La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SARRERA Badira hogeita lau urte jadanik Berbaro Elkarteak euskararen suspertze lanetan diharduela, batez ere euskararen erabileran lana eginez eta honetarako.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SARRERA Badira hogeita lau urte jadanik Berbaro Elkarteak euskararen suspertze lanetan diharduela, batez ere euskararen erabileran lana eginez eta honetarako."— Transcripción de la presentación:

1

2 SARRERA Badira hogeita lau urte jadanik Berbaro Elkarteak euskararen suspertze lanetan diharduela, batez ere euskararen erabileran lana eginez eta honetarako espazioak sortuz. Honela bada, haur eta gazte arloan landu den espazio garrantzitsuenetako bat Haur Literatura Aretoa izan da. Haur Literatura Aretoak Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea, orokorrean, eta literatur lan gomendagarriak lantzea du oinarri. Adin bakoitzean, formatu ezberdinetan, Ipuin antzeztuak, Ipuin kontalaria, Antzerkia, Liburu erraldoia, Idazleekin elkarrizketak eta Erakusketa girotua bezalako ekintzak eskaintzen ditugu ikasleen mailara egokituz, beraien interesguneetatik irakurketara hurbiltzeko. Honen guztiaren osagarri, urteko lan berriak eta aurreko urteko lan gomendagarriak biltzen dituen irakurgida bat argitaratzen dugu; liburuak hautatzerako orduan irakasle, ikasle zein gurasoentzat tresna erabilgarria izaten dena.

3 HELBURUAK Durangaldeko haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera eta euskal literaturaren hedapena bultzatu. Haur eta gazteengan irakurzaletasuna bultzatzea eta euskal literaturarako ohituretan bideratzea. Durangaldeko 3-12 urte bitarteko haurrak literaturaren mundura modu aktiboan hurbilarazi. Haurrak ipuinen magian barneratu eta euskaraz irakurtzeko gogoa piztu. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak sortzen duen interesetik abiatuz, bilduma berriak eta gomendagarriak ume, guraso zein irakasleei hurbilarazi.

4 EKINTZAK HAUR HEZKUNTZA (3 – 6 urte):
Ipuin antzeztuak: IRUDI GEOMETRIKOAK Haurrak jostailu bat hartzen duenean, bere irudimena martxan jartzen du. Sarritan pieza bakarra nahikoa da egoera berri batera eramateko. Laukidun pieza bat etzanez gero, burrun burrrrrrrrun!! Kotxe arina izan daiteke. Pieza berbera zutunik eta mugimenduan, tak-tak-tak! Gizon baten pausoen, itxura hartzen du. Hirukia bada, zaaaaassss! haizeak astintzen duen itsasontzia. Eguzki borobila denaren gainean kantuka ari den bitartean... Zuzeneko musika eskaintzen duen ikuskizunean, ohiko pieza geometrikoak (hirukia, laukia eta borobila) erabiliz, haurraren bizipen hori taularatuko dugu. Pieza bakoitza berpiztu egingo da eta beraien artean nahasten badira, istorioak jaioko dira. Erakusketa girotua: umeek 2012ko liburu gomendagarriak eta 2013ko argitalpenak ezagutzeko ekintza dinamikoak Irakurgida: 2012ko liburu gomendagarriak eta 2013ko argitalpen berriak batzen dituen liburutxoa

5 EKINTZAK LEHEN HEZKUNTZA (1. eta 2. zikloak): Antzerkia: SOINEAN SOINU
Kenyako sabana, Brasilgo kale estuak, Kirgistaneko mendiak... Gure koblakariek munduko bazter guztiak ezagutu dituzte, beraiekin oroimen ugari ekarri ere... Beraien jatorrizko bertsoak ahaztu ezin dituzten koblakariak izan arren; bizirik daramate soinean, bazter bakoitzean jaso duten soinu ezberdinen dardara. Horregatik, ohiko kopla eta kantuetan agerian utziko dituzte bidaian zehar jasotako bizipenak. Koplak, denontzako ezagunak izan arren, momentu oro soinu eta gertaera berriak ezustean harrapatuko du bertara hurbiltzen den publikoa. Gure koblakariek barru beteak hustu eta beraien desadostasunak zein haserreak azalaraziko dituzten kabaret ikuskizun honek ikus-entzulegoaren bihotza dantzan jartzea du helburu. Erakusketa girotua: umeek 2012ko liburu gomendagarriak eta 2013ko argitalpenak ezagutzeko ekintza dinamikoak Irakurgida: 2012ko liburu gomendagarriak eta 2013ko argitalpen berriak batzen dituen liburutxoa

6 EKINTZAK Antzerkia: SOINEAN SOINU LEHEN HEZKUNTZA (2. eta 3. zikloak):
Kenyako sabana, Brasilgo kale estuak, Kirgistaneko mendiak... Gure koblakariek munduko bazter guztiak ezagutu dituzte, beraiekin oroimen ugari ekarri ere... Beraien jatorrizko bertsoak ahaztu ezin dituzten koblakariak izan arren; bizirik daramate soinean, bazter bakoitzean jaso duten soinu ezberdinen dardara. Horregatik, ohiko kopla eta kantuetan agerian utziko dituzte bidaian zehar jasotako bizipenak. Koplak, denontzako ezagunak izan arren, momentu oro soinu eta gertaera berriak ezustean harrapatuko du bertara hurbiltzen den publikoa. Gure koblakariek barru beteak hustu eta beraien desadostasunak zein haserreak azalaraziko dituzten kabaret ikuskizun honek ikus-entzulegoaren bihotza dantzan jartzea du helburu. Erakusketa girotua: umeek 2012ko liburu gomendagarriak eta 2013ko argitalpenak ezagutzeko ekintza dinamikoak Irakurgida: 2012ko liburu gomendagarriak eta 2013ko argitalpen berriak batzen dituen liburutxoa Liburu erraldoia: POESIA Idazleekin elkarrizketak: ikastetxe bakoitzak aukeratutako liburuaren egilearekin solasaldia izango du

7 DATAK ETA ORDUTEGIA 2013ko Haur Literatura Aretoa azaroaren 18tik abenduaren 19ra luzatuko da: Azaroaren 18tik 26ra: ZORNOTZA Azaroaren 27tik 29ra: ELORRIO Abenduaren 2tik 5era: ZALDIBAR Abenduaren 5etik 8ra: SAGUGANBARA (Durangoko Liburu eta Disko Azokan) Abenduaren 9tik 19ra: DURANGO Ordutegiari dagokionez, goizeko 9:30etan hasi eta arratsaldeko 16:15ak artekoa, baina kontutan hartuta bazkaltzeko atsedena egingo dela. Ordutegia ikastetxearen ordutegiarekin bateratuz zehaztu behar da, beraz sarrera-irteera ordutegiak, bazkaltzeko ordutegiak eta ikastetxea eta instalazioen arteko distantzia ere kontutan hartuko dira.


Descargar ppt "SARRERA Badira hogeita lau urte jadanik Berbaro Elkarteak euskararen suspertze lanetan diharduela, batez ere euskararen erabileran lana eginez eta honetarako."

Presentaciones similares


Anuncios Google