Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porἹεριχώ Καραμήτσος Modificado hace 6 años
1
IKASTOLAKO ORTUA. HH eta LH IKASTURTEA
2
Xedeak: Nekazal aktibitatearen ezagutza eta errekonozimendua, bereziki nekazariena, elikagai osasuntsuen, paisaiaren eta kulturaren ekoizle gisa. Lurrari, bertakoari eta garaian-garaikoari lotutako ekoizpen eredu ekologikoak landu eta ezagutaraztea. Eskola baratza, bere ezaugarri pedagogikoak kontuan hartuta, ikastetxeko Hezkuntza eta Curriculum proiektuetan txertatzea.
3
Adostu dugu: “Eskola Baratza” programa garatzeko elkarlan eremu bat sortzea. DEBA GARAIAK, ikastetxeek edota irakasleek eskola baratza kudeatzeko dituzten beharrak eta zalantzak bideratzeko ahalegina egingo du. Lankidetza honen helburu nagusia ikastetxeei eskola baratza modu egokian lantzeko beharrezko aholkularitza eta finantzaketa eskaintzea izango dala.
4
Hezkuntza komunitatea
Parte hartzaileak: HH LH 3 urte 4 urte 5 urte 1.maila 2.maila 3.maila 4.maila Hezkuntza komunitatea Ikas komunitate osoaren partaidetza bultzatzen dugu, ikasle eta irakasleez gain, guraso, nagusi edota inguruko adituak inplikatuz.
5
Ikastolako ortua zertarako?
Ikasleen kuriositatea bultzatzeko. Naturarekin harremanak estutzeko. Elikadura jorratzeko, elikagaien jatorria ikusteko. Natura zaintzearen garrantzia bizitzeko . Zaborren trataera jorratzeko. konposta. Ardura lantzeko. Lan taldea bultzatzeko Familiekin hartu emana estutzeko.
6
Metodologia: Ikaste aktiboa: Ikasle bakoitzak ingurunea zaintzeaz gain, inguruko baliabideak erabiliz elikagaien jatorria zuzenean aztertzeko aukera du. Ikaste kooperatiboa eta talde-lana: ikasle bakoitzaren partaidetza beharrezkoa da taldeko helburuen lorpenean. Honek talde-lan eraginkorra eskatzen du: jarduerak txandakatu, informazioa trukatu, sortzen diren arazoei irteera eman, akordioak lortzen saiatu, gerta daitekeena aurreikusi… Jarduera ikertzailea: ereite-landatze prozesuak martxan jarri, behaketak egin , zalantzak planteatu, hipotesiak , baieztapenak egin, ezagupenak informazio iturri berriekin konektatu, ondorioak atera. Globaltasuna: gai desberdinak lantzeko bidea da. Ingurunea, kontsumoa, elikadura, zaborra, birziklapena, eta osasuna.
7
Iraupena: Ikasturte osoan zehar.
Talde bakoitza astean behin joango da.
8
Ariketak gelan: Aurrezagutzak gogora ekarri.
Informazioa eskatu etxean, gelan kontatzeko. Ortuan ibiltzeko arauak entzun eta ikasi. Lan ohiturak barneratu: Higienea: eskuak garbitu, oinetakoak eta arropak aldatu… Erregistro fitxak behatu eta aztertu Ikusitakoaren edota egindakoaren inguruan gogoeta egin. Hipotesi edota esperimentu berriak planteatu.
9
Prozesuaren jarraipena:
Ortuan ateratako argazkiez baliatuz, prozesuaren muralak osatu. Zer gertatzen den idatzi. Izenburuak idatzi. Ortuan jasotako produktuak: izendatu, sailkatu, pixatu, zenbatu. Nolakoa da hazia?Landarea? fruitua? Ezaugarri fisikoak talde handian joan aipatzen, arbolen izena idatzi eta ondoren kopiatu fitxan.
10
Ekintzak ortuan: 1- Baratzea diseinatu eta aurrera eraman: negutegia, lorategia, baratza. 2- Antolaketa: Arauak gogora ekarri. Lan ohiturak sortu: Higienea: eskuak ondo garbitu. Arropa zaharrak jantzi. Katiuskak ipini kendu. Materiala zuzen erabili. 3- Lanabesen erabilera ezagutu eta erantzukizunaz jardun.
11
Fitxak eta erregistro taulak bete:
Meteriologi fitxa. Ureztatze fitxa. ……………….
12
Ekintzak: NEGUTEGIAN: haziak erein. ORTUAN:
Gelaka barazki desberdinen haziak erein. Horretarako, taldeak osatu 4-5 pertsona edo binaka. Haziak zenbatu - poto bakoitzean X Zuloak egin, haziak sartu, estali, ureztatu. Erregistroa:,ZER, NOIZ, NORK, argazkia atera. Astero prozesua BEHATZEN joan. Haziaren izena idatzi potoan eta nork erein duen. ORTUAN: Ortuan landatu. Horretarako, lurra prestatu, zuloa egin, traspasoa ,zapatu, ureztatu, erregistroa bete, argazkia atera. Erreboiloekin gauza bera. Etiketatu NORK, ZER, NOIZ…) Guraso, aitona-amona edota adituekin batera lan egin, bai ezagutza aberasteko bai baratza balioesteko.
13
Zer egin batutakoarekin?
Jan: Errezetak pentsatu, gelan egin, denei probatzera eman. Errezetak idatzi. Errezetari bat egin. Oparitu: Zozketa egin gelakoen artean. Saldu: Eroskin zenbatean saltzen diren begiratu. Gure produktuari salneurria ipini. Patioan merkatu txikia egin. Batutako diruarekin baratzerako materialak erosi. Erakusketa: Patioan produktuak sailkatuta jarri, bakoitza bere izenarekin eta alboan prozesuaren murala. …………………………………………….
14
Ahozkoaren lanketa: Azalpenak, gurasoei, beste ikasleei
ereite, hazte, … prozesuaren inguruan Konpostaren inguruan … Esaera zaharrak ikasi ortuaren ingurukoak: etxean galdetu gehiago ezagutzen dituzten eta gelan kontatu. Pazko euria, urte guztiko ogia. Orri irtete, arto ereite Orri legorte, arbi ereite Orri erorte, gari ereite.
15
Idatzizko testuak FITXAK: metereologia, ureztatze, lanabesen fitxa.
Pisatze, zenbatze, sailkatzeak. ZENBAKIAK. Errezetak. Errezetarioa. GIDA: fruitu arbolen gida. Arbolaren izena, ematen duen fruitua eta marrazkia edo argazkia. MURALAK. Fruituen sailkapena: karteltxoak izenarekin. Arauen kartelak.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.