La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Erromako Letran Basilikaren Sagaratzea

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Erromako Letran Basilikaren Sagaratzea"— Transcripción de la presentación:

1 Erromako Letran Basilikaren Sagaratzea
2014ko azaroaren 9a Doinua: “Goazen Jainkoaren Etxera” (Hebrear sinagoga)

2 Ez 47,1-12 Egun haietan tenpluko sarrerara eraman ninduen gizonak
Ez 47,1-12 Egun haietan tenpluko sarrerara eraman ninduen gizonak. Ura ikusi nuen tenpluko ate azpitik irten eta ekialdera joaten, tenplua ekialdera begira baitzegoen. Ura tenpluaren hegoaldetik, aldarearen hegoaldetik, behera isurtzen zen. Gizonak tenplutik irtenarazi ninduen iparraldeko atetik, eta kanpotik itzulia eginarazi zidan ekialdeko sarreraraino. Eskuinaldetik zihoan ura isurian. Ekialderantz egin zuen gizonak, eta eskuan zeukan kordeltxoaz bostehun metro neurtu zituen. Gero, uretatik pasarazi ninduen: orkatilaraino iristen zitzaidan. Beste bostehun metro neurtu eta berriro uretatik pasarazi ninduen: belauneraino iristen zitzaidan. Beste bostehun metro neurtu eta berriro pasarazi ninduen: gerriraino iristen zitzaidan. Beste bostehun metro neurtu zituen: pasaezineko erreka zen, hain baitziren handiak urak; erreka hura ezin nuen igerian baizik pasatu. Esan zidan: «Ikusi al duzu, gizaseme?» Orduan, erreka-ertzetik itzularazi ninduen. Itzultzean, errekaren alde bietan zuhaitz asko zegoela ohartu nintzen. Esan zidan gizonak: «Ur hauek ekialdera doaz, Araba haraneraino jaisten dira eta Itsaso Hilean amaitzen. Itsasoratzean, hango ur ustelak ondu egingo dituzte. Erreka helduko den edonon, mota guztietako piztiak biziko dira eta arrain asko izango; itsasoko urak on bihurtuko dira, eta bizia sortuko du doan leku guztietan. Arrantzaleak izango dira ur-bazterrean eta En-Geditik En-Eglaimeraino sareak jarriko dituzte lehortzen, eta han Mediterraneo itsasoan bezain ugari izango dira arrainak. Baina aintzira eta padurak ez dira gezatuko, gatzaga izaten jarraituko dute. Errekaren bi ertzetan, mota guztietako fruta-arbolak haziko dira; ez zaizkie hostoak sekula zimelduko, eta etengabe emango dituzte fruituak, hilero emanaldi bat, santutegitik ateratzen den urak ureztatzen baititu. Fruituak elikagai izango dira, eta hostoak sendagai» Elizaren eskuin aldeko atea

3 45. Salmoa Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria.
Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du. Jainkoa dugu babesleku eta indar, larrialdian laguntzaile seguru. Ez dugu, beraz, beldurrik, nahiz eta lurrak dardara egin edota mendiak itsas hondora amildu

4 Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria.
Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du. Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria. Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du. Jainkoa erdian duela, ez du koloka egiten, goiz-goizetik laguntzen dio Jainkoak

5 Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria.
Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du. Jaun ahalguztiduna gurekin! Jakoben Jainkoa gure gotorleku! Zatozte, ikus Jaunaren egintzak, lurrean egin duen iraulketa: mundu osoan guduak geldiarazi ditu.

6 1Ko 3,9-17 Senideok: Gu Jainkoaren obrako lankideak gara; zuek, Jainkoak lantzen duen soroa, Jainkoak eraikitzen duen etxea. Jainkoak eman didan dohainaren arabera, nik oinarria ezarri dut, etxegile trebeari dagokionez; baina beste batek jasotzen du gainean eraikina. Ikus beza bakoitzak nola eraikitzen duen. Argi dago inork ez dezakeela ezarria dagoen oinarria besterik ezar; eta oinarri hori Jesu Kristo da. Baina oinarri honen gainean urrez, zilarrez, harribitxiz, zurez, belarrez edo lastoz eraiki daiteke. Jaunaren auzi-egunak agirian jarriko du norberaren lanaren balioa, sutan agertuko baita egun hori, eta suak frogatuko du nolakoa den bakoitzaren lana. Eraikitakoak suari eusten badio, egileak saria hartuko du; eraikitakoa erretzen bada, ordea, egileak galdu egingo du saria; bera, hala ere, bizirik aterako da, baina suteari ihes egiten diona bezala. Ez al dakizue Jainkoaren tenplu zaretela eta Jainkoaren Espiritua zuengan bizi dela? Jainkoaren tenplua hondatzen duena, hondatu egingo du Jainkoak, Jainkoaren tenplua santua baita: tenplu hori zuek zarete. Tenplu hori zuek zarete (Letrango basilika)

7 Izan ere, tenplu hau hautatu eta sagaratu dut, beti nire bizileku izan dadin. Hemen izanen ditut beti neure begi-bihotzak.

8 Hurbil zen juduen Pazko-jaia, eta Jerusalemera joan zen Jesus
Hurbil zen juduen Pazko-jaia, eta Jerusalemera joan zen Jesus. Tenpluan merkatariak aurkitu zituen idi, ardi eta usoak saltzen, eta diru-trukatzaileak ere bai, han eserita. Jesusek, lokarriz zartailu bat eginez, tenplutik kanpora bota zituen denak, baita ardiak eta idiak ere; eta trukatzaileen diruak sakabanatu eta mahaiak irauli egin zituen. Uso-saltzaileei esan zien: «Kendu hemendik hau dena. Ez egin nire Aitaren etxea merkatu-etxe». Ikasleei, Liburu Santuak dioena etorri zitzaien gogora: Zure tenpluaren maiteminak erreko nau. Orduan, galdetu zioten judu-agintariek: – Zer seinale ematen diguzu hori egiteko aginpidea duzula frogatzeko? Jesusek erantzun zien: – Desegizue tenplu hau eta hiru egunetan berreraikiko dut. Juduek ihardetsi zioten: – Berrogeita sei urte behar izan dira tenplu hau eraikitzeko, eta zuk hiru egunetan berreraikiko duzula? Hura, ordea, bere gorputzaren tenpluaz ari zen. Horregatik, hildakoen artetik piztu zenean, esandako hori gogoratu zitzaien haren ikasleei, eta sinetsi egin zuten Liburu Santuko eta Jesusek esandako hitza Jn 2, 13-22 Jerusalemeko tenpluko orubea


Descargar ppt "Erromako Letran Basilikaren Sagaratzea"

Presentaciones similares


Anuncios Google