La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

2015eko urriaren 25.a Urteko XXX. Igandea Doinua: Hebrear Sinagoga

Presentaciones similares


Presentación del tema: "2015eko urriaren 25.a Urteko XXX. Igandea Doinua: Hebrear Sinagoga"— Transcripción de la presentación:

1 2015eko urriaren 25.a Urteko XXX. Igandea Doinua: Hebrear Sinagoga
B Zikloa 2015eko urriaren 25.a Urteko XXX. Igandea Doinua: Hebrear Sinagoga Jerusalemeko harresiak

2 Aurreko aldean: Jerusalemeko hilobiak
Jeremiasen «Kontsolamendu liburua» (Jr 30-31) Sedezias erregearen garaian idatzi zen, Babiloniako erregearen oinetara errenditzera animatzen diola, hala herri “itsuak” berriro ikusiko baitzuen Argia. Denok dakigu Jeremiasen hitzak ez zituela gogoan hartu, eta Sedezias erregea bera horregatik bukatuko zuela itsu. Baina Jesusekin itsuek ikusi egingo dute. (Irudiek Sedezias erregearekin zerikusia dute) Aurreko aldean: Jerusalemeko hilobiak

3 ITSUEK IKUSI EGITEN DUTE
1. irakur.: Jeremiasen profezia, Itun Zaharrean bete ez bazen ere, orain betetzen da Jesusekin Bartimeo itsua sendatzean. 125. salmoa: Herrikoen Bihotz berritzeari buruz mintzo zaigu. 2. irakur.: Hebrearren gutunak Jesusen Apaiz Nagusiaren figura aipatuz, Jesusek Jainkoaren aurrean gure aldeko bitartekaritza goraipatzen du. Ebanjelioa: Markosek Bartimeo itsu gizajoaren figura aipatzean, bere sinesmenari esker sendatua dela erakutsi nahi digu: itsuak ikusi egiten du Jesusen errukiari esker.

4 Jeremiasek atzerriratze ondoko poza aditzera ematen die herrikoei.
Jr 31,7-9 Honela dio Jaunak: «Kanta pozez Jakoben herriarengatik, egin irrintzi nazioen buru denarengatik! Egin oihu, goretsi Jauna, esanez: “Salbatu du Jaunak bere herria, Israelen bizirik geldituak”. Begira! Iparraldetik ekarriko ditut, lurreko azken mugetatik bilduko. Jendetza izugarria itzuliko da: itsuak eta herrenak ere bai, haurdun eta haurra izan berriekin batera. Negar eta damu-otoitz artean ekarriko ditut. Ongi ureztaturiko ibarretara eramango ditut, estropezurik egingo ez duten bide zelaitik. Aita izango naiz Israelentzat, nire lehen-seme izango da bera. Jerusalemeko harresiak

5 125. salmoa zazpi salmo gradualen azkena da ( ) herriaren berriztapena aditzera ematen dutena, Jerusalemeko erromesaldian. BIKAIN jokatu du Jaunak haiekin! Jaunak herriaren zoria aldatu du, orain pozaren pozez dabiltza. Beraiek ez ezik, kanpoko herriek ere gauza bera aitortzen du: Bikain jokatu du Jaunak. Malkotan erein bazuten ere, orain pozetan dute biltzen. Bihotza pozez gainezka dute. Negarretan joan baziren ere, poz oihuka itzultzen dira atzerritik.

6 Harresi berak gauez argiztatuak
125.Salmoa Harresi berak gauez argiztatuak Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude ! Jaunak Sionen zoria aldatu zuenean, ametsetan ginela iruditzen zitzaigun. Barrez bete zitzaigun ahoa, poz-oihuz ezpainak.

7 Jerusalemeko errege jauregia
Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude ! Jentil-herriek ere hau ziotsaten: «Bikain jokatu du haien alde Jaunak!» Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude! Jerusalemeko errege jauregia

8 Sedezias kobazulo honetatik saiatu zen ihes egiten
Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude ! Jaunak aldatu du gure zoria, euri-jasek basamortua bezala. Malkotan erein zutenek pozetan dute biltzen! Sedezias kobazulo honetatik saiatu zen ihes egiten

9 Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude !
Negarretan joan ziren, hazi-zorroa eramanez; poz-oihuka datoz, gari-balak ekarriz. Kobazulo barrua

10 He 5,1-6 Apaiz nagusia gizonen artetik hautatua eta Jainkoaren aurrean gizon-emakumeen ordezkari izateko jarria izaten da, bekatuengatik emaitzak eta opariak eskaintzeko. Badaki ezjakinez eta okerbideratuez gupidatzen, bera ere giza ahuleriez inguratua dagoenez gero; horregatik, bere bekatuengatik ere opariak eskaini behar ditu, herriaren bekatuengatik eskaintzen dituen bezala. Eta ezin du inork apaiz nagusigoaren ohorea beretzat hartu, Jainkoak dei eginik ez bada, Aaronek bezala. Horrela, Kristok ere ez zion berak eman bere buruari apaiz nagusigoaren ospea, Jainkoak baizik, honela hitz egin baitzion: “Nire seme zara zu; gaur zaitut nik sortu. Beste Salmo batean ere hau esaten dio: “Betiko zu apaiz Melkisedeken antzera”. Melkisedek

11 Kristo Jesus gure Salbatzaileak
heriotza ezereztu du eta biziaren eta hilezkortasunaren argia zabaldu, berri onaren bidez Tm 1,10b

12 Aldi hartan, Jesus bere ikasleekin eta jendetza handiarekin Jerikotik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita. Jesus Nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen: – Daviden Semea, Jesus, erruki zakizkit! Askok gogor egiten zioten, isilarazteko; baina hark areago oihu: – Daviden Semea, erruki zakizkit! Jesusek gelditu eta hari dei egiteko agindu zuen. Dei egin zioten itsuari, esanez: – Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik. Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen. Jesusek galdegin zion: – Zer nahi duzu niregandik? Itsuak erantzun: – Berriro ikustea, Jauna. Jesusek esan zion: – Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu. Une berean ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan bidean Mk 10, 46-52 Jeriko

13 “Zu izan zaitut euskarri amaren sabeletik,
zuk atera nauzu amaren erraietatik. Zuri etengabe nire gorespena!“ Sal 70,6

14 Montserrateko beneditar alabak www.benedictinescat.com/montserrat
Orijinala: Joan Ramirez (+) Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "2015eko urriaren 25.a Urteko XXX. Igandea Doinua: Hebrear Sinagoga"

Presentaciones similares


Anuncios Google