La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Familia Santua 2014ko abenduaren 28a B Zikloa

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Familia Santua 2014ko abenduaren 28a B Zikloa"— Transcripción de la presentación:

1 Familia Santua 2014ko abenduaren 28a B Zikloa
Doinua: Max Reger-en sehaska kanta

2 FAMILIA SANTUAREN IGANDEA JAINKOAREN SENIDEAK GARELAKO
POZIK BIZI GARA JAINKOAREN SENIDEAK GARELAKO irakurgaia: Denok gara Abrahamen seme-alabak Salmoa: Gorets dezagun Jainkoa, leiala baita gurekin 2. irakurgaia: Abrahamen ondorengoak gara Ebanjelioa: Nazareteko Jesus, nazioetako Argi, Jainkoak bere onginahia agertu digu

3 Has 15,1-6;21,1-3 Gertakizun hauen ondoren, Jauna ikuskari batean mintzatu zitzaion Abrami, esanez:
– Ez izan beldur, Abram! Zure babesle nauzu, eta sari bikaina emango dizut. Abramek, ordea, erantzun zion: – Jauna, ene Jainkoa, zer eman diezadakezu, baldin semerik gabe banoa mundutik, eta nire etxaldearen oinordeko Eliezer damaskoarra izango bada? Hara –erantsi zuen Abramek–, semerik ez didazu eman eta neure etxeko morroia izango dut oinordeko! Jaunak esan zion: – Ez horixe! Morroia ez, baizik eta zeuregandik jaioko dena izango duzu oinordeko. Ondoren, kanpora aterarazi eta esan zion: «Begira zerura eta zenbatu izarrak, ahal baduzu. Horiek bezainbat izango dira zure ondorengoak Abramek sinetsi egin zuen Jaunarengan eta, honengatik, Jaunak zuzenetsi egin zuen . Agindu bezala, Jauna aldeko agertu zitzaion Sarari eta esana bete zion. Abraham zaharra izan arren, Sara haurdun gertatu zen, eta semea eman zion, Jainkoak iragarritako garaian. Abrahamek, Isaak ezarri zion izena Sararengandik izandako semeari. Begira zerura eta zenbatu izarrak, ahal baduzu. Horiek bezainbat izango dira zure ondorengoak

4 104. salmoa, ( ) salmo mesianiko taldeko bat da eta zera gogorazten digu, JAINKOAK digun maitasun ikaragarria, beti barkatzen baikaitu. 105. Salmoaren antzekoa, 104. salmoak Jainkoak gugan egiten dizkigun ekintza miragarriak aipatzen dizkigu. Gu, Abrahamen ondorengoak izanik, Jainkoak gurekin eginiko Maitasun-Ituna gogoratzen digu. - Jakin arazi diezaiogun MUNDU OSOARI.

5 Gogoan du etengabe bere ituna.
104. SALMOA Goretsazue Jauna, dei egin berari, jakinarazi herrien artean haren egintza bikainak! Kanta iezaiozue, jo soinua berarentzat, konta haren egintza miragarriak! Gogoan du etengabe bere ituna.

6 Harro zaitezte hartaz, Jainko santuaz,
poztu, Jaunaren bila zabiltzatenok! Jo ezazue Jaunarengana, indartsuagana, bila etengabe haren aurpegia. Gogoan du etengabe bere ituna.

7 Gogoan du etengabe bere ituna.
Izan gogoan hark egindako mirariak, haren egintza harrigarriak eta agindu zuzenak zuek, haren zerbitzari Abrahamen jatorrikook, Jakoben ondorengook, haren aukeratuok! Gogoan du etengabe bere ituna.

8 Gogoan du etengabe bere ituna.
mila gizalditarako hitzemana: Abrahamekin eginiko ituna, Isaaki emaniko zin-hitza. Gogoan du etengabe bere ituna.

9 Abrahamen ondorengoak gara
Hb 11, Anaiok, Fedeari esker, Abraham, Jainkoaren deiari obedituz, Jainkoak ondaretzat emango zion lurraldera abiatu zen, nora zihoan ez zekiela abiatu Fedeari esker hartu zuen ondorengoa ekartzeko indarra, beraren emazte Sara agorra izan eta berak sasoia joana zuen arren, hitzeman ziona fidagarria zela sinetsi baitzuen. Eta, horrela, gizon bakarrarengandik, eta berau ere ia azkenetan zegoela, zeruko izarrak bezain ugari eta itsasertzeko hondarrak bezain kontaezin ondorengo sortu zen. Fedeari esker eskaini zuen Abrahamek Isaak, Jainkoak probatu zuenean. Bera, agintzaria hartu zuena, prest zegoen seme bakarra eskaintzeko, nahiz eta seme berorri buruz esana izan Jainkoak: Isaaken bidez izango dituzu ondorengoak. Abrahamek uste zuen Jainkoa gauza dela hilak pizteko ere; horrela, semea berreskuratzea Jainkoaren ahalmen horren ezaugarri gertatu zitzaion.

10 Askotan eta era askotara hitz egin zien antzina
Aleluia Hb 1,1-2 Askotan eta era askotara hitz egin zien antzina Jainkoak gure arbasoei profeten bidez. Azken egun hauetan , berriz, bere Semearen bidez hitz egin digu.

11 Nazareten, Jesus bere FAMILIAren itzalpean hazi egin zen
Lk 2,22-40 Moisesen legean agindutako garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean , gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten Jaunari aurkezteko. Izan ere, honela agintzen du Jaunaren legeak: Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko zaizkio. Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskaini zuten: bi usapal edo bi usakume. Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena. Espiritu Santua berekin zuen eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunak bidalitako Mesias ikusi gabe. Espirituak eraginik, tenplura joan zen eta, Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan, haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen, esanez: «Orain bai, Jauna, zeuk hitzeman bezala, utz diezaiokezu zeure morroi honi bakean hiltzen! Ikusi dute nire begiok zure Salbatzailea, herri guztien aurrean zuk aurkeztua: nazioak argitzeko argi eta zure herri Israelen ospe». Aita-amak harriturik zeuden Simeonek haurraz esaten zuenarengatik. Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama Mariari esan zion: «Begira, ume hau israeldar batzuentzat erorbide eta besteentzat altxabide izateko ezarria dago; eztabaida sortuko duen seinalea izango da, horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen. Eta zuri ere saminezko ezpatak zulatuko dizu bihotza». Bazen profetesa bat ere, Ana, Fanuelen alaba, Aserren leinukoa. Urteetan oso aurreratua zen: gaztetan ezkondu eta zazpi urtez senarrarekin bizi ondoren, 3alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen bertan, barau eta otoitz. Une hartan aurkezturik, Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, eta haurrari buruz hitz egiten Jerusalemen askapena espero zuten guztiei. Jaunaren legeak agintzen zuen guztia bete ondoren, Jesusen gurasoak Galileara itzuli ziren, Nazaret beren herrira. Haurra haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia berekin zuen. Harkaitzeko meskita, Jerusalemeko tenpluaren kokagunea

12 Zure maitasunean dut konfiantza;
poz nadila barru-barrutik zure garaipenaz. Orduan, kantuz ekingo diot Jaunari, egin didan onarengatik! Sal 12, 6

13 Montserrateko beneditar alabak www.benedictinescat.com/montserrat
Orijinala: Joan Ramirez (+) Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak


Descargar ppt "Familia Santua 2014ko abenduaren 28a B Zikloa"

Presentaciones similares


Anuncios Google