Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porἘφραίμ Κουντουριώτης Modificado hace 6 años
1
Ostegun Santua 2015 Doinua: Aste Santuko bizantziar kantua
Argazkia: Menorah, Irteera gogoratzen duen judutar kandela
2
JAUNAREN OROIPENA GOGORATZEN DUGU
1. irakur.: Irteera liburuak judutar pazkoaren jatorria azaltzen digu, Jesusek bere ikasleekin ospatu zuena azken afarian salmoa: Esker oneko kaliza ospatzen dugu, Jaunartzea, alegia. 2. irakur.: San Paulok bere gutunean aipatzen duena Azken Afariko dugun lehen kontakizunik zaharrena da, eta bere bitartez Jaunaren heriotza iragartzen dugu. Ebanjelioa: San Joaneko Azken Afarian Eukaristiaren instituzioa aipatu ordez, zera kontatzen digu: nola Jesusek garbitu zizkien bere ikasleei oinak guztien zerbitzari bihurtuz.
3
Pazkoko bildotsa (Murillo)
Ir 12, Egun haietan, honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni Egipton: «Hilabete hau izango duzue hil nagusia, urte guztiko lehenengoa. Horrela aginduko diozu israeldarren elkarteari: Hil honen hamarrean har beza bakoitzak familia eta etxe bakoitzeko abere xehe bana. Abere osoa jateko familia aski ez bada, aldameneko bizilagunekin elkartuko da, bakoitzak jan dezakeenaren arabera zenbat jende behar den kontuan harturik. Abereak urte batekoa beharko du izan, arra eta akats gabea, arkume nahiz antxume. Hilaren hamalaua arte gordeko duzue, eta egun horretan, ilunabarrean, israeldarren elkartekide guztiek hilko dute. Gero, abere-odola hartu eta aberea jango duzuen etxeko ate-gainak eta alboak odoleztatuko dituzue. Gau horretan sutan erreta jango duzue okela, legamia gabeko ogiz eta belar mingotsez lagundurik. Honela jango duzue: gerrikoa loturik, oinetakoak jantzirik eta makila eskuan, abiatzeko prest; presaka jango duzue, Jaunaren Pazkoa baita. Gau horretan Egipto osoan zehar igaroko naiz, eta hil egingo ditut Egiptoko lehen-seme eta lehen abere-kumeak oro eta neure epaia emango diet Egiptoko jainkoei. Ala ni Jauna! «Odola izango duzue ezaugarri etxeetan. Odola ikustean, aurrera egingo dut; horrela, nik egiptoarrak jotzean, izurriak ez zaituzte zuek suntsituko. «Egun hau gogoangarri izango duzue eta, Jaunaren ohorez, festa nagusiz ospatuko. Festa hau lege-indarrez ezarriko duzue belaunez belaun» Pazkoa, hots, Jauna pasa da.
4
115. salmoa Hallel taldeko salmo bat da ( ), Jesusek eta bere ikasleek Azken Afaria abestu zutena, eta, Jainkoa goretsiz, “KRISTOREN ODOLEAN” elkartu ziren. Jainkoak eginiko on guztia eskertzeko salbamen kopa altxatuko dute. Lotzen gaituzten lokarri guztiak askatzeko eskatuko diogu. Eta Jesus eskainiko diogu Aitari gorespen-opari gisa.
5
Jaume Ferrer-en Azken Afariaren taula gotikoa (1450) Solsona
115. Salmoa Jaume Ferrer-en Azken Afariaren taula gotikoa (1450) Solsona Esker oneko kalizak Kristoren odolean elkartzen gaitu. Nola ordainduko diot Jaunari egin didan on guztia? Kopa altxatuko dut salbamenagatik esker onez, Jaunari dei eginez
6
Kristoren odolean elkartzen gaitu.
Esker oneko kalizak Kristoren odolean elkartzen gaitu. Mingarri zaio Jaunari bere fededunen heriotza. Bai, zure zerbitzari naiz, Jauna, zure zerbitzari apal: askatu dituzu nire lokarriak!
7
Kristoren odolean elkartzen gaitu.
Esker oneko kalizak Kristoren odolean elkartzen gaitu. Gorespen-oparia eskainiko diot, Jaunari dei eginez. Beteko dizkiot Jaunari promesak, herri osoaren aurrean.
8
1Ko 11,23-26 Senideok: Jaunarengandik hartu nuen nik, neure aldetik zuei eskualdatu dizuedan hau: Jesus Jaunak, saldu zuten gauean, ogia hartu zuela eta, esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta esan zuela: «Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri». Berdin egin zuen koparekin afal ondoan, esanez: «Kopa hau itun berria da, Jainkoak nire odolaz ezarria; egizue hau, edaten duzuen bakoitzean, nire oroigarri». Beraz, ogi honetatik jaten eta kopa honetatik edaten duzuen bakoitzean, Jaunaren heriotza iragartzen duzue, bera etorri arte.
9
Afaltokia Jn 13,34 Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar.
10
Jn 13,1-15 Pazko-jaia gainean zen
Jn 13,1-15 Pazko-jaia gainean zen. Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. Munduan ziren beretarrak beti maite izan zituelarik, azkenean bete-betean maitatu zituen. Deabruak Simon Iskarioteren seme Judasi sartua zion buruan Jesus saltzeko asmoa. Jesusek bazekien dena bere esku jarri ziola Aitak, eta Jainkoarengandik etorria zela eta Jainkoarengana zihoala. Afaltzen ari zela, Jainkoarengandik eta Jainkoarengana mahaitik jaiki, soingainekoa erantzi eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen. Ondoren, ura konketara bota eta ikasleei oinak garbitzen hasi zen, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen. Simon Pedrorengana iritsi zenean, honek esan zion: – Jauna, zuk niri oinak garbitu? Jesusek erantzun zion: – Ni egiten ari naizena zuk ez duzu orain ulertzen, geroago ulertuko duzu. Pedrok, berriro: – Zuk ez didazu sekula niri oinik garbituko. Jesusek erantzun: – Garbitzen ez bazaitut, ez duzu nirekin zerikusirik izango. Simon Pedrok esan zion: – Jauna, orduan, oinak ez ezik, eskuak eta burua ere bai. Jesusek erantzun: – Bainatu denak ez du garbitu beharrik, erabat garbi baitago, eta zuek garbi zaudete, baina ez denok. Izan ere, bazekien zeinek salduko zuen; horregatik esan zuen: «Ez zaudete denok garbi». Oinak garbitu zizkienean, soingainekoa jantzi, berriro mahaian eseri eta esan zien: «Ulertzen duzue egin dizuedana? Zuek Maisu eta Jauna deitzen didazue, eta arrazoi duzue, halaxe bainaiz. Beraz, nik, Jauna eta Maisua naizen honek, zuei oinak garbitu badizkizuet, zuek ere garbitu oinak elkarri. Ikasbide eman dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe, joka dezazuen.
11
Montserrateko beneditar alabak www.benedictinescat.com/montserrat
Orijinala: Joan Ramirez (+) Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.