La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

URTEKO XX. IGANDEA 2014ko abuztuaren 17a A Zikloa

Presentaciones similares


Presentación del tema: "URTEKO XX. IGANDEA 2014ko abuztuaren 17a A Zikloa"— Transcripción de la presentación:

1 URTEKO XX. IGANDEA 2014ko abuztuaren 17a A Zikloa
Hebrear Sinagogaren Erosta

2 pozez beteko. Atseginez onartuko ditut neure aldarean
Is 56, Hau dio Jaunak: «Errespetatu zuzenbidea, egin justizia, iristear baitago nire salbamena, agertzear nire garaipena. «Eta nire kultu-zerbitzurako, ni maitatu eta nire zerbitzari izateko atxikiko zaizkidan atzerritarrak, larunbata profanatu gabe errespetatzen eta nire itunari tinko eusten badiote, ekarriko ditut eta neure otoitz-etxean pozez beteko. Atseginez onartuko ditut neure aldarean haien erre-opari eta sakrifizioak, nire etxea herri guztientzat otoitz-etxe izango baita» Tenpluaren orubea

3 66. Salmoa erakutsi guri aurpegi argia,
Erruki gutaz, oi Jainko, bedeinka gaitzazu, erakutsi guri aurpegi argia, ezagut dezan munduak zure nagusitza, jentil-herriek zure garaipena. Goraipa zaitzatela herriek, oi Jainko, goraipa zaitzatela herri guztiek!

4 Kanta bezate nazioek pozaren pozez,
herriak justiziaz gobernatzen baitituzu, nazioak munduan zuk gidatzen. Goraipa zaitzatela herriek, oi Jainko, goraipa zaitzatela herri guztiek!

5 goraipa zaitzatela herri guztiek! Eman beza lurrak bere fruitua,
Goraipa zaitzatela herriek, oi Jainko, goraipa zaitzatela herri guztiek! Eman beza lurrak bere fruitua, bedeinka gaitzala Jainkoak, gure Jainkoak. Goraipa zaitzatela herriek, oi Jainko, goraipa zaitzatela herri guztiek!

6 ERROMATARREI EGINIKO ESKUTITZA (jarraipena)
Sinesgabekeriaren misterioa - Israel bekataria izan arren, Jainkoaren Salbamen-Egitasmoa UNIBERTSALA da Igandeak II. ZATIA  Elkar maite behar dugu DENOK BAIKARA BERE SEME-ALABAK Jainkoaren errukia aztertu ondoren (1. zatian): - Eskain diezaiogun Jainkoari senideenganako Maitasun aren kultua, MAITATZEA baita legearen gailurra  Begirunez joka dezagun, “denok baikara Jainkoarenak”: ahulak eta indartsuak 14-15,13 ONDORIOA  15,14tik  16raino Jainkoaren EGITASMOA Berri Ona gauzatzea da Pablok jentilei agertu eta Jainkoaren aurrean eskaintza atsegin gisa ager daitezela eskatzen die. Aintza Berari.  Jainkoaren ezagumenaren altxorra: GUZTIA BERAGANDIK DATOR eta BERAGANA doa.

7 Erm 11, Senideok: Orain, zuei, jentiloi, mintzo natzaizue: jentilen apostolu naizenez gero, ospetsu egin nahi dut neure zerbitzu hau, ea neure jatorrikoen jelosia pizten dudan eta haietako batzuen batzuk salbatzen ditudan. Israeldarrak baztertzetik munduari Jainkoarekin baketzea etorri baldin bazaio, zer ote datorke Jainkoak berriro haiek onartzetik? Heriotzatik bizira etortzea izango litzateke hori! Zuek, garai batean Jainkoarekin errebelde zinetenok, orain, israeldarren errebeldiari esker, errukia lortu duzue. Era berean haiek ere: orain errebelde bihurtu dira, zuei izan zaizuen errukiari esker errukia lor dezaten. Jainkoak errebelde izaten utzi baitzien gizon-emakume guztiei, denei erruki izateko. Denei erruki izateko

8 Jesus Galilea guztian barrena ibili zen,
ALLELUIA Mt 4, 23 Jesus Galilea guztian barrena ibili zen, Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta herriko gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.

9 – Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak.
( Jesu Kristoren ebanjelioa San Mateoren arabera) Mt 15, 21-28 Handik irtenik, Tiro eta Sidon aldera aldendu zen Jesus. Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar bat deiadarka hasi zitzaion: – Erruki zakizkit, Jauna, Daviden Semea! Oinaze gorritan dauka deabruak nire alaba. Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu zioten: – Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik. Jesusek, ordea: – Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak. Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri zitzaion, esanez: – Lagun nazazu, Jauna. Jesusek, orduan: – Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea. Emakumeak erantzun zion: – Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien mahaitik erortzen diren ogi-apurrak. Orduan, Jesusek esan zion: – Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahi duzuna! Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.

10

11 HASIERARA Irten Jauna, Jainko ahalguztiduna, entzun nire otoitza,
makur belarria, Jakoben Jainkoa. Hobe da egun bat zure atarietan mila egun beste edonon baino. Salm 83, 9.11


Descargar ppt "URTEKO XX. IGANDEA 2014ko abuztuaren 17a A Zikloa"

Presentaciones similares


Anuncios Google