Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Urteko III. Igandea Doinua: Hebrear salmoa
BIDEAK (Bihotz berritzea) 2015eko urtarrilaren 15a B zikloa Urteko III. Igandea Doinua: Hebrear salmoa
2
JESUSEK BIHOTZ BERRITZERA GONBIDATZEN GAITU
1. irakur.: Ninivetarrak (jentilak) bihotz berritzen dira 24. Salmoa: Bihotz berritzea Jainkoaren BIDEARI ekitea da 2. irakur.: Bihotz berritzeak ”behin-behinean” bizitzera bultzatzen gaitu, “berehala” igarotzen baita mundu hau. Ebanjelioa: Jesusek bihotz berritzeko ordua iritsi dela esaten digu eta ebanjelioan SINESTEKO
3
Jainkoak ninivetarren bihotz berritzea ikusi zuen
Jon 3, Honela hitz egin zion berriro Jaunak Jonasi: «Ea, zoaz Ninivera, hiri handi horretara, eta aldarrikatu bertan eman dizudan mezua». Ninivera joan zen Jonas, Jaunak agindu bezala. Ninive hiria izugarri handia zen; hiru egun behar ziren alde batetik bestera zeharkatzeko. Sartu zen Jonas hirian barrena eta egun osoan ibili zen mezu hau aldarrikatuz: «Berrogei egun barru erraustua izango da Ninive». Ninivetarrek sinetsi egin zioten Jainkoari. Hala, baraualdi bat egitea erabaki zuten eta dolu-jantziz estali ziren, zahar eta gazte. Ikusi zuen Jainkoak beren jokabide gaiztoetatik atzera egin zutena, eta damutu egin zen haiei egindako mehatxuaz eta ez zuen bete. Niniveko erliebea
4
24. salmoa taldekoaren lehena da, gaia Jainkoaren BIDEARI izanik, bekaturik ez egiteko (31. salmoa). Horregatik salmo egilea Jainkoaren bideak ezagutzeko irrikan dabil. Jainkoarekin leial jokatzea, bidea jarraitzea da. Jaunaren erruki eta maitasunez eginiko bidea. Bere bidea txikiei eta bekatariei ere jakinarazten die Jainkoak.
5
Salmo 24 Azaldu niri, Jauna, zeure bideak.
erakutsi ni nondik ibiltzea nahi duzun. Zuzen nazazu, zurekiko leial izan nadin, irakats niri, zu baitzara salbatzen nauen Jainkoa; zuregan itxaron dut etengabe.
6
Azaldu niri, Jauna, zeure bideak.
Ekarri gogora, Jauna, zeure errukia eta maitasuna: betidanikoak dituzu. Gogora nazazu zeure maitasunaz, zure ontasunari dagokionez
7
Azaldu niri, Jauna, zeure bideak.
Ona eta zuzena da Jauna, eta bidea jakinarazten die bekatariei. Apalak zuzenbidetik daramatza, bere bidea erakusten die apalei.
8
S. Pabloren mosaikoa “Bizitza laburra da”
IKo 7, Senideok, bizitza laburra dela diotsuet. Beraz, gelditzen zaigun denboran, ezkonduak bizi bitez ezkondurik ez baleude bezala; negar dagitenak, egingo ez balute bezala; pozik daudenak, ez baleude bezala; erosten dutenak, ezer ez balute bezala, eta mundu honetako gauzez baliatzen direnak, baliatuko ez balira bezala; mundu hau, orain ageri zaigun itxuran, desagertzear baitago. “Bizitza laburra da”
9
Bihotz berri zaitezte eta sinetsi berri ona
Ebanjelioa, Mk 1,14-20 Bihotz berri zaitezte eta sinetsi berri ona
10
Jesu Kristoren ebanjelioa San Markosen arabera :
Joan Bataiatzailea kartzelan sartu eta gero, Jesus Galileara etorri zen eta Jainkoaren berri ona hots egiten zuen. Honela zioen: «Betea da garaia, eta gainean duzue Jainkoaren erregetza. Bihotz berri zaitezte eta sinetsi berri ona». Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean, Simon eta honen anaia Andres ikusi zituen sareak uretara botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet». Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten. Aurreraxeago, Santiago eta Joan anaiak, Zebedeoren semeak, ikusi zituen; sare-konponketan ari ziren beren ontzian. Ikusi bezain laster, dei egin zien. Haiek, beren aita Zebedeo eta mutilak ontzian utzirik, Jesusen ondoren abiatu ziren. Genesareteko aintzira edota Galileako itsasoa, lehen ikasleek arrantza egiten zuten tokia.
11
Bihotz berritzeko kontuan urrats bat aurrera egitean, konturatu egiten naiz Jainkoa betidanik nire zain zegoela...
12
Montserrateko beneditar alabak www.benedictinescat.com/montserrat
Orijinala: Joan Ramirez (+) Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.