Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porUrsula Fletcher Modificado hace 6 años
1
Erlijioaren kritika: Jainkoaren heriotza eta Supergizakia
NIETZSCHE Erlijioaren kritika: Jainkoaren heriotza eta Supergizakia
2
Erlijioaren kritika Nietzscheren iritziz, erlijioa beldurretik sortzen da, bizitzaren aurrean gizakiak dituen larrimin- eta ezintasun-sentimenduetatik. Oro har, erlijioak, eta batik bat kristautasuna eta budismoa gaixoen eta ahulen erlijioak direnez gero, oztopo izan dira gizakiak bere mugak etengabe gainditzen joateko. Osoko bizitzari, edo osotasunez mamitu beharreko bizierari kontrajartzen zaio bizitza ahula eta artaldearen morala. Erlijioaren morala, indarra eta hobetzeko ausardiaren ordez beldurrez jarduten duen morala da.
3
Kristautasuna platonismo herrikoia
Erlijioak ez du inoiz egia esan eta naturaz gaindiko izaki transzendentalei errealitatea ematean (jainkoa, haraindia, etab.) metafisikak egindako errore berbera gauzatzen du. Nietzsche-ek kristautasunari, mendebaldeko metafisikari egindako kritika bera egiten dio: mundu honetakoa, lurrekoa, gorputzezkoa zabarkeriatzat eta itxurakeriatzat hartzean gizakiak bere izaera eta indarra galtzen du; ordea, begi aurrean agertzen den mundu hau bakarrik aldarrikatu behar dugu, betikortasuna ukatuz.
4
Nietzsche eta Antzinako Grezia
Grezia aurre klasikoan gizakiari (eta errealitateari) buruzko ikuspegia orekatsua zen: oreka hau apolineo eta dionisiako kontzeptuen bitartez azaltzen du Nietzschek. Apolineok (Apolo jainkotik) neurria, arrazionala dena, argitasuna edo ideia argitzailea… adierazten du. Dionisiakoa (Dionisio jainkotik) neurrigabekeria, instintuala, emozionala dena (sexu sena…) baita, bizitza, ugalketa, fruitua… adierazten du. Grezia klasikoan Sokrates eta batez ere Platonekin gizakiarengan eta errealitatean alde apolineoa goratu egiten da eta alde dionisiakoa mesprezatzen hasten da; kristautasunarekin mesprezu hau erradikalizatu egiten da, errealitate hau ukatu arte.
5
Jainkoaren heriotza Kristautasunaren ideia guztien oinarrian, ezkutuan jainkoa dago, bizitzaren kontrakoa dena. Horregatik, indarra, askatasuna eta espirituaren independentzia bermatzeko, ateismoaren aldarrikapena egin zuen Nietzschek, zeren eta sinesmena ahultasunaren eta koldarkeriaren adierazle baita, eta azkenean, bizitzaren aurkako jokaera bilakatu baita. Jainko ideiaren sorrera ametsezkoa da guztiz; are gehiago, gizakiak berak har dezake Jainkoak uzten duen lekua, balioen sortzaile moduan eta legegile gisa. Kristautasunari leporatzen dio Nietzschek grinak, bulkadak, senak, oro har gorputzari gogoko zaion guztiak eta balio estetikoak arbuiatu izana. Hori dela eta, garaiko gertaerarik garrantzitsuenak, jainkoaren heriotzak hain zuzen, gizakiaren erabateko garapenaren ateak zabaltzen ditu, bere indar sortzaileak hedatzeko. Kristau jainkoa, bere debekuak, agindu eta guzti, alde batera geratzen dira. Eta horrela, gizakion begiak ez dira haraindiko mundura zuzenduko, gezurrezko mundura jo beharrean, honako mundu honetara joko dute eta.
6
Ondorioz, Jainkoarenganako fedearen gainbeherak gizakiaren jatorrizko indar sortzaileak askatuko dituenez gero, gizakiak ez dio mundu honen bestaldekoari helduko, hemengoari baizik. Jainkoaren heriotza ezinbesteko erreferentzia-puntua da gizaki askeak moralitatearen eraldakuntzari ekin diezaion. Jainkoaren heriotzaren osteko urratsak bi dira: bata arriskutsua eta bestea txalogarria: Lehendabiziko urratsa da gizakia noraezean aurkitzeko arriskua; bizitza moralaren aztoramendua eta txikikeria jainkoa hil osteko arriskuak dira. Bigarren urratsa da gizakia konturatzea bere sormen-ahalmenaz eta urrats hori txalogarria litzateke, egoera berriaz oharturik, gizaki berria sormena garatu dezakeela konturaturik uste izango du haraindiko munduan zituen ametsak lurrera ekar ditzakeela. Gizakiak bere buruaren gainetik beste gizaki-maila bat sortu beharra du: supergizakia
7
Supergizakia Honela mintzatu zen Zaratustra bere idatzi landuen eta ezagunenean, goren puntura iritsi zen bere filosofia: jainkoaren heriotzaren osteko urratsa da supergizakiaren etorrera. Dagoeneko, ez da supergizakia bere horretan agertu; aldiz, geroago izango den itxaropena azaltzen du Nietzschek. Antropologiaren barruan orduantxe sorturiko beste burutapen batzuekin ere bat egingo du, hala arimaren eta gorputzaren arteko banaketa ukatzen dutenekin. Gizadiak dituen asmoak gauzatzeko lurra atondu beharrean gaude, bere pausalekua, eta ez pasa-lekua balitz bezala. Gizakiok apurka-apurka hobera egiteko eta aurrekoa gainditzeko gogoak adierazten du supergizakiak; halaber, egungo egoerarekiko ezadostasuna erakusten du eta lortu gabe dagoen bizi-maila hobea erdiesteko ahalegina ere.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.