La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA.

Presentaciones similares


Presentación del tema: "TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA."— Transcripción de la presentación:

1 TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA

2 ARISTOTELES ETA TOMAS AQUINOKOA
Tomas Aquinokoak bereak egin zituen Aristotelesek landu zituen gaiak eta teoriak Izatearen printzipioak edo printzipio metafisikoak Materia eta Forma Potentzia eta Aktua Substantzia eta akzidenteak

3 ARISTOTELES ETA TOMAS AQUINOKOA
Tomas Aquinokoak bereak egin zituen Aristotelesek landu zituen gaiak eta teoriak ARISTOTELES TOMAS AQUINOKOA Mugitzen den orok kausa bat du. Existitu behar du lehen higiarazle higiezina. Lehen higiarazle higiezina Jainko kreatzailea da.

4 ARISTOTELES ETA TOMAS AQUINOKOA
Tomas Aquinokoak bereak egin zituen Aristotelesek landu zituen gaiak eta teoriak ARISTOTELES TOMAS AQUINOKOA Naturan ordena aurkitzen dugu. Ba al da Adimen Unibertsal bat (Nous) ordena ezarri duena?. Naturan dagoen ordena Jainko kreatzaileak ezarri du. Den guztia ezerezetik kreatu duena.

5 ARISTOTELES ETA TOMAS AQUINOKOA
Tomas Aquinokoak bereak egin zituen Aristotelesek landu zituen gaiak eta teoriak ARISTOTELES TOMAS AQUINOKOA Existitzen diren izaki guztiek azken xede baterantz jotzen dute. Joera hori perfekzioa iristearena da. Potentzia dena aktu bihurtzea. Azken xede hori Jainkoa da.

6 TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA Izatearen gaineko teoriaren giltzarria Jainkoa da.

7 TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA ESENTZIA (ZERIZANA) ETA EXISTENTZIA Substantzia bat (izaki bat) materiaz eta formaz osatutako batasuna bat dela esaten dugunean ez dugu dena esaten. Horrela “zer den” esaten besterik ez dugu. Egia da asko dela, baina oraindik beste gauza bat esan beharra dago. Eta zer da esan behar dugun hori? “Existitzen dela”.

8 TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA ESENTZIA (ZERIZANA) ETA EXISTENTZIA Materia eta forma azaltzen ditugunean esentzia edo zerizana azaltzen dugu. Horrek substantzia indibiduala den hori guztia adierazten du, baina ez du bere “existentzia” adierazten, ez du “existitzen dela” adierazten, edo hobe esan, ez du “aktuan existitzen dela” adierazten.

9 TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA ESENTZIA (ZERIZANA) ETA EXISTENTZIA Substantziei (izakiei) dagokienez, Tomas Aquinokoak bi maila bereizi zituen, bi konposaketa bereizi zituen: Lehenbiziko konposaketan materia eta forma bereizi zituen. Bigarrenean substantziaren zerizana eta existitzearen aktua. Existitzearen aktuak substantzia “existitzen den izaki” bihurtzen du, hau da, errealitatean existitzen den zerbait.

10 IZATEAREN GAINEKO TEORIA
TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA Izaki finituak eta izaki infinitua: Kreaturak eta Kreatzailea Izaki finituak ez dira berez existitzen, hau da, bere esentziek ez dute beharrez existitzea eskatzen, beren existentzia “dohain” bat baita. Jainkoari, izaki infinituari, berez existitzea dagokio, bere esentzia existentziarekin bat egiten da. Jainkoaren izatea existitzea da, bere esentzia ezin da bere existentziatik bereizi.

11 JAINKOAREN EXISTENTZIA
Filosofo batzuek Jainkoaren existentzia frogatu beharrik ez dagoela esan dute. Beste batzuek Jainkoaren existentzia ukatzen dute. Beste batzuek Jainkoaren existentzia frogatzerik ez dagoela esan dute.

12 JAINKOAREN EXISTENTZIA
Tomasen bost bideak Jainkoaren existentzia ez da nabaria, baina frogatu daiteke

13 JAINKOAREN EXISTENTZIA
Tomasen bost bideak Bide bakoitzean ematen diren pausoak: Sentimenezko mundutik hartutako esperientziazko gertaera. Printzipio metafisikoaren aplikazioa. Infinituraino jotzeko ezintasuna. Ondorioa: lehen kausaren existentziaren beharra

14 Tomas Aquinokoaren errealitatearen gaineko teoria.
Aristotelesen pentsamendua oinarria da. Tomasek egin zituen ukituak: “Kristautu egin zuen Aristotelesen pentsamendua”. Jainkoa teoria osoaren giltzarria da. Hortaz, Jainkoaren existentzia frogatu beharra dago. Tomasen bost bideak.


Descargar ppt "TOMAS AQUINOKOA: IZATEAREN GAINEKO TEORIA."

Presentaciones similares


Anuncios Google