La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Martin Ugalde Kultur Parkea

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Martin Ugalde Kultur Parkea"— Transcripción de la presentación:

1 Martin Ugalde Kultur Parkea
HIZKUNTZA ZERBITZUAK Uriburu 9, behea 227P.Ku. 20500 ARRASATE Tel Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 ANDOAIN Tel IRUNGO LAN MUNDUAN EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA IRUN: lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana

2 1. IRUNGO UDALAREN PLANA Irungo udalak euskara lan-munduan sustatzeko eta egitasmoa komunikatzeko plan bat jarri du abian. Lan-mundua estrategikotzat hartzen da euskararen erabilera normalizatzeko eta horregatik heldu diogu erronka honi. Gure helburua, Irungo enpresei euskararen erabilera handitzera animatu nahi diegu eta baita euskara planak inplementatzera ere. Lan horretarako, ordea, enpresa espezializatua behar dela-eta, Emun Kooperatibaren aholkularitza-lana kontratatu dugu. IRUN: lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana

3 2. ERAGILEEN BABESA DU Eusko Jaurlaritza bidelagun berria euskara planak sustatze-lanetan (LanHitz) egitasmoa jarri du abian. Buruntzaldeko herriok, LanHitzekin koordinatzen gara, egiten ari garen lanaren eraginkortasuna indartzeko. Diru laguntza, tresnak… ere eskaintzen ditu. Eragile parte-hartzaileak: Enpresari-elkarteak → ADEGI, CEBEK, CONFEBASK, SEA. Sindikatuak → CCOO, ELA, LAB, UGT. LanHitzen aurkezpen diptikoetan dagoena irakurtzea komeni da: 2006an 1800 bisita egitea aurreikusi EJ, Sind eta enp elkarteekin akordioa sinatu zuen planak bultzatzeko Bisita batean oinarritutako diagnostikoa egiten dute, gutxi gora behera nondik jo jakiteko Buruntzaldean: EJk erlazioa euskara teknikariekin Enpresa batzuetara EJ joan da, Beste batzuetara udala Batak eta besteak egindako bisiten emaitzen berri elkarri eman diote Adm publikoak euskal gizartea gero eta elebidunagoa izan dadin ahalegina. Euskarazko klaseak antolatzeaz gain, prozesu planifikatuak ezarri ziren, euskara enpresako kulturan txertatzeko. IRUN: lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana

4 2. ERAGILEEN BABESA DU Kontsumitzaileen Dekretua:
123/2008 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa. Aplikazio eremuan daude: Establezimentu handiak Garraio konpainiak Energia, gas… konpainiak Idatzizko eta ahozko informazioa bi hizkuntzatan emateko betebeharrak ezartzen ditu. Gardenki hau ezabatu enpresak ez badu kontsumitzaileen dekretuarekin zerikusirik! Aplikazio eremuan badago, informazio gehiago eman dekretuaren inguruan IRUN: lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana

5 3. EUSKARA PLANA Enpresetako hizkuntza politika eguneratzeko balio duen tresna da euskara plana. Enpresari bi hizkuntza ofizialak modu egokian erabiltzeko bidea erakutsiko diona. Planaren ardatzak: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Enpresa barruko zein kanpoko irudia euskaraz ere jartzea, errotuluak, identifikazioak, terminologia, eta abar. Kanpo-harremanak. Bezero zein hornitzaileekiko ahozko zein idatzizko harremanetan euskararen erabilera bultzatzea. Barne-harremanak. Langileen arteko ahozko zein idatzizko harremanetan euskararen erabilera bultzatzea, ak, aktak, faxak, komunikatuak, eta abar euskaraz ere eginez. AHOZKOAK/IDATZIZKOAK izan daitezke: Irud/kom: errotulazioa, papeleria eta zigiluak, weba, marketin eta publizitatea, harrerako hizkuntza… Kanpo harremanak: bezero/hornitzaileekin, banketxe, administrazioa (INEM, GS, EJ, Udalak…), inguruko beste enpresa eta elkarteekin… Barne harremanak: Barne errotulazioa, informazio/komunikazio/pertsonen administrazioa, informatika, harreman formal eta informalak… Helburua: euskara lan eta zerbitzu hizkuntza moduan ERABILTZEA Idatzizkoan/ahozkoan Eraginkorrak errealak (lorgarriak) neurgarriak (aholkularitza enpresek, emun, sortutako tresnekin) Adostasuna Informazioa Enpresak erabakitako helburuak, esaren beharren arabera Motib/ezag/erabil: EMUNek lantzen dituenak, gure metodologiaren arabera ezinbestekoak planak aurrera egiteko IRUN: lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana

6 3. EUSKARA PLANA Metodologiaren gardenki hau, errepaso gisa soilik. Printzipioz ez asko luzatu honekin IRUN: lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana

7 EUSKARA PLANA AUKERA BAT DA:
4. PLANAREN ONURAK EUSKARA PLANA AUKERA BAT DA: Onura ezberdinak eskaintzen dizkio enpresari. Gizarteko eskariak (langileak, bezeroak, legeak…) betetzeko eta aurre hartzeko aukera. Aukera bat bezala saltzea komeni zaigu. Tren hau pasatzen da eta hemen sartzea aukera bat dela jakinarazi behar diegu. 2008an Kontsumitzaileen Dekretua argitaratu da abididez, biharko egunean beste zerbait izan daiteke, beste dekreturen bat… Enpresoak orain lan hori aurreratzen baduzue, etorkizuenan egokituta egon daitezke lege, gizartearen eskari, langileen gogo eta bestelakoei… Hurrengo orrietan dauden onurak erlatibizatu eta egokitu enpresa bakoitzera. Enpresa batean tokirik ez dutela ikusten badugu, kendu gardenkia. Garrantzitsua:Idatziz adierazi ez, baina datuak kuantifikatzen saiatuko gara onuren atalean IRUN: lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana

8 ENPRESAREN ZERBITZUETAN BALIO ERANTSIA EMATEN DU:
4. PLANAREN ONURAK ENPRESAREN ZERBITZUETAN BALIO ERANTSIA EMATEN DU: Enpresak eskaintzen duen produktu edo zerbitzuen kalitatea hobetu eta osatzen du. Enpresa dinamikoa dela adierazten du: kalitate eta berrikuntzarekin konprometitua. Gestio berritzailea, egokitzeko gaitasuna, bezeroaren gogobetetzea… oinarri dituela adierazten du. PRESTIGIOA: Nahiz eta euskara merkatuan modu orokorrean sartuta ez egon, badira euskara planetan sartuta dauden enpresa handi edo garrantzitsuak; hala nola, MCC, SJL, Tajo, ABB Niessen, Azti, Pasaiako Portuko Agintaritza, Orona, Irizar, SAM, CAF, Fagor, LKS, Danobat, Ikerlan, Euskadiko Kutxa, Arthur Andersen, JMA, Labein, Cegasa, Maier... Gainontzeko enpresek ere aukera ezin hobea dute aipatutako horien prestigiora hurbiltzeko. BERRITZAILE IRUDIA: Hizkuntza proiektuak martxan ipintzen dituzten erakundeek erronkei erantzuteko gai direla erakusten dute. Gainera, berrikuntzak egiteko gaitasuna eta erakunde dinamikoaren itxura emango dute hornitzaile, bezero eta gizartearen aurrean. MULTINAZIONALEI OINARRI LOKALA EMATEN DIE: Merkatu globalean bereizketa-faktorea behar (etiketa euskara) KOHESIOA: Erakundearen barne-kohesiorako bidea da. Laneko hizkuntza da erakundeko jardunbide guztia bideratzeko tresna. Horretan ongi eraginda, erakundeko kultura eta bertako langileen funtzionamenduak hobera egingo du. Hizkuntza proiektuan inplikatzen diren langileak erakundearena den proiektu batean sartzen dira. Ondorioz, lantegian konpaktazio soziala eragin eta areagotu egingo da. Horrela, euskara planak lanerako motibazio tresna bihur daitezke. PERTSONEN GOGOBETETZEA: Euskaraz ere funtzionatzen duen enpresan langileen arteko harremana zuzenagoa, naturalagoa, hurbilagoa izango da eta, horrenbestez, komunikazioa hobetu eta langileen inplikazioa eta partehartzea handitu egingo da. Langileen hizkuntza eskubideak bermatuz, euskaraz ikasi duten belaunaldi berriko langileek gusturago egingo dute lan bere hizkuntzan. BALIO ERANTSIA: Euskara erabiltzeak balio erantsia du: “baldintza berdinetan gehiago eskaintzen du”. Adibidez: bi erakundek produktu berdina baldintza berdinetan (diseinua, prezioa...) ekoizten dute, baina batak produktua ekoitzi eta saltzeko orduan herriko hizkuntzari garrantzia eman nahi izan dio eta euskara erabili du. Erakunde horrek balioa erantsi dio bere produktuari eta lehiakideei aurrea hartuko die. Hori guztia bete-betean dator bat gaur egun Erabateko Kalitatearen edo Bikaintasunaren kudeaketa estrategian aldarrikatzen diren helburuekin. KALITATEA: Kalitateak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa gogobetetzea. Euskara komunikazio-tresnatzat hartu eta erabiltzea da Hobekuntza-prozesuaren gakoetako bat, erabilera horrek hitzak eta esanahiak gerturatuko dituelako. Kalitateak eta euskarak ezinbestez lotuta joan behar dute enpresa euskaldunean. Kalitateak enpresa-proiektua osatzen duten pertsona guztien gogobetetzea eta ingurunearekiko errespetua eta harmonia esan nahi du. BEZEROEN GOGOBETETZEA, LEHIALTASUNA: Zerbitzua euskaraz ere eskaintzen duen enpresak konfiantza eta gertutasuna sentiarazten dio bezeroari. Zerbitzu eleanitza eskaintzen duen enpresaren eta bere bezeroen arteko komunikazioa hobea da eta horrela bezeroak zerbitzuaren kalitateari buruz duen pertzepzioa hobetu egiten da. Eleaniztasunaren balio erantsi horrek bezeroaren leialtasuna handitzen du. BEZERO GEHIAGO: Hizkuntza gutxitu bat erabiltzea sorpresa-elementua ere izan daiteke merkatuan eta bezero berriak lortzen lagundu dezake. Era berean, enpresak arriskuan dagoen hizkuntza komunitatearenganako errespetua duela demostratzeko ere balio du. ERANTZUKIZUN SOZIALA: Enpresaren egungo erronketariko bat da pertsonekiko eta bere jarduera burutzen duen ingurunearen eskaerekiko sentikortasun handiagoan oinarritutako kultura sendotzea eta, horren haritik, erantzukizun soziala EFQMren oinarrietako bat da. Enpresa ez dago gizartearen egituretatik kanpo: ondorioz, ezin da gizartearen gehiengoak euskararen alde bultzatu duen mugimendutik at gelditu. Aitzindari eta eragile aktiboa izan behar du hizkuntzaren normalizazioan; euskara gizarteko hainbat esparrutara iritsi da (komunikabideak, eskola, unibertsitatea, administrazioa...) eta lan mundua ezin da berreskurapen prozesu horretatik kanpo geratu. GIZARTEAREKIN HARMONIZATZEKO PREMIA: Jarduera sozioekonomikoa gizarte jakin batean kokatuta dago eta, halabeharrez, gizarte horretako norbanakoen kezka eta nahiak bertan islatzen dira. Enpresen erronka da euskal gizartearen dinamikan partaide eta eragile izatea eta horrek gizarteak enpresa hori bertakotzat hartzea ere ekarriko du. IRUN: lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana

9 ENPRESAREN BARNE KOMUNIKAZIOA INDARTZEN DU:
4. PLANAREN ONURAK ENPRESAREN BARNE KOMUNIKAZIOA INDARTZEN DU: Barne kohesioa eta enpresarekiko identifikazioa indartzen ditu, lan giroa hobetuz eta lankideen motibazioan eraginez Enpresak, helburu ekonomikoez gain, balioak ere baditu, eta horiek garatzen laguntzen du euskara planak. IRUN: lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana

10 ENPRESAREN IRUDIA HOBETZEN DU:
4. PLANAREN ONURAK ENPRESAREN IRUDIA HOBETZEN DU: Hizkuntza kudeaketa egoki batek enpresa gizartean txertatzen laguntzen du eta ingurunearen eskaerekiko balorazio soziala lortzeko balio du: erantzukizun sozial korporatiboaren bidetik. Merkatuaren kudeaketa modernoa adierazten du: enpresa lehiakor eta berritzailearen irudia ematen du. Ahalegin berezia: beraiengandik informazioa jasotzeako: IRUN: lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana

11 5. DIRULAGUNTZAK Irun Enpresak plana diseinatzen eta urtebetez inplementatzen gastatuko duenaren 2/3 diru laguntza publikoetatik jasoko duela bermatzen saiatuko da Irungo Udala. Horretarako, gainerako diru iturri publikoetatik (Eusko Jaurlaritzatik nagusiki) jasotzen duen zenbatekotik gastuaren 2/3era iristeko behar duena emango dio Udalak enpresari. Beti ere, euroko muga kontuan hartuta. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila (HPS) 2009ko diru-laguntzen deialdia: Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko planak laguntzeko deialdi zehatza (diseinua eta inplementazioa) egiten da urtero-urtero Beste deialdi batzuk ere badaude (teknología berrietan euskara txertatzeko…) . Aurten ere HPS aurrekontua gora Diseinua eta inplementazioa laguntzen dira Udalek diru laguntzak emateko baldintza: diseinatzea eta inplementatzea (xxx euroko partida ipiniko du Udalak enpresetan euskara planen diseinua eta 1. urteko inplementazio planak martxan jartzeko. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza kontuan hartu eta planaren %66erartekoa, osatuko du Udalak, gehienez, ere, euroko laguntza emanez) IRUN: lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana

12 AHOLKULARITZA ENPRESAK
6. ENPRESA AHOLKULARIAK AHOLKULARITZA ENPRESAK Ahize ( Artez ( Elhuyar ( Emun ( Hitzeko ( LKS ( Siadeco ( Nik uste aholkularitza etxeen errealitatea asko aldatu dela azken 3 urteetan, baina ez dugu moldatu. ESKAINTZA: Lehen egindako eskaintza kontuan izanik, ahal badugu lehen bilerara eramango dugu eguneratutako eskaintza. Eskaintzaren gaia atera IRUN: lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana

13 Eskerrik asko IRUNGO UDALA EMUN, KOOP. E. 2008ko azaroa
Eskerrik asko IRUNGO UDALA EMUN, KOOP. E. 2008ko azaroa Gogoratu aurkezpen bakoitzerako data aldatzeaz IRUN: lan munduan euskararen erabilera sustatzeko plana


Descargar ppt "Martin Ugalde Kultur Parkea"

Presentaciones similares


Anuncios Google