La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Morfemak Hitzak morfemez osatuak daude. Morfema unitate txikiena da, ezin daitekeena beste inolako zatitan banatu. Kate mintzatuko zati autonomorik.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Morfemak Hitzak morfemez osatuak daude. Morfema unitate txikiena da, ezin daitekeena beste inolako zatitan banatu. Kate mintzatuko zati autonomorik."— Transcripción de la presentación:

1 Morfemak Hitzak morfemez osatuak daude. Morfema unitate txikiena da, ezin daitekeena beste inolako zatitan banatu. Kate mintzatuko zati autonomorik txikien horiek adierazle eta adierazia dute: etxe-txo-a, zuri-tasuna

2 Morfema motak Hitza osatzen duten morfema guztiak ez dira izaera berekoak. Bi bereiztuko ditugu: Lexikala (lexema): hitzari esanahia ematen diote: pilota; pilota-partida Gramatikalak: lexemari informazio morfosintaktikoa eransten diote: pilota+a+k. Bi bereizten dira: Flexio morfemak (morfema gramatikalak): deklinabideko atzizkiak, aditz markak. Errator morfemak: hitz eratorriak sortzekoak

3 Hitzaren osagaiak Erroa: Edozein hitzen oinarrizko segmentua, beti ageri dena, flexio eta erator hizki guztiak kendu ondoren geratzen dena, eta gehiago zati ezin daitekeena. Erroa izaten da hitzaren esanahia daraman zatia: zuri, zurixka, zuritu, zuritzen, zuritasun: zuri da erroa Hizkiak: erroari eransten zaizkio eta bere modifikatzaileak dira. Azken hauek bi motatakoak izan daitezke: Flexio hizkiak: informazio gramatikala ematen dute: -a/-ak Erator hizkiak: esanahia dute eta hitz eratorriak sortzeko erabiltzen dira: -tasun, -le, -tzaile

4 Erator hizkiak Hiru motatakoak izan daitezke:
Aurrizkiak: hitzaren hasieran agertzen direnak Artizkiak: hitzean tartean txertatzen direnak Atzizkiak: hitzaren bukaeran kokatu ohi diren atzizkiak Aurrizkiak: desegin, ezikasi, berresan… Artizkiak: irakatsi, eragin… Atzizkiak: iletsu, sentibera, erosle…

5 Izen bakunak, eratorriak eta elkartuak
Izen bat bere osagaien arabera ere azter daiteke, formaren aldetik, alegia: zapata → izen soila edo bakuna zapata-denda → izen elkartua zapatagintza → izen eratorria Hiru izen dauzkagu hor, formaz ezberdinak: izen soil edo bakuna da lehenbizikoa (zapata), elkartua bigarrena (zapata + denda) eta eratorria hirugarrena (zapata + gintza). zapata ⇒ soila edo bakuna dela diogu, ezin delako izen horren azpian semantika aldetik esanahia izan dezakeen zati txikiagorik egin. Erro hutsez osatutako forma da. zapata-denda ⇒ izen elkartuetan, bi izen bereizten ditugu, biak beregainak: zapata eta denda bereiz erabil ditzakegu, zein bere adierarekin; eta horrez gain, elkarturik zapata-denda hitza osatzen dute, beste adiera bat, hirugarrena, daukana. Bi erroz edo gehiagoz osatutako formak dira elkartuak. Molde horretakoak dira hauek ere: auto-saltzaile, hegazkin-gidari, behi-esne, fabrika-langile, etxe-tresna, kolko-bertso, herri- eskola… zapatagintza ⇒ eratorrietan ere bi zati ditugu, beregaina bat eta ez beregaina bestea: izena alde batetik (zapata) eta beste atal bat (gintza, kasu honetan), bereiz erabili ezin dena, autonomiarik ez duena. Erro batez eta morfema eratorle batez osatutako formak dira. Beti beste izen batekin erabiliko dugu, edo aditz batekin: lapurketa, azterketari, ikusmen, erosketa, erabilpen… esaterako. Hona hemen zenbait adibide: Izen soila Izen elkartua Izen eratorria mendi mendi-bide mendizale esku eskubaloi eskukada elur elur- zulo, elur-jausi elurtegi ur ur-tanta urtegi pago pago-zelai pagadi liburu eskuliburu liburugintza Ikus hemen morfologiako hitzaren gramatika atala.


Descargar ppt "Morfemak Hitzak morfemez osatuak daude. Morfema unitate txikiena da, ezin daitekeena beste inolako zatitan banatu. Kate mintzatuko zati autonomorik."

Presentaciones similares


Anuncios Google