La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Angeluen neurria.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Angeluen neurria."— Transcripción de la presentación:

1 Angeluen neurria

2 1. Zer da angelu bat? Angelua edo angelu-eremua
Elkar ebakitzen duten bi zuzenerdik mugatzen duten espazioari angelu edo angelu-eremua deitzen zaio. Angelua bi zuzenerdik mugatzen dute eta zuzenerdi horiei aldeak deituko diegu. Elkar ebakitzen duten puntua erpina da. Angeluen neurria

3 2. Bila ditzagun angeluak!
Angeluen neurria

4 3. Nola kalkulatuko dugu angelu baten balioa?
Angelu bat neurtzeko unitatea: graduak. Angeluak neurtzeko behar dugun tresna garraiagailua da, 180 zati edo gradu bereizten dituen zirkuluerdi graduatua. Angeluen neurria

5 4. Angelu-garraiagailuaren erabilera.
Nola neurtu angelu bat garraiagailuarekin 1. Kokatu garraiagailuaren zentroa angeluaren gainean eta angeluaren alde bat zeroarekin parekatu. 2. Irakurri angeluaren aldearekin bat egiten duen garraiagailuaren zenbakia (graduen zenbakia). Beharrezkoa balitz, luzatu aldeak erregelarekin. 40º Angeluen neurria

6 5. Angeluen sailkapena Angeluak, irekitasunaren arabera sailka ditzakegu: Angelu zorrotza: 90º gradu baino txikiagoa Angelu zuzena: 90ºkoa Angelu kamutsa: 90º gradu baino handiagoa Angelu laua: 180ºkoa Angelu osoa: 360ºkoa angeluak Angeluen neurria

7 6. Angelu zorrotza Angelu zorrotzak 90º baino, hau da, angelu zuzenak baino txikiagoak dira. Angelua < 90º Angeluen neurria

8 7. Angelu zuzena Angelu zuzenak 90ºkoak dira eta aldeak perpendikularrak dira. Angelua = 90º Angeluen neurria

9 8. Angelu kamutsa Angelu kamutsak 90º baino, hau da, angelu zuzenak baino handiagoak dira. Angelua > 90º Angeluen neurria

10 9. Angelu laua Angelu lauek 180º dituzte eta aldeak zuzen beraren zati dira. Angelua = 180º Angeluen neurria

11 10. Angelu osoa Angelu osoek 360º dituzte eta aldeak zuzen berean elkartzen dira bira osoa eman ostean. Angelua = 360º Angeluen neurria

12 11a. Nola eraiki angelu bat?
1. Zuzenerdi bat marraztuko dugu. 2. Zuzenerdiaren hasiera garraiagailuaren oinarriarekin batera jarriko dugu. Angeluen neurria

13 11b. Nola eraiki angelu bat?
3. Bilatu irekidura punta honetan gradutan (adibidez, 45º). 4. Markatutako puntua zuzenerdiaren hasierarekin elkartzea besterik ez zaigu falta. Angeluen neurria

14 12. Angelu baten erdikaria
Angelu bat bi zati berdinetan banatzen duen zuzenerdia angeluaren erdikaria izango da. Angelu baten erdikaria angelu horren simetria-ardatza da. Angeluen neurria

15 Aurkezpenaren amaiera
Angeluen neurria


Descargar ppt "Angeluen neurria."

Presentaciones similares


Anuncios Google