La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

2015eko iraileko 27a URTEKO XXVl. Igandea Hebrear Sinagogako doinua

Presentaciones similares


Presentación del tema: "2015eko iraileko 27a URTEKO XXVl. Igandea Hebrear Sinagogako doinua"— Transcripción de la presentación:

1 2015eko iraileko 27a URTEKO XXVl. Igandea Hebrear Sinagogako doinua
Parango basamortua B Zikloa

2 https://youtu.be/f5ULghLFnsw
Irudiak Parango basamortukoak dira. Zenbaki liburuko 11. kapituluak bertan kokatzen gaitu Parango basamortua

3 JESUSEN ALDE ALA JESUSEN AURKA
1. irakur.: Zenbakien liburuak ebanjelioaren antzeko pasadizoa aurkezten digu: nahiz eta «taldekoa» ez izan, taldearen espiritu berekoa izan daiteke. Bihotz zabalak izan behar. 53. salmoa: Jaunaren arauak zuzenak dira, bihotzaren pozgarri. 2. irakur.: Santiagoren gutuna zuzena da, errugabea miseriara kondenatu eta hil egiten duenaren aberastasunaren aurkakoa. Ebanjelioa: Arau multzoa da: Jesusen taldekoekin bihotz zabalak izan ez ezik, eskuzabalak (baso ur bat bada ere) izan behar bestelako taldekoekin, eta errugabeei (txikiei) kalterik ez egitea ere bai eskatzen digu. Jesusen alde ala aurka gaude?

4 Basamortuko kanpalekuko irudikapena
Zen 11,25-29 Egun haietan, Jauna jaitsi zen lainoan eta Moisesekin mintzatu zen; gero, Moisesek zuen espiritutik hartu eta hirurogeita hamar herri-arduradunei isuri zien. Espiritua haiengan kokatu orduko, profeta gisa hasi ziren mintzatzen, baina ez zuten jarraitu. Bi gizaseme, bata Eldad izenekoa eta bestea Medad, hirurogeita hamarren taldekoak izan arren, ez ziren etxolara joan, baizik eta kanpalekuan gelditu ziren. Baina kokatu zen espiritua haiengan ere eta profeta gisa hasi ziren mintzatzen. Orduan, mutiko bat korrika joan zitzaion Moisesi, esatera: – Eldad eta Medad profeta bezala mintzatzen ari dira kanpalekuan. Nunen seme Josuek, gaztetandik Moisesen laguntzaile zenak, esan zuen: – Ene jaun Moises, galaraz iezaiezu! Moisesek ihardetsi zion: – Niregatik jeloskor? Nahiago nuke herri osoa profeta bihurtzea, Jaunak bere espiritua denei ematea!» Basamortuko kanpalekuko irudikapena

5 Dabiden salmoen artean, 18
Dabiden salmoen artean, 18. salmoak Jainkoaren legeari egiten dio goratzarre: Jainkoaren bihotzetik ez ezik, norberaren bihotzaren erruen ikuspegitik ere. - Jaunaren hitza ezin hobea da: gizakia arnasberritzen du. Jaunaren erabakiak egiazkoak dira. Legea zintzoki bete nahiko genuke, maiz, hanka sartzen badugu ere. Beraz, Jainkoak gorde nazala harrokeriatik.

6 18. Salmoa Jaunaren arauak zuzenak dira, bihotzaren pozgarri.
Jaunaren hitza ezin hobea: gizakia arnasberritzen du; Jaunaren manamendua fidagarria: heldugabea zuhurrarazten du.

7 Jaunaren arauak zuzenak dira, bihotzaren pozgarri.
Jaunaren promesa garbia: betiko dirau; Jaunaren erabakiak egiazkoak: den-denak bidezkoak.

8 Jaunaren arauak zuzenak dira, bihotzaren pozgarri.
Zure morroi honek haietan du argia, benetan onuragarri haiek betetzea. Nork ezagutu bere hutsegiteak? Aska nazazu oharkabeko erruetatik.

9 Jaunaren arauak zuzenak dira,
bihotzaren pozgarri. Zaindu nazazu harrokeriatik: ez dakidala nagusitu; horrela, akats gabe izango naiz, bekatu larritik libre.

10 Errugabea kondenatu eta hil duzue
St 5,1-6 Entzun orain, zuek, aberatsok! Egin negar eta aiene, gainera datozkizuen zoritxarrengatik. Ustelak jota daude zuen aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantzi dotoreak. Herdoilak jota daude zuen urre-zilarrak, eta herdoil hori izango duzue lekuko zeuen kontra, eta suak bezalaxe jango du zuen haragia. Auzi aurreko azkenak diren egunotan pilatu dituzue aberastasunak. Zuen soroetako uzta bildu zuten langileei ordaindu ez zenieten soldata deiadarka ari da, eta igitarien oihua Jaun ahalguztidunaren belarrietaraino iritsi da. Bapo bizi izan zarete zuek hemen lurrean, atseginetara bete-betean emanak; horrela, abereak bezala gizendu zarete hilketa-egunerako. Errugabea kondenatu eta hil duzue, eta inork ezin izan dizue aurre egin. Errugabea kondenatu eta hil duzue

11 Zure hitza, Jauna, egia da; santu egin gaitzazu egian.
Jn 17,17ba

12 Aldi hartan,Joan honela mintzatu zitzaion Jesusi: <<Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa. Baina Jesusek erantzun: – Ez eragotzi; ez baita inor nire izenean mirari bat egin eta gero nitaz gaizki esaka jardungo duenik. Hau da, gure kontra ez dagoena gure alde dago. Benetan diotsuet: Mesiasen jarraitzaile zaretelako, ontzixka bat ur bada ere ematen dizuen inor ez da saririk gabe geldituko. «Sinesten duten txiki hauetakoren baten sinesmena galbidean jartzen duenak, hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balute. Zeure eskuak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu eskumotz betiko bizitzan sartu, bi eskuekin infernura, itzalezineko sutara, erori baino. Zeure oinak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu hankamotz betiko bizitzan sartu, bi oinekin infernura jaurtia izan baino. Zeure begiak galbidean jartzen bazaitu, atera; hobe duzu begibakar Jainkoaren erreinuan sartu, bi begiekin infernura jaurtia izan baino; han ez da barruko harra hiltzen, ez eta sua itzaltzen>> Mk 9, Kafarnaumerantz

13 «Poz gaitezen, beraz, Jainkoarekin!”
Sal 65,6

14 Montserrateko beneditar alabak www.benedictinescat.com/montserrat
Orijinala: Joan Ramirez (+) Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "2015eko iraileko 27a URTEKO XXVl. Igandea Hebrear Sinagogako doinua"

Presentaciones similares


Anuncios Google