La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

ZELAN KUTSATU MAITASUN GEHIAGO Damu otoitza

Presentaciones similares


Presentación del tema: "ZELAN KUTSATU MAITASUN GEHIAGO Damu otoitza"— Transcripción de la presentación:

1

2 ZELAN KUTSATU MAITASUN GEHIAGO Damu otoitza
Pase de diapositivas manual

3 …AZALEKOTASUNAREN eskunarruak dira
Plastikozko eskunarruak… Parkamena eskatuko dogu, askotan itxurakerien munduan bizi garalako, azaleko gauzetan geratzen garalako, Jaungoikoagazko sakontasuna alde batera izten dogulako.

4 …OHITURAREN eskunarruak dira
Mekanikoaren eskunarruak… Parkamena eskatuko dogu, askotan ez dakigulako unean uneko momentuez gozatzen, makina bat bidez ez dogulako egin beharrekoa maitasunez egiten.

5 …NAGUSITASUNAREN eskunarruak dira
Boxeo-eskunarruak… Parkamena eskatuko dogu, besteei min egiten deutsegulako, harrokeria eta nagusitasunez jokatzen dogulako.

6 …HOZTASUNAREN eskunarruak dira
Eskunarru metalikoak… Parkamena eskatuko dogu, batzuetan hotzak garalako besteekin.

7 Golf-jokalariaren eskunarruak…
…bestearen kontura, ni neu ONDO SENITZEKO eskunarruak dira. Parkamena eskatuko dogu, behin baino gehiagotan, gure egoismoak nagusitzen diralako besteakazko hartu-emonetan.

8 …ARINTASUNAREN eta PRESEN eskunarruak dira
Motoristaren eskunarruak… Parkamena eskatuko dogu, gatxa egiten jakulako gure bizitzetako erritmo eroa geldiarazo eta isiluneak bilatzea.

9 Sukaldeko eskunarruak…
…IKUMEN BAKO eskunarruak dira Parkamena eskatuko dogu, ez dogulako jakiten, bestearen lekuan jarten.

10 …ARRAKASTA izateko eskunarruak dira
Atezainaren eskunarruak… Parkamena eskatuko dogu, sarritan, Jaungoikoaren aurrean ez ezik, jentearen aurrean ondo geratu gura dogu.

11 …AURRERETXIEN eskunarruak dira
Eskunarru apaingarriak… Parkamena eskatuko dogu, askotan geure aurreretxien arabera jokatzen dogulako.

12 …EROSOTASUNAREN eskunarruak dira
Eskunarru zurikoak… Parkamena eskatuko dogu, batzuetan ez dogulako konpromiso solidariorik izaten kaltetuenekin..

13 MAITASUN GEHIAGO kutsatu gura badogu, ekin deiogun lanari, eskunarru barik…
esku biluziez, gure gizatasunaren, gure hurkotasunaren, gure babesaren, gugan bizi dan eta suspertzen gaituan Jaungoikoaren PRESENTZIAREN berotasuna kutsatzeko.

14 ESKUETARA BEGIRATUKO DEUSKU...
Ez dagoz gure esku munduko arazoentzako konponbideak. Baina geure eskuak doguz, munduko arazoei aurre egiteko. Historiako Jaungoikoa etorten danean… ESKUETARA BEGIRATUKO DEUSKU...


Descargar ppt "ZELAN KUTSATU MAITASUN GEHIAGO Damu otoitza"

Presentaciones similares


Anuncios Google