Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
LECTIO DIVINA
2
Eskutitz irekia...
3
Ongi dakizunez, BIBLIA antzinako hainbat liburuen
Adiskide on: Ongi dakizunez, BIBLIA antzinako hainbat liburuen bilduma bat da, guztiak batean bilduta. Giza-hitzez idatzitako Jaungoikoaren Hitza denez, gai mamitsuak aztertzen ditu: bizitza bera (sarri hain korapilatsua!); giza bihotza (hain menperaezina!); Jaungoikoa (misteriotsua den Hori!).
4
zabaltzera eragiten diote Gurutzearen antzera,
Bertako Hitzak ahobiko hitzak dira: poza ematen dute eta erantzuna eskatu; norbere bihotzera sartzen gonbidatzen dute eta anai-arrebei burua eskaintzera eragiten era batera. Zure bizitzari zabaltzera eragiten diote Gurutzearen antzera, gorantza eta ezker-eskubirantza.
5
LECTIO DIVINA Jakituri arraro honek uki zaitzala nahi baduzu,
ibilbide bat eskaintzen dizut, antzinatik askok erabilia: LECTIO DIVINA
6
Irakurriz otoitzean sartu nahi baduzu, bilatu ezazu,
zure Aita Jaungoikoarekin, bakarrean egon ahal zaran leku bat. Sinets ezazu Berak erakartzen zaituela Beragana, zure bihotzera hitz egiteko eta bere bedeinkapenez zu asebetetzeko.
7
Ez egizu esan: “Ez daukat astirik”, zure eguneko ordu guztiak
zeure zerbitzura dauzkatzu-eta, eta zu ez zara erlojupeko morroi.
8
Dei egiozu ESPIRITU SANTUARI, zaude bere zain zabalik;
izan ere, Bera da dioena ulertzeko zure adimena irekitzen duena, zure bihotzean Jesus Bera ernearazten duena.
9
Irakur ezazu Bibliako atal bat aukeratu ezazu eta hasi irakurtzen.
Saia zaitez testuak zer dioena ulertzen.
10
Zure irakurtzea entzutea izan dadila.
Ez izan prisarik. Ez irakurri begiz bakarrik, saiatu zaitez testua zure bihotzean ezartzen. Zure irakurtzea entzutea izan dadila.
11
Gogoz hausnar ezazu Ulertzen hasten zaranean,
hausnar itzazu Hitzak zure bihotzean eta zure egoerara eta bizitzara ekar itzazu, eta galdetu zure buruari: ”Zer diost testuak?”
12
Ez zaitez ibili lehendik dakizunaren bila: hori harrokeria litzake;
ezta gehien behar duzunaren bila ere: hori kontsumismoa litzake; ezta nahi zenukeenaren bila ibili ere: subjektibitatean jausi zintezke.
13
Utzi Hitzak erakarri zaitzan. Harritu zaitez
Hitza zure bihotzean ezarri zaizulako. Onar ezazu eskaintzen zaizun Jaungoikoa Bera. Ospa ezazu, heriotza baino sendoagoa den bere maitasuna zure bihotz txoko beroan.
14
Otoitz egizu Bere Hitzaren bidez laztantzen zaituen Aitari
berba egiozu. Uste osoz eta beldurrik gabe, zure buruari ezertarako begiratu gabe.
15
anai-arreben alde eskatu; testuak gogora ekarri dizkizun egoerak
Eskerrak eman itzazu; anai-arreben alde eskatu; testuak gogora ekarri dizkizun egoerak otoitz-leku bihurtuz.
16
Zure eta Jaungoikoaren isiltasuna bakardadean elkartzen dira,
Kontenpla ezazu Zure eta Jaungoikoaren isiltasuna lagunarte bihurtu den bakardadean elkartzen dira, bizia borbor dariola. Iraun bertan.
17
baina deuseztatzen ez den sasi gartsuaren antzera.
Zaude su berotan, erre bai, baina deuseztatzen ez den sasi gartsuaren antzera. Onar ezazu birjaiotze hau, Jaungoikoaren seme-alaba izatera iristeko.
18
Maita ezazu Gorde ezazu Lectio Divina horretan
ikusi, entzun eta ahogozatu duzuna, ezarri dadila zure bihotzean eta buruan, gizon, andre eta haurrei laguntzen diezun artean.
19
Jar zaitez zure anai-arreben erdian
eta utzi mutura egin dezan zure barnetik hartu dituzun bakeak eta bedeinkapenak. Haien bitartez joka ezazu, haragi egin zen Hitza, Jesukristo, gaurko historian ere gizatu dadin.
20
Jaungoikoak behar zaitu “Zeru berriak eta lur berria”
munduan eraikitzeko. Irakur ezazu berriren berri Biblia bizitzatik eta bizitzarako. Eragozpenak eragozpen, zu beti aurrera.
21
Jaungoikoa aurpegiz aurpegi ikusiz, Berak argitaratuko zaituela,
Jakin ezazu egun batez, Jaungoikoa aurpegiz aurpegi ikusiz, Berak argitaratuko zaituela, izan zaran Biblia bizia, zure anai-arrebentzat LECTIO DIVINA.
22
Berarengan nire itxaropena.
Jaunaren Hitza gure argia, gure bidea, gure bizia. Zure HITZA betikoa da, Berarengan nire itxaropena.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.