La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

+ ONDORIOA + ETORKIZUNERAKO BIDEA: EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO IV. PLANA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "+ ONDORIOA + ETORKIZUNERAKO BIDEA: EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO IV. PLANA."— Transcripción de la presentación:

1 + ONDORIOA + ETORKIZUNERAKO BIDEA: EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO IV. PLANA

2 Udala sistema gisa D x I x HU > (I)E
ALDAKETAREN ERRESISTENTZIAK ETA MOTORRAK ERAKUNDE BATEAN Emakume eta gizonek Getxo udalerrian daukaten egoeraren diagnostikoaren amaierara iritsi gara. Hurrengo fasean, hau da, udalaren genero-politiken plangintzan, sartu aurretik, bada, komenigarria da oinarrizko ideia batzuk azaltzea, ekintza barn an ikuspegi sistematiko batetik egiteari buruz: udala, beste edozein erakunde bezalaxe, erlazioen eta sinesmenen (banakoak nahiz erakundearenak) sistema da, eta transbertsalizazioa oztopatu ahal du. Azalpen horrek lekuan bertan egindako ikerketa-lanean sarritan izaten dugun sentsazioa islatzen du: genero mainstreamingarekin modu eraginkorrean aurrera egiteko falta ohi dena ez dira ikuspegia (norantz joan behar dugu argi dago) ez hurrengo urratsak (dagoeneko teoria-corpus mardula eta metodologia egokiak daude ekintza-neurri zehatzak ezartzeko); arazoa da ez dagoela benetako deserosotasunik gaur egun emakumeen eta gizonen artean dagoen berdintasun ezaren egoerarekin. Bazterketa eta matxismoa lausotzen (baina ez horregatik ahultzen) diren neurrian, gizarte-premiaren sentsazioa desagertzen da, eta aldaketak egin behar dituztenek ez daukate beti pizgarri egokia beren erakundearen sistemari “ostikada bat” emateko, ezberdintasunen egilea eta erreproduzitzailea dela aitortzeko. Beijingeko Ekintza Plataformatik, genero mainstreamingaren estrategia bultzatu zuena, bi hamarkada baino gehiago igaro dira, eta gaur egungo egoera diagnostikatzeko ahalegin orok erakusten digu bide luzea dagoela egiteko. Egoera honen zergatia oso modu errazean laburbildu dezakegu, ekuazio batekin: D x I x HU > (I)E Eugenio Moliní kontsultorea aldaketa-prozesuetan aditua da. Parte hartzeari buruzko gogoeta-saioak dinamizatzen aritu zen udalean urtean. Berak esan ohi du erakunde batek aldaketarako konpromiso erreal bat hartzeko ondoko baldintza hauek gertatu behar direla: Deserosotasuna (D), Ikuspegiarekin (I) eta Hurrengo Urratsekin (HU) biderkatuta, handiagoa izan behar da Inertziak sortzen duen Erresistentziaren (I)E indarra baino.

3 BALIO-ALDAKETA ETA GENERO MAINSTREAMINGA
GURE LURRALDEA HOBETO MAPEATZEKO DIAGNOSTIKO BAT Mainstreamingaren testuinguruan, funtsezkoa da errepikatzen diren patroiak ezagutzea eta, beharrezkoa denean, beraiek sortzen dituen pentsamendua aldatzea. Zentzu horretan, berdintasun politiketatik “balio- aldaketa” bat bultzatzeak dauzkagun eredu mental eta sinesmenak lantzean indar handia egitea dakar. Hau da, aurkakoa dioten frogak dauden arren guretzat egia dena aldatzea. Gure erakundeak oraindik ere baldintzatzen dituen eredu androzentrikoa mapa mental batzuen emaitza da, eta mapa horiek ez dira ikusten dugunaren isla, baizik eta garenarena: mapa ez da lurraldea. Galdera hau egin behar diogu geure buruari: zerk galarazten du aldaketa? Eta lanaren zati handi bat, hain zuzen ere, eredu mentalak auzitan jartzean datza. Eredu horiek metafora gisa azaleratzen dira sarritan, zuzenean adierazi gabe. Espero dugu dokumentu honek, hain zuzen ere, Getxo udalerriaren mapa zehatzago bat erakustea, nolabait esateko 3 D betaurreko moreen lana egingo duena. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana egiten hasteko orduan, garrantzitsua izango da gogoratzea erakunde guztiak (udala bezala publikoak direnak nahi pribatuak direnak) beren gaitasunek, ezagutzek eta prozedurek mugatzen dituztela. Horrez gain, erakundeak ez dira monolitikoak, baizik eta harreman-sistemak, elkarrekin lehian dauden interes mordo batek eratuak, genero mainstreaming gero eta handiago baten norabidean aurrera egiteko sendotu behar diren itun eta koalizioei bide ematen diena. Hau da, gaur egun ez ditugu bazterketa zuzeneko egoerak hain sarritan aurkitzen (batzuk oraindik ere badaude, noski), baizik eta zeharkako bazterketa egoerak, batez ere. Egoera horiek gure eredu mentalek sorrarazten dituzte, pentsatzen baitugu bultzatzen ditugun politika publikorik gehienak “neutroak” direla genero aldetik, baina izatez eragin ezberdina izan dezakete gizonengan eta emakumeengan. Arazoa geure “genero-itsutasunean” datza: ez dakigu lurraldeari begi egokiekin begiratzen, desberdintasunak sortzen eta erreproduzitzen dituzten faktoreak identifikatzeko. Eta marrazten dugun mapak ez du udalerriaren, hau da, gure lurraldearen, konplexutasun osoa islatzen.


Descargar ppt "+ ONDORIOA + ETORKIZUNERAKO BIDEA: EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO IV. PLANA."

Presentaciones similares


Anuncios Google