Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Dolarra jaitsi egin da yenarekiko eta euroarekiko.
EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-2)
2
‘-ekiko’ okerrak eta zalantzazkoak
Oker erabiltzen da ‘–ekiko’ atzizki konpo-satua, zenbaitetan. Halakoetan, tradi-zioz, bestelako itzuli jatorrak eta zeha-tzak erabili izan dira. Aurreko esaldia, esate baterako, hobeto dago honela: EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-2)
3
Dolarra jaitsi egin da yenarekin eta euroarekin alderatuta.
EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-2)
4
‘-ekiko’ okerrak eta zalantzazkoak
Hona erabilera oker batzuk, adizlagun gisa: Eusko Jaurlaritzaren neurriak arrantzarekiko... Lasterketan, ausart eraso, eta minutu erdia atera zuen zaharrak gaztearekiko. Gure alderdiak aspaldi plazaratu zuen bere iritzia gai horrekiko. EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-2)
5
(‘-ekiko’ atzizki konposatua-2)
Txukunago, honela: Eusko Jaurlaritzak arrantza dela-eta hartu-tako neurriak... Lasterketan, ausart eraso, eta minutu erdia kendu zion zaharrak gazteari. Gure alderdiak aspaldi plazaratu zuen bere iritzia gai horri buruz. EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-2)
6
‘-ekiko’ okerrak eta zalantzazkoak
Hona erabilera zalantzazko batzuk, adizlagun gisa: Errespetu handia du zurekiko. Haren maitasuna hizkuntzarekiko. EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-2)
7
errespetu, begirune, estimu, gorroto, maitasun...
Sentimenduak eta gogo-aldarteak adierazten dituzten hitz horiek beste itzuli batzuk eskatzen dituzte, hala nola: -gana -i buruz -en aldera(t) (Ipar.) EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-2)
8
(‘-ekiko’ atzizki konposatua-2)
Lehengo adibideak, beraz, hobeto daude honela: Errespetu handia du zuregana(ko) / zure aldera/ Errespetua dizu / ... Bere hizkuntzarenganako maitasuna / bere hizkuntzari dion maitasuna / ... EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-2)
9
‘-ekiko’ okerrak eta zalantzazkoak
Erabilera hauek ere zalantzazkoak dira, izenlagun gisa: Espazio itxiekiko beldurra. Elkarrekiko maitasuna. Elkarrekiko konfiantza. EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-2)
10
(‘-ekiko’ atzizki konposatua-2)
Jatorrak eta oso erabiliak dira, berriz, honako hauek: Espazio itxiei dien beldurra. Elkarrenganako maitasuna. Elkarrenganako konfiantza. EHULKUren aholkua (‘-ekiko’ atzizki konposatua-2)
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.