La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Garizumako 2. Igandea 2019ko martxoaren 17a Atzeko aldean, Nob

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Garizumako 2. Igandea 2019ko martxoaren 17a Atzeko aldean, Nob"— Transcripción de la presentación:

1 Garizumako 2. Igandea 2019ko martxoaren 17a Atzeko aldean, Nob
Mompou-ren “Musika isilak” (1’48) Jesusek argitu eta salbatzen duela sentiarazten digu (26. Salmoa) C Zikloa

2 ANTZALDAKETA 1. irakur.: Jainkoak Abrahamekin ituna egitean, Abraham Jainkoaren ADISKIDE bihurtzen da Salmoa: 26. salmoa, Jainkoaren Argi eta Salbamen pean, Jainkoaren ontasunari buruz mintzo zaigu. 2. irakur.: Paulok antzaldatua izatea espero du. Ebanjelioa: Lukasek, Antzaldaketa kontatzean, Jesusen heriotza aipatzen digu, eta izango duen antzaldaketa, bere Piztuerakoa.

3 Gibeah-ko irudiak, Saulen hiria, eta Nobekoak, Jerusalemdik hurbil
Judutarrek, 26. salmoa David gaztearen garaian kokatzen dute, Jonatagandik banatzen denean, Saulek hil nahi duela aitortzen dionean. Eta David, Jainkoaz FIDATURIK, Nob-era abiatzen da. Gibeah-ko irudiak, Saulen hiria, eta Nobekoak, Jerusalemdik hurbil Jerusalem

4 Gn 15, Egun haietan, Jaunak Abram kanpora aterarazi eta esan zion: «Begira zerura eta zenbatu izarrak, ahal baduzu. Horiek bezainbat izango dira zure ondorengoak. Abramek sinetsi egin zuen Jaunarengan eta, honengatik, Jaunak zuzenetsi egin zuen. Jaunak esan zion Abrami: –Ni Jauna naiz. Nik irtenarazi zintudan kaldearren Ur hiritik lurralde hau zuri emateko. –Jauna, ene Jainkoa –erantzun zion Abramek–, nola jakin nezake lurralde hau neurea izango dudala? Jaunak esan zion: –Ekarri txahal bat, ahuntz bat eta ahari bat, hiruna urtekoak, usapal bat eta usakume bat. Abere guztiok eskuratuz, Abramek erdibi egin zituen, eta puskak bata bestearen aurrez aurre ipini. Hegazti harrapariak abere hildakoen gainera etorri ziren, baina Abramek uxatu egin zituen. Eguzkia sartzean, lozorroan murgildu zen Abram. Izua eta larria nagusitu zitzaizkion. Eguzkia sartu eta iluna egin zenean, labe bat ketan eta zuzi bat sutan. Egun hartan, Jaunak agintzari hau egin zion Abrami: «Lurralde hau zure ondorengoei ematen diet, Egiptoko ibaitik hasi eta Eufrates ibai handiraino” Saulen Gibeah

5 26. Salmoak, Daviden lehenengo bildumakoa, erregea AUSARTA dela dio argitzen dion Jainkoaren SALBAMENAREN zain. Jainkoa bere babesa izanik, ez du inork izutzen, esta Saul bera ere. Beti Jainkoaren presentziaren bila. Eta Berari ez izkutatzeko eskatzen dio. -Jainkoaren ontasunaz gozatzea espero du bizitza honetan.

6 Gibeah eta Nob, Jerusalemeko ipar aldean
26. Salmoa Gibeah eta Nob, Jerusalemeko ipar aldean Jauna dut argi eta salbamen. Jauna dut argi eta salbamen: nork ni beldurtu? Jaunak dit bizia babesten: nork ni ikaratu? Jerusalem

7 Nob, orain harresiz inguratuta
Jauna dut argi eta salbamen. Entzun, Jauna, dei degizut! Erruki nitaz eta erantzun! Bihotzak esaten dit: «Ea, bila Jaunaren aurpegia!»

8 Jauna dut argi eta salbamen.
Nob Jauna dut argi eta salbamen. Zure aurpegiaren bila nator, bai, Jauna. Ez gorde niri zure aurpegia! Ez baztertu zeure morroi hau haserrez, zu baitzaitut laguntza bakarra!

9 Jauna dut argi eta salbamen.
Ziur nago ni: Jaunaren ontasuna gozatuko dut bizien lurraldean. Itxaron Jaunarengan! Eutsi gogor izan kemen! Itxaron Jaunarengan!

10 Gibeah Jerusalemdik Fl 3,17- 4,1 Senideok, izan zaitezte nire antzeko, eta begiratu guregan duzuen ereduaren arabera bizi direnei. Izan ere, asko dira Kristoren gurutzearen etsai bezala bizi direnak. Askotan esan dizuet eta berriro diotsuet orain, malko artean. Horrelakoen azkena hondamena da; sabela dute jainko, beren lotsarietan harrotzen dira eta lurreko gauzetan bakarrik pentsatzen dute. Gu, ordea, zeruko hiritar gara eta handik itxaro dugu salbatzailea: Jesu Kristo Jauna; hark antzaldatuko du gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren irudiko eginez, gauza guztiak bere menpe jartzeko duen ahalmenari esker. Ene senide maiteok, irrika biziz nago zuek ikusteko. Zuek, maiteok, ene poz eta koroa zaretenok, iraun ezazue Jaunari tinko atxikiak.

11 Aitaren mintzo hau entzun zen hodeitik:
Nob Aitaren mintzo hau entzun zen hodeitik: «Hauxe dut neure Semea, nik hautatua. Entzun berari!». Mt 17, 5

12 Lk 9,28b-36 Aldi hartan, Pedro, Joan eta Santiago berekin hartu eta mendira igo zen Jesus, otoitzera. Eta, otoitzean ari zela, aurpegiko itxura aldatu egin zitzaion, eta jantziak zuri distiratsu bihurtu. Hartan, bi gizon azaldu ziren, aintzaz distiratsu: Moises eta Elias, eta Jesusekin mintzo ziren Jerusalemen gertatzekoa zen honen heriotzaz. Pedro eta lagunak logaleak jota zeuden; baina esnatu ziren eta Jesusen aintza eta harekin zeuden bi gizonak ikusi zituzten. Hauek urruntzean, Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?» Ez zekien zer esaten zuen ere. Eta, hori zioela, hodei batek estali zituen, eta beldurtu egin ziren hodei pean sartzean. Mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Semea, nik hautatua. Entzun berari!». Mintzoaren ondoren, Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten inori esan ikusitakorik ezer. Hilobi Santua eta Nob

13 Originala: Joan Ramirez (+)
Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "Garizumako 2. Igandea 2019ko martxoaren 17a Atzeko aldean, Nob"

Presentaciones similares


Anuncios Google