena, haren inguruan jasotako irudi guztien konbinazio antolatua izango da; paisaia ezagutzeko ere ahalik eta ikuspegi gehiago baditugu hobeto ezagutuko dugu, ikuspegi denak egokiak, perspektiba denak osagarri direlarik. Irudi bakoitzak errealitatearen zati bana dakar EGIA

5 Ondorioz, Tolerantzia nabarmendu behar dugu: elkarren osagarri dira gure ikuspegi, iritzi edota perspektiba desberdinak, denak bezain baliotsuak dira eta batez ere baliotsuak diferenteak direlako; honek bizikidetza ahalbidetuko du Perspektibismoa ez da erlatibismoa edo eszeptizismoa; perspektibismoak ikuspegi askoren bitartez, egia bilatzen du


Descargar ppt "PERSPEKTIBISMOA (1914-1923)."

Presentaciones similares


Anuncios Google