La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

LECTIO DIVINA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "LECTIO DIVINA."— Transcripción de la presentación:

1 LECTIO DIVINA

2 Eskutitz edegia...

3 Ondo dakizunez, BIBLIA aintxinako hainbat liburuen
Adiskide on: Ondo dakizunez, BIBLIA aintxinako hainbat liburuen bilduma bat da, guztiak batean batuta. Giza-berbaz idatzitako Jaungoikoaren Berbea danez, gai mamintsuak aztertzen ditu: bizitza bera (sarri hain korapilotsua!); giza bihotza (hain menperaezina!); Jaungoikoa (misteriotsua dan Hori!).

4 zabaltzera eragiten deutsoe Kurutzearen antzera,
Bertako Berbak ahobiko berbak dira: poza emoten dabe eta erantzuna eskatu; norbere bihotzera sartzen konbidatzen dabe eta anai-arrebei burua eskeintzera eragiten era batera. Zure bizitzari zabaltzera eragiten deutsoe Kurutzearen antzera, gorantza eta ezker-eskumarantza.

5 LECTIO DIVINA Jakituri arraro honek ikutu zagizala nahi badozu,
ibilbide bat eskeintzen deutsut, aintxinatik askok erabilia: LECTIO DIVINA

6 Irakurriz otoitzean sartu nahi badozu, bilatu egizu,
zeure Aita Jaungoikoagaz, bakarrean egon ahal zaran leku bat. Sinistu egizu Berak erakarten zaituala Beragana, zeure bihotzera berba egiteko eta bere bedeinkapenez zeu asebeteteko.

7 Ez egizu esan: “Ez daukat astirik”, zure eguneko ordu guztiak
zeure zerbitzura daukazuz-eta, eta zu ez zara erlojupeko morroi.

8 Dei egiozu ESPIRITU SANTUARI, zagoz bere zain zabalik;
izan ere, Bera da dinoana ulertzeko zure adimena edegiten dauana, zure bihotzean Jesus Bera erneazoten dauana.

9 Irakurri egizu Bibliako atal bat aukeratu egizu eta hasi irakurten.
Ahalegindu zaitez testuak zer dinon ulertzen.

10 Zure irakurtea entzutea izan dedila.
Ez izan prisarik. Ez irakurri begiz bakarrik, ahalegindu zaitez testua zure bihotzean ezarten. Zure irakurtea entzutea izan dedila.

11 Gogoz hausnartu egizu Ulertzen hasten zaranean,
hausnartu egizuz Berbak zure bihotzean eta zeure egoerara eta bizitzara ekarri egizuz, eta itandu zeure buruari: ”Zer dinost testuak?”

12 Ez zaitez ibili lehendik dakizunaren bila: hori harrokeria litzake;
ezta gehien behar dozuna ere: hori kontsumismoa litzake; ezta gura zeunkenaren bila ibili ere: subjektibitatean jausi zeintekez.

13 Itzi Berbeak erakarri zagizan. Harritu zaitez
Berbea zure bihotzean ezarri jatzulako. Onartu egizu eskeintzen jatzun Jaungoikoa Bera. Ospatu egizu, heriotzea baino sendoagoa dan bere maitasuna zure bihotz txoko beroan.

14 Otoitz egizu Bere Berbearen bidez laztanduten zaituan Aitari
berba egiozu. Uste osoz eta bildur barik, zeure buruari ezetarako begiratu barik.

15 anai-arreben alde eskatu; testuak gogora ekarri deutsuzan egoerak
Eskerrak emon egizuz; anai-arreben alde eskatu; testuak gogora ekarri deutsuzan egoerak otoitz-leku bihurtuz.

16 Zure eta Jaungoikoaren isiltasuna bakardadean alkartzen dira,
Kontenplatu egizu Zure eta Jaungoikoaren isiltasuna lagunarte bihurtu dan bakardadean alkartzen dira, bizia borbor dariola. Iraun bertan.

17 baina deuseztatzen ez dan sasi gartsuaren antzera.
Zagoz su berotan, erre bai, baina deuseztatzen ez dan sasi gartsuaren antzera. Onartu egizu birjaiotza hau, Jaungoikoaren seme-alaba izatera helduteko.

18 Maitatu egizu Gorde egizu Lectio Divina horretan
ikusi, entzun eta ahogozatu dozuna, ezarri dedila zure bihotzean eta buruan, gizon, andra eta umeei laguntzen deutsezun artean.

19 Jarri zaitez zure anai-arreben erdian
eta itzi gainez egin dagian zure barrutik hartu dozuzan bakeak eta bedeinkapenak. Euren bitartez jokatu egizu, haragi egin zan Berbea, Jesukristo, gaurko historian ere gizatu dedin.

20 Jaungoikoak behar zaitu “Zeru barriak eta lur barria”
munduan eregiteko. Irakurri egizu barriren barri Biblia bizitzatik eta bizitzarako. Eragozpenak eragozpen, zu beti aurrera.

21 Jaungoikoa arpegiz arpegi ikusiz, Berak argitaratuko zaituala,
Jakin egizu egun batez, Jaungoikoa arpegiz arpegi ikusiz, Berak argitaratuko zaituala, izan zaran Biblia bizia, zure anai-arrebentzat LECTIO DIVINA.

22 Beragan nire itxaropena.
Jaunaren Hitza gure argia, gure bidea , gure bizia. Zure BERBEA betikoa da, Beragan nire itxaropena.


Descargar ppt "LECTIO DIVINA."

Presentaciones similares


Anuncios Google