La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak"— Transcripción de la presentación:

1 Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak
Diru-laguntzak jasotzeko ekintzak 13. artikuluan arautzen diren entitate kolaboratzaileek enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta/edo kudeatzea; eta/edo hezkuntzaren arlotik lanaren arlora trantsizioa egiteko prozesuaren kudeaketa eta jarraipena, baldin eta, azkenean, eta deialdi honen babesean, diruz lagundu daitezkeen kontratuak formalizatzen badira. Eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzeko entitate kolaboratzaileak: Hauek izan daitezke onuradunak: 2015eko urtarrilaren 23ko Ebazpenaren arabera (2015eko otsailaren 2ko EHAA), bitartekotza-zerbitzua ematerakoan jarduera hauek gauzatzeko baimena dutenak, soilik enplegu-eskaintzak erregistratu eta kudeatzeari dagokionez. Entitate hauek izendatu ahalko dira entitate kolaboratzaile deialdi honi berariaz lotutako lan-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko, betiere, egoitza EAEn badute: Unibertsitateak. Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta itunpeko pribatuak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren entitate kolaboratzaileak, 2016ko ekitaldiko deialdiei dagozkien lanerako prestakuntza eta orientazioa emateko diru-laguntzen onuradun badira. Udalak, mankomunitateak, kuadrillak, tokiko garapenerako agentziak eta Behargintzako zentroak. ESKAERA (I. ERANSKINA) Hilabete bat, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera LEHEN AUKERA PROGRAMA

2 Enpresa eta entitate onuradunak
Hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizio-prozesua kudeatzeko eta prozesu horren jarraipena egiteko entitate kolaboratzaileak: Entitate hauek izan ahalko dira goian adierazitako entitate kolaboratzaile: Unibertsitateak eta lanbide-heziketako ikastetxe publiko eta pribatu itunduak, bai eta haiek biltzen dituzten elkarteak ere. Trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipentzat joko dira entitate kolaboratzailearen jarduera hauek: - Enpresak zuzenenean hautatzen dituen gazteen lan-eskaerak berreskuratzea, berritzea, berrikustea eta aldatzea. - Egiaztatzea kontratatutako gazteak Gazte Bermea Sisteman izena emanda daudela, kontratua sinatu aurreko egunetik, gutxienez. - Enpresak zuzenean hautatzen dituen gazteek, kontratua sinatzeko unean, 5.1 artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzea eta bermatzea. - Kontratua kontratatutako pertsonak egindako ikasketen edo prestakuntzaren mailari egokitutako praktika profesionala lortzea ahalbidetuko duen lanpostu baterako dela egiaztatzea. - Prestakuntza Duala enpresan bukatu duten pertsonen kasuan, prestakuntza hori hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko bada, kontratua mugagabea dela edo gutxienez 12 hilabeteko praktikaldiko kontratua dela egiaztatzea. -Kontratatutako pertsona Lanbideko informazio-sisteman identifikatzea Lehen Aukera programaren bidez sustatutako kontratu bati lotutako pertsona gisa. ESKAERA (I. ERANSKINA) Hilabete bat, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera LEHEN AUKERA PROGRAMA

3 Parte hartzaileak hautatzeko prozedura
Programan parte hartuko duten gazteen hautaketa (eta kontratazioa) eskaera aurkeztu baino lehenago egingo da. Honela egingo da hautaketa hori: Enpresak zuzenean hautatuta. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez edo haren kolaboratzaile den entitate baten bidez. TRANTSIZIO-PROZESUAREN KUDEAKETA  Enpresak zuzenean hautatuta, kontratatu beharreko gazteak 2018an titulazioa lortzeko ikasketak egin dituen prestakuntza-zentroaren lankidetzarekin, enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan duen edo dituen enpresan edo enpresetan prestakuntza-aldi bat egin ondoren, formula hauetakoren bat erabiliz: - Prestakuntza duala. - Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko prestakuntza. - Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean emandako bekak, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortu aurretik enpresan prestakuntza jasotzeko. - Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean emandako bekak, unibertsitate-eremutik lan-eremura igarotzeko trantsizio gisa enpresan prestakuntza jasotzeko. Enpresak, kontratuak egin aurretik, kontratatuko den pertsonak ikasketak egin dituen prestakuntza-zentrora joko du, ikastetxeak egiazta dezan betetzen direla 5.1 eta 5.2.a) artikuluetan ezarritako baldintzak eta lehen aipatutako 13.5 artikuluan adierazitako prozesuaren kudeaketa eta jarraipenaren gainerako xehetasunak. LEHEN AUKERA PROGRAMA

4 Parte hartzaileak hautatzeko prozedura
ESKAITZEN KUDEAKETA Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez edo entitate kolaboratzaileren baten bidez, enpresak zuzenean hautatzen ez dituen gazteak kontratatzeko. - Hautaketarako, eskaintza kudeatzeko eskaera bat aurkeztu beharko da bete beharreko lanpostuaren profil bakoitzeko. Eskaera inprimaki normalizatuan aurkeztuko da, IV. eranskinean ezarritako ereduarekin bat.    - Eskaintza kudeatzeko eskaera bakoitza eskaintza hori jasotzen duen bulegoak edo entitate kolaboratzaileak erregistratuko du, eta enpresari jakinaraziko zaio haren erreferentzia. Lehentasuna emango zaie 5. artikuluko 2. zenbakian adierazitako eran Gazte Bermea Sistemako datu-basean izena emanda dauden pertsonei. Lehen Aukerako praktikaldiko kontratuaren modalitatea baliatuta aurreko edizioren batean kontratatu ziren pertsonak kontratu mugagabearen modalitatean soilik har daitezke kontuan oraingo deialdiaren ondorioetarako, jada eskuratu duten lan-esperientzia gorabehera, baldin eta kontratu mugagabea egiten duen enpresa ez bada praktikaldiko kontratua egin zuen enpresa berbera. - Eskaintza bat kudeatu ondoren hautagai gisa bideratu diren pertsonei egindako kontratuak baino ez dira diruz lagunduko. - Kontratu bakoitzaren komunikazio-prozesuan, enpresak nahitaez adierazi beharko du kontratu horri dagokion eskaintzaren erreferentzia. LEHEN AUKERA PROGRAMA

5 Entitate kolaboratzaileak
Diru-laguntza eskatzeko epeak Enplegu-eskaintzak biltzeko, erregistratzeko eta/edo kudeatzeko eta/edo trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko diru-laguntzaren eskaera: 2018o azaroaren 2tik 16ra III. ERANSKINA ENTITATE KOLABORATZAILEAK Diru-laguntzaren zenbatekoa Entitate kolaboratzaileak Eskaintza biltzea eta erregistratzea 120 euro Eskaintzaren kudeaketa 80 euro Zenbateko horiek % 10 handituko dira deialdi baten babesean diruz lagundutako eta formalizatutako 20 kontratuko, deialdi horretako enplegu-eskaintzak hartu, erregistratu eta/edo kudeatu badira. Trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena 120 euro Diru-laguntzaren ordainketa Entitate kolaboratzaileak Ordainketa bakarra Diru-laguntza emateko ebazpenaren ondoren PROGRAMA LEHEN AUKERA


Descargar ppt "Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak"

Presentaciones similares


Anuncios Google