Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porあやか あいしま Modificado hace 6 años
1
6. Igandea URTEKO A Zikloa Regina Brittenen “Guda Errekiema” doinuak,
dena Bizitzaren Liburuan idatzita gelditzen dela gogorazten digu Regina
2
Mendiko hitzaldia Mt 5-7 Iragarpen profetikoa: Zorionekoak behartsuak
Mendiko hitzaldia Mt 5-7 Iragarpen profetikoa: Zorionekoak behartsuak! -Halakoak bagara «gatz eta argi» izango gara Antzinako legea osatzera dator: - Ez hiltzeaz gain, ezta bestearekin haserretzea ere. - Adulteriorik ez egiteaz gain, ezta irrikatu ere. - Zinik ez egiteaz gain, «bai ala ez» aski izan behar. Jesusen legea: Mendekua ordez, geurea doan eskaini - Etsaiak gorrotatu ordez, Aitak bezala maitatu Nola jardun: Jainkoaren aurrean, ez besteek ikus nazaten Ez epaitu besteak, eta ongia zabalduz ONDORIOA: - Gure jokabideak lege hori erakutsi behar du, Jesusen asmoa bete behar du.
3
Legea MAITASUN bihurtu zuen Jesusek
Gailurretik Legea MAITASUN bihurtu zuen Jesusek
4
Mt 5,17-37 Aldi hartan; Jesusek honela esan zien bere ikasleei: «Ez uste izan Moisesen legea edo profeten esanak huts bihurtzera etorria naizenik; ez naiz huts bihurtzera etorri, beren betera eramatera baizik. Bertako irudiak
5
Jesus legea osatzera dator
Zorionekoa bihotz-bihotzez harengana jotzen duena (Salmoa) Bertako antzinako mosaiko puska
6
Zeren eta benetan diotsuet: Zeru-lurrek dirauten bitartean legearen hitz batek edo zeinurik txikienak ere ez du baliorik galduko, dena bete arte.
7
Zeinu txikiena ere, Jainkoaren maitasunaren adierazgarri
Jakinduria hori ez da mundu honetakoa (2. irakurg.)
8
Beraz, agindurik txikienetako bat hausten edota hausten irakasten duena, txikien bezala hartuko du Jainkoak bere erreinuan; betetzen edota betetzen irakasten duena, ordea, handitzat hartuko du Jainkoak bere erreinuan.
9
Maitasun-Erreinua xehetasun txikiez osatuta dago
Bertako landaredia Zorionekoak, erabat zintzo jokatzen dutenak
10
Hara zer diotsuedan: Jainkoaren nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeki betetzen ez baduzue, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan.
11
Bere anaiarekin haserretzen dena kondenatua izango da
Handia da, bai, Jaunaren jakinduria (1. irakurg.)
12
«Badakizue legean aurrekoei agindu zitzaiena: Ez hil inor; eta hiltzailea kondenatua izango da . Nik, berriz, hau diotsuet: Bere senidearekin haserretzen dena kondenatua izango da; bere anaia iraintzen duena biltzar nagusian kondenatua izango da, eta hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da.
13
Bere anaia iraintzen duena kondena-tua izango da
Bere anaiarekin haserretzen dena kondenatua izango da
14
«Beraz, aldarean zeure oparia eskaintzerakoan, zure senideak zure kontra zerbait baduela gogoratzen bazaizu, utzi oparia han, aldare aurrean, eta zoaz lehenbizi senidearekin bakeak egitera; itzuli gero zeure oparia eskaintzera.
15
Jainkoa zurekin izan dadin
Bertako eukaristia Zoaz lehenbizi senidearekin bakeak egitera; itzuli gero zeure oparia eskaintzera. Jainkoa zurekin izan dadin
16
«Konpon zaitez lehenbailehen zeure etsaiarekin, berarekin auzitegira zoazen bitartean; bestela, epailearen eskuetan jarriko zaitu eta epaileak ertzainaren eskuetan, eta kartzelara botako zaituzte. Benetan diotsut: Ez zara handik aterako azken txanpona ordaindu arte.
17
Gailurrerako bidea luzea da
Bere anaiarekin haserretzen dena ez da urrutira iritsiko Mendien ikuspegia
18
«Badakizue legean agindua: Ez egin adulteriorik
«Badakizue legean agindua: Ez egin adulteriorik. Nik, berriz, hau diotsuet: Emakume ezkondu bati irrikaz begiratzen dionak, egin du jadanik adulterioa bere bihotzean. «Eskuineko begia galbide bazaizu, atera eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura jaurtia izan baino. Eskuineko eskua galbide bazaizu, moztu eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura joan baino.
19
Gorputzak ematearen aingura behar du, ez edukitzearena
Gorputza irrika gaiztoen ainguratik askatu behar Galileako txalupen aingura
20
«Legeak agindua du beste hau ere: Bere emaztea uzten duenak eman diezaiola dibortzio-agiria. Nik, berriz, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak – legearen kontra – adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzitako emakume horrekin ezkontzen denak adulterio egiten du .
21
Ezkontza kontratu juridikoa baino gehiago da MAITASUNAREN adierazpena
izan behar.
22
«Badakizue legean aurrekoei agindu zitzaien beste hau ere: Ez egin gezurrezko zinik, eta bete Jaunari egindako zinak. Nik, berriz, hau diotsuet: Ez egin inolako zinik, ez zeruarengatik, Jainkoaren tronua baita; ez lurrarengatik, haren oin-aulkia baita; ezta Jerusalemengatik ere, Errege handiaren hiria baita. Ez egin zinik zeure buruarengatik ere, ez baitezakezu zeure ile bakar bat ere zuri edo beltz bihur. Esan ezazue “bai”, bai denean, eta “ez”, ez denean; gainerakoa gaiztoarengandik dator."
23
Ez egin inolako zinik Esan ezazue “bai”, bai denean, eta “ez”, ez denean; gainerakoa gaiztoaren-gandik dator
24
Ikas dezagula, Jauna, zure maitasun-agindua bihotzez betetzen:
hitz handirik gabe, barkatuz eta maitatuz
25
Montserrateko beneditar alabak www.benedictinescat.com/montserrat
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.