La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

INTELEKTUALISMO ETIKOA

Presentaciones similares


Presentación del tema: "INTELEKTUALISMO ETIKOA"— Transcripción de la presentación:

1 INTELEKTUALISMO ETIKOA
SOKRATESEN METODOA INTELEKTUALISMO ETIKOA

2 SOKRATESEN EKARPENAK Platonentzat Sokrates eredua izan zen: Sokratesen irakaspenak erabili zituelako bere bizitza osoan, eta, horren ondorioz, bizitzaren zein heriotzaren aurrean jardunbide eredugarria utzi zuen ondorengo filosofoentzat Aristotelesen arabera, bi izan ziren Sokratesen ekarpenak: elkarrizketa bidezko argudiatze induktiboa eta definizio unibertsala

3 Elkarrizketa bidezko argudiatze induktiboa
Sokratesen iritziz, egia bilatu ordez, Atenaseko hiritarrek bakoitzaren interesak defendatzeko argudio onak eta ederrak bilatzen zituzten, eta hau da, hain zuzen ere sofistei leporatzen diena: sofistak erretorika maisu onenak izanda, diskurtso paregabeetan onenak ziren baina Sokratesen ustez, hau EZ ZEN EGIAREN BIDEA, erlatibismoan erortzeko bidea baizik SOKRATESEN BIDEA ELKARRIZKETA IZANGO DA eta galdera eta erantzunen bitartez, kasu partikularretatik abiatuz, DEFINIZIO UNIBERTSALERA, EGIARA, iritsiko zen

4 Definizio Unibertsala
Sokratesek definizio unibertsalak egon badirela esango du, gauzen artean zerbait komun dagoen aldetik Erlatibismoari aurpegia eman nahian, Sokratesek hala zuzentasunari nola edertasunari eta beste kontzeptuei dagokienez, definizio zehatza emateak berebiziko garrantzia duela erakutsiko du, eta banan-banako adibideen gainetik, hitzaren esangura mamitsua aurkitu eta mugatu beharra dagoela aldeztuko du: iritzi guztien gainetik, jardunbide zuzena (egia morala) bilatzea da gure egitekoa, edozeini irakatsi ahal izateko Honen ondorioz, lehen moral arrazionala sortzen dela esan dezakegu:

5 Intelektualismo etikoa
Sokratesek bertutea jakintzari lotzen dio, onbidea jakintzaren mende jartzen baitu Giza bertutea zertan datzan jakiteaz batera, norberaren arrazoimenak hartarako ekintzak egiteko aginduko du berehala. Eta nahimenak bete baino, ez ditu egin beharko Inor ez da okerra bere borondatez; hots, inork ez du gaizkia egiten nahita, baizik eta jardunbide zuzena ezagutzen ez duelako edo egoera bati dagozkion inguruko guzti-guztiak ezagutzen ez direlako Hemendik heziketaren garrantzia (Platonen teorian hain garrantzitsua izango zena): badago modu bat, bide bat, METODOA, egiara iristeko eta irakatsi daiteke:

6 SOKRATESEN METODOA: ELKARRIZKETA
Sokratesengan filosofia ez da pentsamendu amaitua, baizik eta bizialdian ardura diguten usantzaz, elkarlanean, solasaldien bidez, ozta-ozta mamitzen den gogoeta. Elkarrizketaren bitartez gogoetatzeari ekiteko metodo sokratikoa bi urratsek osatzen zuten: Ironia eta Maietuka

7 Elkarrizketaren mailak
Ironia: Ezjakinaren itxura eginez, elkarrizketan parte hartzen dute solaskideen hasierako jakinduria kritikatzen du, mintzaidearen zalantza eta jakinezaren aitorpena lortu arte. Sokratesek ezjakinarena egiten du, eta hizketakideek aldarrikatutako ideien azpian ezkutatzen diren kontraesanak agerira ateratzera mugatzen da. Honela jokatuz, Sokratesek sinesmen eta uste okerrak baztertu nahi ditu egokiak aurkitzeko Maieutika: Gure barnean ditugun ezagutzak erditzen lagundu behar du filosofoak (irakasleak); bere amak (emagina) haurrekin egiten zuen bezala maieutikak ideiekin egiten du: ateratzen lagundu. Prozesu osoaren bukaeran definizio unibertsalekin topo egitea da Sokratesen helburua


Descargar ppt "INTELEKTUALISMO ETIKOA"

Presentaciones similares


Anuncios Google