La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

IRAKURRI ZERTARAKO? ULERTZEKO ULERMENEZKO IRAKURKETA GARATZEN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "IRAKURRI ZERTARAKO? ULERTZEKO ULERMENEZKO IRAKURKETA GARATZEN"— Transcripción de la presentación:

1 IRAKURRI ZERTARAKO? ULERTZEKO ULERMENEZKO IRAKURKETA GARATZEN
 Uxue Lazkano Nora Uribeetxeberria ikasturtea

2 AURKIBIDEA Zer da irakurtzea? Zer eskatzen du irakurketak?
Irakurketa uneak Ulermenezko irakurketa lortzeko lau azpi konpetentziak Bukaerako hainbat ohar

3 Zer da irakurtzea? “Irakurtzea gertatuko den zerbaiten bila joatea da, inork ez dakien arren zer izango den gertatuko den hori...” Italo Calvino

4 “Ulertzea ezaguna den eta berria den arteko zubiak eraikitzea da”
Zer da irakurtzea? “Ulertzea ezaguna den eta berria den arteko zubiak eraikitzea da” Pearson eta Johnson

5 “Irakurtzea esanahiak eraikitzeko prozesuan aktiboki parte hartzea da”
Zer da irakurtzea? “Irakurtzea esanahiak eraikitzeko prozesuan aktiboki parte hartzea da” Antonio Mendoza

6 Zer da irakurtzea? “ Subjektu irakurleak ez du testu baten esanahia besterik gabe hartzen eta bereganatzen. Irakurleak testua interpretatzen du, eta bere ezagueretatik, bere egitasmo intelektualetatik, eta bere sentiberatasunetik abiatuta, testuaren esanahia eraikitzen du” Victor Moreno

7 Zer da irakurtzea? “Irakurlearen helburuak lortzeko, ezagutzak eta aukerak garatzeko eta gizartean parte hartzeko testu idatziak ulertzeko, erabiltzeko eta aztertzeko gaitasuna da irakurketa”

8 Zer eskatzen du irakurketak?
1.  Tarea eta prozesu ezberdinak egin. 2. Kontextu ezberdinetan aritu. 3. Textu mota ezberdinak ulertzeko gai izan.

9 Zer eskatzen du irakurketak?
1. Tarea eta prozesu ezberdinak egin: -Ulermen literala: Informazioa berreskuratu -Ulermen ez literala: Textua interpretatu Edukiaren inguruko hausnarketa Formaren inguruko hausnarketa

10 Zer eskatzen du irakurketak?
2. Testuinguru ezberdinetan aritu: Egoera eta helburu ezberdinetara egokitzeko gai izan. -Erabilera pertsonalerako edo pribaturako irakurketa. -Helburu publikoetarako irakurketa. -Lanarekin edo lanbidearekin lotura duen helbururako irakurketa. -Prestakuntza helburuak dituzten irakurketak.

11 Zer eskatzen du irakurketak?
3.Textu mota ezberdinak ulertzeko gai izan: -Jarraiak Narratiboak, azalpen textuak, argudiozkoak, instruktiboak, eskutitzak… -Ez jarraiak (etenak) Triptikoak, taulak, mapak, grafikoak, iragarkiak...

12 Irakurketa uneak Aurretik Bitartean Ondoren

13 Irakurketa uneak AURRETIK
Aurrezagutzak aktibatuko ditugu, hipotesiak emango ditugu, izenburuan jarriko dugu arreta, hizkuntzari buruzko, bizitzaren alderdiei buruzko eta bizi garen munduari buruzko ezagutzak garatuz.

14 Irakurketa uneak BITARTEAN
Esanahiak ateratzeko eta irakasleari behar denean azalpenak eskatuz, sor daitezkeen zalantzak argitzeko erabiliko dugu, hala nola, arreta mantentzeko.

15 Irakurketa uneak ONDOREN
Era askotako galderak erantzungo dira, pertsonaien izaerari buruz, egiten dutenari buruz, esaten denari buruz... mota guztietako ondorioak atereaz.

16 Ulermenezko irakurketa lortzeko lau azpi konpetentziak
Identifikatu – Gogoratu Interpretatu Antolatu Balioetsi

17 Ulermenezko irakurketa lortzeko lau azpi konpetentziak
Identifikatu – Gogoratu Memoria erabakiorra da, testu bat ulertu edo interpretatzeko ezinezkoa baita kontzeptu, datu eta xehetasunak gogoan izaten ez badira, isolatu nahiz elkarrekin koordinatuak, ideien nahiz ekintzen esparruan.

18 Ulermenezko irakurketa lortzeko lau azpi konpetentziak
Interpretatu Iritzi bat osatzea, ideia nagusi edo bigarren mailakoak lortzea, ondorioztatzea, ondorioak aurreikustea eta aurre ezagutzak aktibatzea da.

19 Ulermenezko irakurketa lortzeko lau azpi konpetentziak
Balioetsi Irakurritako testuetan irizpideak txertatzea da. “Kritikarako” bidea jorratzen hastea da, hau da, garrantzitsuena eta garrantzitsua ez dena bereiztea.

20 Ulermenezko irakurketa lortzeko lau azpi konpetentziak
EDUKIA BALIOETSI -Gertatzen dena balioetsi: Egia edo gezurra, errealitate edo fantasia, inplizitua edo esplizitua, gertaera garrantzitsuak... -Esaten dena balioetsi: Gaiaren gaurkotasuna, gaiaren garrantzia, emandako ideiekin adostasuna, egokitasuna, topikoak, aldez aurretiko iritziak, ideiak, baloreak, mezuak... -Iradokitzen duena balioetsi: Psikologikoki, estetikoki, ideologikoki, axiologikoki edo moralki. Ondorioak atera, iritzi pertsonala, gustatu zaigun edo ez, zergatik, adostasun edo desadostasuna, ikaspenik ba ote dagoen…

21 Ulermenezko irakurketa lortzeko lau azpi konpetentziak
FORMA BALIOETSI -Nola esaten den balioetsi: hizkuntza eta literaturaren inguruko formazioa. -Hizkuntzaren egokitasuna edo zailtasuna, testuaren egitura, gertaerak edo ideiak ongi planteatzen diren, idazleak erabilitako errekurtsoak nolakoak diren, testuaren tonua, koherentzia, kohesioa, narratzailearen ikuspuntua zein den...

22 Ulermenezko irakurketa lortzeko lau azpi konpetentziak
Antolatu Laburpen, eskema, kontzeptu mapa edo irudien bidez barne eskema osatzea da.

23 BUKAERAKO HAINBAT OHAR

24 BUKAERAKO HAINBAT OHAR

25 BUKAERAKO HAINBAT OHAR
Irakurle konpetentea irakurketa askorekin formatzen da. Interesez eta motibazioz eginiko irakurketa ezberdin anitzei esker irakurketaren ulermen propioa garatuz joango da progresiboki.

26 BUKAERAKO HAINBAT OHAR
Planteamendu hau edozein motatako testuetan aplika daiteke: narratiboak, deskriptiboak, azalpenezkoak, argudiozkoak... Ezinbestekoa da lortu nahi ditugun helburuetara iristeko testuak sistematizatzea.

27


Descargar ppt "IRAKURRI ZERTARAKO? ULERTZEKO ULERMENEZKO IRAKURKETA GARATZEN"

Presentaciones similares


Anuncios Google