Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porΣπυριδων Αρβανίτης Modificado hace 6 años
1
antzeman atzeman EHULKUren aholkua antzeman, atzeman
2
nabaritu, sumatu, konturatu, zerbaitez ohartu, zerbaitez jabetu
antzeman Esanahi hauek izan ditzake: nabaritu, sumatu, konturatu, zerbaitez ohartu, zerbaitez jabetu igarri, asmatu ezagutu … Antzeman aditzak dio eskatzen du eskuarki, literatura-tradizioak ongi asko erakusten duen moduan. EHULKUren aholkua antzeman, atzeman
3
Hona adibide batzuk: Antzeman diot ez duela nirekin ezer nahi.
Berehalaxe antzeman zion Joxepak, nondik zetorren soinua. Bere onetik ateratzen ari zela antzeman nion Andoniri. Ganadu guztiek eguraldiari antzematen diote. Ez dago etorkizunari antzematerik. Beren fruituetatik antzemango diezue. EHULKUren aholkua antzeman, atzeman
4
bi egiturok onartzen dira ezezkoetan.
Ez diot antzik ematen eta ez diot antzematen: bi egiturok onartzen dira ezezkoetan. Ametsetan hasita ere ez genioke antzik emango haien aberastasunak zenbaterainokoak ziren. Janzkera zela-eta ez nizun antzik eman, hasieran. Inork ere ez zion antzematen lo gutxi eginda zegoela. Halako mailakatze bat dugu, dena dela, egiturotan: Ez diot antzematen Ez diot antzik ematen Ez diot antzik ere ematen EHULKUren aholkua antzeman, atzeman
5
harrapatu, atxilotu, atzitu
atzeman Esanahi hauek izan ditzake, batez ere: harrapatu, atxilotu, atzitu aurkitu … EHULKUren aholkua antzeman, atzeman
6
Hona adibide batzuk: Herioak, sarri edo berant, guztiak atzematen ditu. Sugandilak atzematen genituen, eguzkitan erdi lo zeudela, haur ginelarik. Nik txoriak hots eman, hik atzeman. Tronparia tronpatzea, atz ea atzematea: bikoitza da atsegina, horrelakoetan. hots eman ‘uxatu’ Louis Pasteur-ek atzeman zuen errabiaren sendagaia. Zauriak atzeman zizkion sendagileak eriari, gorputza miatzean. EHULKUren aholkua antzeman, atzeman
7
Baita erabilera urriko esanahi hau ere: ulertu.
Baina betiere irudizko adieran: hartu, harrapatu, eta jaso aditzen esanahien ildoan. Errituaren esanahi ezkutua atzeman nahi zuen. Idazketaren bidez atzeman nahi du idazleak bizitza. EHULKUren aholkua antzeman, atzeman
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.