Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porGregorio Camacho Modificado hace 6 años
1
PRESTAKUNTZA DUALEKO IBILBIDEA: UNIBERTSITATEA-ENPRESA Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (GIPUZKOA)
2
Aurkibidea PRESTAKUNTZA DUALA Zer da Helburuak Arrakasta faktoreak
PRESTAKUNTZA DUALAREN IBILBIDEA: UNIBERTSITATEA-ENPRESA Programa Egutegia Eskaintza Aukeraketa Kontratazioa Formazio eta lan proiektua Ikasleen ebaluazioa
3
PRESTAKUNTZA DUALA
4
Zer da prestakuntza duala?
Prestakuntza ikastegian eta lantokian txandaka egiten da. Ikasleak lan kontratu bat izaten du, laneko eskubide eta betebeharrekin, eta prestakuntzaldiaren amaieran titulu edo ziurtagiri bat emango zaio, egindako txandakako prestakuntzaren arabera. Enplegagarritasuna eta garapen indibiduala hobetzeko beste bide bat da, arlo profesionalaren eskakizunen eta unibertsitate ikasleen hasierako prestakuntzaren arteko egokitzapena eta jarraipena areagotzeko eta eraginkortasun ekonomiko eta gizarteratze handiagoa lortzeko. Profesionalizazioa hobetzen du, enplegurako sarbide zuzena izateko.
5
Helburu orokorrak Ikaslearen gaitasunen garapena, haren profil profesionalarekiko koherentziaz eta inguruko enpresen beharretara egokituz; hau da, gizarte eta ekonomia ingurune batean profesionalizatzea eta laneratzea. Enpresan eskuratutako gaitasunek unibertsitatean eskuratutakoekin bat egitea, prestakuntza tradizionaleko sistema berrituz. Ikaslearen irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea, enpresan banan-banako laguntza emanda eta tutore esperimentatuen jarraipena izanda.
6
Helburu espezifikoak Haien izaera eta ezaugarriak direla eta, soilik lan arloan dauden produkzio bitartekoak, antolakuntzak eta egiturak eskatzen dituzten teknikak eta gaitasunak eskuratzea. Hezkuntza erakundean eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak osatzea, laneko zentroetan egonaldiak eginez. Hezkuntza ikastegietan eskuratutako ezagutzak zerbitzuen prestazio edo produkzio egoera errealetara egokitzea. Autonomia, sormena eta erantzukizuna sustatzea, eta horretarako ikasleei aukera bat ematea, lan errealean sortutako arazo profesionaletarako konponbideak bilatzen eta konpontzen ikas dezaten. Enpresen antolakuntza eta horren barruan ematen diren lan harremanak ezagutzea. Hezkuntza sistemaren eta produkzio sistemaren arteko erlazioa eta informazio trukea erraztea.
7
Arrakasta faktore nagusiak
Erakundeen baterako erantzukizuna etorkizuneko profesionalen prestakuntzan, aukeraketan eta gaitasunen profilen diseinuan parte hartzen baitute. ENPRESA Ikasleak eginkizun aktiboa hartzen du, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, motibazioz eta gaitasunez. IKASLEAK Unibertsitateko jakintza enpresara eta gizartera transferitzea, etengabeko feedback baten bidez eta ikasleari IKD ereduaren araberako prestakuntza emanez. UNIBERTSITATEA Gipuzkoako gizarteak lanpostu kualifikatuen enplegu eskaintza eta eskaera orekatzen du, enpresen administrazio eta zuzendaritzaren arloan. GIZARTEA
8
Unibertsitate prestakuntza dualaren esperientziak
2017/18 Ikasturtean enpresa partehartzaileak (logoak):
9
PRESTAKUNTZA DUALEKO IBILBIDEa: UNIBERTSITATEA-ENPRESA
Unibertsitate prestakuntza dualaren esperientziak Una organización especialista en Consultoría en implantación de Sistemas de Gestión. Komertziala: EHU ikasle ohia: Progama GARAITUZ Unibertsitatearekin erlazioa PRESTAKUNTZA DUALEKO IBILBIDEa: UNIBERTSITATEA-ENPRESA ESPERIENTZIA LABORALA + PERTSONALA Nerea IRAUPENA IKASGAI ERLAZIONATUA TUTOREA (2) ORDAINDUA
10
Unibertsitate prestakuntza dualaren esperientziak
GOGOETA IKASLEA: Nerea Talentu lorpena Pertsona kualifikatuak Balio komunak Egungo ikuspuntua eta beste foku bat Esperientzia pertsonala(TUTOREA) Ikaskuntza berria Laguntza komertziala EKIPO + Esperientzia laborala Ekitaldiak Zeregin desberdinak Ekipoaren parte/laguntza Esperientzia pertsonala Antolaketa hobea/ KEZKA ADE+ lan mundua erlazioa Zer dut gustuko? IRABAZI * ANIMATU!
11
Prestakuntza Dualeko Ibilbidea: Unibertsitatea-Enpresa
12
Prestakuntza dualeko ibilbidea
Prestakuntza Duala: Unibertsitatea-Enpresa Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren ikasketa planean sartuta dago ibilbide gisa. Hirugarren mailako bigarren lauhilekoan eta laugarren mailako lehen eta bigarren lauhilekoetan burutuko da.
13
Irakasgaiak eta egonaldiak enpresan
Orientazioa enpresara I (5 ECTS) Orientazioa enpresara II (5 ECTS) EGONALDIAK: Egonaldia enpresan I ( ECTS) Egonaldia enpresan II (9 ECTS) Egonaldia enpresan III (11 ECTS) Gradu Amaierako Lana enpresan (12 ECTS)
14
Ikasketa plana 3. MAILA 1. lauhilekoa 2. lauhilekoa
Enpresaren Zerga Araubidea Kontabilitateko Egoera Orrien Baterakuntza Kontabilitate Analisia Estrategia Zuzendaritza: Enpresa Hazkundea eta Garapena Estrategia Zuzendaritza: Enpresa Politika Orientazioa enpresara I (5 ECTS) Makroekonomia Egonaldia enpresan I (13 +5 ECTS) Ekonometria 4. MAILA Orientazioa enpresara II (5 ECTS) Finantza Zuzendaritza: Inbertsioak Egonaldia enpresan III (11 ECTS) Enpresa Zuzenbidea Enpresa Kudeaketarako Sistema Informatikoak Egonaldia enpresan II (9 ECTS) Gradu Amaierako Lana (12 ECTS) (enpresan) Kredituak aitortzea kultura, kirol, ikasleen ordezkaritza, elkartasun eta lankidetza jarduerengatik, edo ikasketa planaren hautazko bat.
15
Enpresa egonaldien egutegia
Bateragarriak dira enborreko irakasgai hauen ordutegiekin: Hirugarren maila, 2. lauhilekoa: 16 h/astean/20 aste asteazkena eta osteguna (8h/eguna) + 20h/astean/6 aste Laugarren maila, 1. lauhilekoa: 16 h/astean/13 aste asteazkena eta osteguna (8h/eguna) Laugarren maila, 2. lauhilekoa: 40 h/astean/15 aste astelehenetik ostiralera (8h/eguna) 775 orduko egonaldia ordu (GrAL) 50 ordu, txostenak prestatzeko eta aurkezteko Guztira: 1,125 ordu enpresan
16
Plazen eskaintza eta aukeraketa
2017/18 ikasturtean, 15 plaza eskaini dira. 2018/19 ikasturtean, 15 plaza eskainiko dira. Hautagaien aukeraketa: Fakultateak aukeratzea. Enpresak aukeratzea.
17
Izena ematea Informazio saioa: Iraila Izen ematea: Urria
Nork: 3. mailako ikaslea Nola: GAUR Dokumentazioa: CV Motibazio gutuna
18
1. fasea: fakultateak aukeratzea
Alderdi hauek balioetsiko dira: Nahitaez eskaera egiteko momentuan 90 ECTS gaindituak behar dira. Batez besteko nota (gehienez 25 puntu). Curriculuma (gehienez 35 puntu). Motibazio gutuna (gehienez 15 puntu). 40 puntutik gora lortzen duena ikaslea hurrengo fasera pasako da. Elkarrizketa (hautatua / itxarote zerrenda/ baztertua). Noiz: Azaroan.
19
2. fasea: enpresak aukeratzea
Enpresak ikasle-langileak egingo dituen jarduera motak deskribatzen ditu. Hautagaiek lan eskaera egingo dute haien interesekoak diren enpresetan. Enpresak hautagaiak elkarrizketatuko ditu, eta interesatzen zaion pertsona edo pertsonak hautatuko ditu. Hautagai bera hainbat enpresatan aukeratzen badute aldi berean, hautagaiak berak aukeratuko du bata edo bestea. Enpresetan hautatuak ez diren ikasleek beste minor edo espezialitate bat egin ahal izango dute.
20
Matrikula Hasiera batean, 3. mailako ikaslea aldi ofizialean, hau da, uztaileko bigarren hamabostaldian, ibilbide duala egingo ez balu egingo lituzkeen nahitaezko eta hautazko irakasgaietan matrikulatuko da. Behin hautatua izan ondoren, urtarrilean matrikula aldatuko da ibilbide duala egiteko. Lekua: Idazkaritzan.
21
Ikasleak kontratatzea
Ikaslearen eta enpresaren arteko loturak konpromiso formal bat eduki behar du. Lan kontratu bidezkoa lehenetsiko da, gaur egun “formazio harremaneko lan kontratu partziala”. Edonola ere, ikastegiaren eta enpresaren arteko txandakatzea formakuntza dualeko hitzarmen baten bidez formalizatuko da. Enpresan egindako egonaldian ikasleari emango zaion hileko zenbatekoa edo laguntza ez da izango, inola ere, dagokion urtean hileko finkatutako lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa, enpresako egonaldi denbora eraginkorrarekiko proportzioan.
22
Prestakuntza proiektua eta profil profesionala
Bai proiektuaren talde arduradunak bai tutoreak eta begiraleak prestakuntza proiektu bat adostu beharko dute, alderdi hauek aintzat hartuko dituena: enpresan izan beharreko parte hartze mailak, profil profesionala eta egin beharreko jarduerak edo zereginak (ibilbidea).
23
Egonaldiaren faseak Enpresako egonaldiaren lehen fasean, ikasleak laneko ingurunea behatuko du: sailak, prozesuak, lanpostuak, antolakuntza kultura, enpresaren arazoak, etab. Bigarren fasean, jarduerak sail edo departamentu jakin batean egingo ditu. Ikaslea, beraz, horren barruan sartu, eta bertako jarduerak egingo ditu. Hirugarren fasean, ikasleak erantzukizunak bereganatuko ditu departamentu jakin batean, non bere gaitasunak garatu beharko dituen teknika, antolakuntza eta giza aldagaiak erabilita. Gainera, ikasleak ezagutza teoriko-praktikoak aplikatu beharko ditu enpresaren arazo batean.
24
Ikaslearen ebaluazioa
Hiru osagaitan zati daiteke: Ebaluazioa enpresan: Jarduerak Ikaskuntza emaitzak Gaitasunak Irakasgaien ebaluazioa GRALaren ebaluazioa
25
Informazioa eta arreta
Ibilbidearen webgunea Harremanetarako: Itziar Azkue Irigoyen Praktiken, Enpresa Harremanen eta Euskararen arloko Dekanordea
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.