Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
LURRIKARA MANABIN (EKUADOR)
DONOSTIA – BILBAO – GASTEIZ
2
LURRIKARA EKUADORREN Apirilaren 16an, lurra hautsi egin zen barrutik Ekuadorreko ipar kostaldean, eta segundo bakar batzuk nahikoak izan ziren 600 lagunek bizia galtzeko
3
LURRIKARA EKUADORREN Richter eskalan 7,8 gradu markatu zituen lurrikararen epizentroa Manabi eta Esmeraldas probintzien artean dagoen Muisnetik kilometro gutxira lokalizatu zen. Ekuadortar orografiaren eraginez, suntsiketaren ondorioak aldakorrak izan ziren.
4
LURRIKARA EKUADORREN 600 hildakoez gainera, lagun daude zauriturik eta lagun inguruk jasan ditu kalteak. Esate baterako, Jama eta Pedernales hirietan, etxebizitzen %90a suntsituta geratu zen.
5
LURRIKARA EKUADORREN Euskal Elizbarrutietako Misioek eta Manabiko jendeak elkarren ondoan jardun izan dugu 50 urte inguruz. Euskadiko 70 misiolari inguruk beraien urterik onenak eman dituzte orain lurrikarak suntsitu dituen lurraldeotan.
6
Ekuadortar herriaren zoritxar hau geure zoritxartzat dugu.
LURRIKARA EKUADORREN Euskal Elizbarrutiok Ekuadorrekin senidetuta gaude, horregatik lankidetza, presentzia, lekukotasuna eta ahulenen aldeko aukera konpartitzen ditugu. Ekuadortar herriaren zoritxar hau geure zoritxartzat dugu.
7
EUSKAL ELIZBARRUTIEN ERANTZUNA
Euskal Elizbarrutietako Misioak eta Euskadiko Caritas ingururik kaltetuenetan izan diren misiolariekin elkartu gara, larrialdiari eta berreraikuntzari baterako erantzuna eman ahal izateko.
8
EUSKAL ELIZBARRUTIEN ERANTZUNA
Ospakizunak egin ditugu Euskadiko hiru hiriburuetan, elkarte latinoari elkartasuna adierazteko eta lurrikararen biktimen alde otoitz egiteko.
9
EUSKAL ELIZBARRUTIEN ERANTZUNA
Hasiera batean, euro bidali ditugu Misioen eta Caritasen fondoetatik larrialdirako eta bankuetan kontu bereziak ireki ditugu euskal herriaren elkartasuna bideratzeok.
10
EUSKAL ELIZBARRUTIEN ERANTZUNA
Bagenekien, larrialdiaren ostean, komunikabideetan lurrikararen kontuak ez zirela agertuko. Horregatik, ea egunero argitaratu ditugu Manabiko egoeraren inguruko berriak Elizbarrutien, Misioen eta Caritasen web orrialdeetan.
11
EUSKAL ELIZBARRUTIEN ERANTZUNA
Hainbat misiolari joan da bertara, Manabiko herritarren zoritxarra zuzenean ikusteko. On Mario Izeta Bilboko Gotzaina suntsitutako inguruan izan da eta oso hunkituta bueltatu da.
12
EUSKAL ELIZBARRUTIEN ERANTZUNA
Euskal Herriko jendearen elkartasunari esker, euro bidali ditugu Portoviejo Artxidiozesira, Jama eta Pedernalesen etxebizitza seguruak eraikitzeko egitasmorako.
13
EUSKAL ELIZBARRUTIEN ERANTZUNA
Gainera, Euskal Elizbarrutietako Misioen eta parrokiaren baten laguntzarekin, eurotik gora eman ditugu lurrikararen eragina jasan dutenentzako beketarako eta euro Jamako eliza berreraikitzeko.
14
EUSKAL ELIZBARRUTIEN ERANTZUNA
Hala ere, oraindik asko dago egiteko. Herritar asko eta asko desplazatuen kanpamentuetan bizi da. Lurrikararen eraginez jausi ez zen egitura asko eraitsi behar izan dute, kalte estrukturalengatik eta segurtasunagatik, errepliken eraginez jausteko moduan zirelako.
15
EUSKAL ELIZBARRUTIEN ERANTZUNA
Kurtso honetan ere, geure esku dagoena egingo dugu Ekuadorren aldeko elkartasunari eusteko. Kontu zenbakiek irekita jarraituko dute kristau elkartearen laguntzak bideratzeko eta unean-unean garatutako jarduera guztien berri emango dugu.
16
Euskal Herriko eta Ekuadorreko Elizak senidetuta daude.
LURRIKARA EKUADORREN Euskal Herriko eta Ekuadorreko Elizak senidetuta daude. Manabiko anai-arrebek inoiz baino gehiago behar gaituzte. Lagundu nahi baduzu, Misioetarako zure Ordezkaritzara jo.
17
MUCHAS GRACIAS – ESKERRIK ASKO!
18
LURRIKARA MANABIN (EKUADOR)
DONOSTIA – BILBAO – GASTEIZ
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.