La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."— Transcripción de la presentación:

1 SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak

2 Larrialdiko deiadarra
22. SALMOA Larrialdiko deiadarra eta esker oneko kantua

3 Zergaitik ez dozu entzuten nire deadarra eta kexua?
Ene Jainko, ene Jainko, zergaitik itzi nozu? Zergaitik ez dozu entzuten nire deadarra eta kexua? Egunez deika naiabiltzu, ene Jainko, eta zuk erantzunik ez; baita gauez ere, eta bakerik ez dot.

4 Zu, ostera, santutegian bizi zara, Israelen gorespenak hartuz.
Gure gurasoak zurekin fidatu ziran; fidatu ziran, eta zuk libratu. Deadar egin eutsuen eta zuk askatu; zurekin fidatu, eta ez eutsen usteak huts egin.

5 Ni, barriz, har naz eta ez gizaki,
jendeak iraindua, herriak mesprezatua.

6 Ikusten nabenak burla egiten deuste, keinuka eta zeinuka.
«Jaunarengana jo dau; libratu dagiala! Salbatu dagiala, hainbeste maite badau!».

7 Zuk atara nozu amaren sabeletik, lasai euki haren bularrean.
Zure esku nago jaiotzatik, zu zaitut Jainko amaren sabeletik.

8 Ez egon niregandik urrin, hurrean dodalako arriskua,
eta ez dot nork lagundurik. Etsaiak inguratzen nabe, zezen-talde haundia bailitzan, basapizti izugarriak bailitzan; ahoa zabalik dabe nire kontra, lehoi harraparien gisa orroka.

9 Badoaz nire indarrak, ur isuria irudi; koloka ditut hezur guztiak,
urtzen jabilt bihotza, argizaria irudi. Indarbarik nago, teilea lez lehor, ahosabaiari lotuta dot mihina, hilobi-hautsetaraino ekarri nabe.

10 Gaizkile-multzoak inguratu nau, txakur-taldeak erdian hartu,
esku-oinak zulatu deusteez. Hazur eta azal gelditu naz! Hareek adi-adi begiratzen deustee.

11 Nire jantziak banatzen dabez, nire soinekoa zotz egiten.
Baina zu, Jauna, ez egon urrin! Ene indar, lagundu! Ez luzatu!

12 Libratu nagizu ezpataz hila izatetik, atara nire bizi hau
txakur horreen atzaparretatik. Salbatu nagizu lehoiaren ahotik, bufaloen adarretatik.

13 Hitz egingo deutset zutaz neure senideei,
Erantzun didazu! Hitz egingo deutset zutaz neure senideei, goretsiko zaitut batzarraren erdian. Goretsazue Jauna, begirune deutsezuenok! Emoiozue ohore, Jakoben ondorengo guztiok! Gurtu egizue, israeldarrok!

14 Jaunak ez dau mesprezatu, ez dau gitxietsi gizajoaren zorigaitza,
ez dau harengandik aurpegia alboratu: entzun deutso deadarra.

15 goretsiko zaitut batzar haundian, neure promesak beteko ditut
Zeuk eraginik, goretsiko zaitut batzar haundian, neure promesak beteko ditut begirune deutsuenen aurrean. Asetzeraino jango dabe behartsuek, Jauna goretsiko haren bila ahalegintzen diranak. Ez galdu adorea sekula!

16 Jaunagaz oroituko dira lurreko herri guztiak eta harengana itzuliko;
haren aurrean ahuspeztuko dira herrietako familia guztiak.

17 Jauna errege da, herri guztien nagusi! Hari ahuspeztuko jakoz
lurpean lo dagozanak, haren aurrean makurtuko hilobira jaitsiak, Jainko garaileak bizibarritu egiten dauzelako.

18 Jaunatzaz hitz egingo deutse haren egintza salbagarria adieraziko
Nire ondorengoak Jauna gurtuko dabe, Jaunatzaz hitz egingo deutse ondorengo gizaldiei, haren egintza salbagarria adieraziko sortzeko dagoen herriari.

19

20 OTOITZA - ABESTIA Jauna, gure Jainkoa, BEDEINKATUA, ZU!
Zeru-lurren Egile, Guztien Salbatzaile, Gure Jabe zara ta, BEDEINKATUA, ZU! (bir) Jesus, Jainko Semea, BEDEINKATUA, ZU! Guregatik hil zara, Aitak biztu zaitu ta, Gure artean zagoz, BEDEINKATUA, ZU! (bir) Espiritu Santua, BEDEINKATUA, ZU! Bizian bizigarri, Poz emoile bikaina, Malkoetan pozgarri, BEDEINKATUA, ZU! (bir)


Descargar ppt "SALMOAGAZ OTOITZEAN Pasiotarrak."

Presentaciones similares


Anuncios Google