Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
JARDUERAK
2
1.ANOREXIARI BURUZKO INFORMAZIOA BILATU
Taldeka Euskarazko informazioa bilatu Anorexiaren edozein aspekturi buruzkoa Informazio iturriak: Liburuak, aldizkarika eta internet. Informazio horrekin 5 minutuko aurkezpena egin klasean, bakoitzak nahi duen erara.
3
2. PARODIA KLASEAN Irakasleak gaiari buruzko txostena eman klaseko ikasle batzuei (6 ikasle). Txostena landu eta 10 minutuko parodia prestatu gaia klasean aurkezteko. Anorexia zer den antzeztu ostean, irakasleak emango du klasean azalpen teorikoa.
4
3. ARGAZKIAK LORTU Taldeka Industri Iraultzako argazkiak lortu, ikasle bakoitzak bere herrikoak. Argazkiekin batera informazioa: zein lan egiten zuten, nola bizi ziren… Hormairudia osatu argazki eta informazioarekin. Industri Iraultzaren tokian tokiko bilakaera azaldu.
5
4. “MATCH POINT” FILMA IKUSI
Gaur egungo gizartea ondo isladatzen duen bideo bat ikusi klasean. Denon artean, bertan ikusitako gizartearen ezaugarriak eztabaidatu. Hedabideen eragina, Moda-ren eragina, estetikari ematen zaion garrantzia… azpimarratu eztabaidan. Irakasleak eramango du eztabaida eta ateratzen ez diren puntu garrantzitsuak, berak aterako ditu eztabaidara.
6
5. POESIA NATURALISTA Klasean Poema Naturalistak landu.
Kasetetik entzun eta irakurri ostean, bakoitzak bere ideia orokorrak aterako ditu. Ideia orokorrak atera ostean, klasean hitz egingo dugu gai honetaz. Hitz egite horretan, irakaslea izango da moderatzailea, hortaz, klasean agertzen ez diren puntu garrantzitsuak irakasleak azalduko ditu.
7
6. EITB BISITATU EITBn dauden departamentu desberdinak ezagutu eta hauen funtzionamendu orokorra. EITB-ko zuzendaritzako kideren bati galdeketa bat egingo diote ikasleen zalantzen arabera. EITBk helarazten dituen baloreak, estetikari, indibidualismoari… ematen dioten lekua etab.
8
7. INKESTA BAT EGIN Herritarrei inkestak egin taldeka.
Hedabideek herritarrengan duten eraginari buruzko galdeketa: Zelako baloreak helarazten dituzten, anorexiarako bultzada, herritarrek hedabide desberdinak (aldizkariak, internet, telebista…) kontsumitzeko maiztasuna… Jasotako informazioarekin, grafiko ezberdinak egin. Ondorio orokorrak atera taldeka.
9
8. IRRATSAIOA EGIN Taldekako lana da. Euskaraz.
Irakasleak artikulu ezberdinak banatu talde bakoitzari. Taldeek artikulua oinarritzat hartuta, ordu erdiko irratsaioa prestatuko dute. Ikastetxeko irratian, irratsaioa egin eta grabatu.
10
9. MODARI BURUZKO IRAGARKIAK JASO
Ikasle bakoitzak 3 euskarri (aldizkaria, egunkaria, irratiko grabaketak...) ekarri klasera. Taldeka, modarekin lotutako iragarkiak jaso. Taldeka ondorioak atera: Emakumeari ematen dioten irudia, estereotipoen erabilera… Gelakide guztien artean, taldeka ateratako ondorioak eztabaidatu eta horrek anorexiarekin izan dezakeen lotura hausnartu.
11
10. MUNDU MAPA OSATU Ikasle bakoitzari munduko herrialde batzuk banatu, gai hauei buruzko informazioa bilatzeko: Teknologia, urrea, arma nuklearrak eta petroleoa. Hormairudi batean herrialde guztiak kokatu: 4 baliabide hauekin aberats dabiltzan herrialdeei, kolore bat jarriko diegu, pobre dabiltzanei, beste bat. Horrela, herrialde garatu eta azpigaratuen mapa osatuko dugu.
12
11. GIZA GORPUTZA MARGOZTU
Ikasle bakoitzak giza gorputza margoztuko du. Marraztutakoaren arabera ondorio psikologikoak aterako dira: gorputz lodia edo argala margoztu badute, pozik ala triste margotu badute…
13
12. PSIKOLOGIAKO GAI EZBERDINAK LANDU
Taldeka Gai ezberdinak: Nerabezaroa, nerabezaroaren garapena, autoestima, familiaren rolak… Gai hauek anorexiarekin lotuta. Gai bakoitzean, arazoa hurbil jasandako subjetu desberdinei elkarrizketa. Orientatzaile bati, anorexia izandako baten familiakoei, psikologo bati… Elkarrizketa klasean aurkeztu.
14
13. SUPER SIZE ME FILMA Klasean filma ikusi.
Filmari buruzko ondorioak atera (janari azkarra, janari azkarraren ondorioak…) ikaskide denen artean. Eztabaida sortu.
15
14. ETXETIK PRODUKTUAK EKARRI
Bakoitzak produktu batzuk eramango ditu gelara. Klasean 2 txoko jarri, bata produktu naturalentzako eta bestea maipulatutakoentzako. Ikasle bakoitzak berak ekarritako produktuak sailkatu beharko ditu. Gelakide guztien artean, txoko bakoitzean kokatutako produktuen egokitasuna ziurtatu beharko dute. Sailkapenerako irizpideak, aldez aurretik irakasleak azalduko ditu.
16
15. NEGUTEGIETARA BISITAK
Ekoizpen prozesu naturala erabiltzen duten negutegietara bisita. Ekoizpen transgenikoaz baliatzen diren negutegietara bisita. Bi bisita hauetan bertako langileren batek, ekoizpen prozesua zein prozesu mota hau erabiltzeko arrazoiak azalduko dizkie. Klasean, bi prozesuen desberdintasunak argitzeko fitxa bat beteko dute.
17
16. “LA BODA DE MURIEL” FILMA
Klasean “La boda de Muriel” Filma ikusiko dugu. Filmari buruzko eztabaida sortu (Neska lodi baten arazoak gizarte honetan, protagonistaren ideiak psikologikoki analizatu, arrazoiak eta eraginak aurkitu,…)
18
17. IRITZI ARTIKULUA EGIN “Diario de una anorexica” liburua gaztelaniaz irakurriko dute. Iritzi artikulua egingo dute ikasleek gaztelaniaz eta hau osatzeko irizpideak aurretik irakasleak emango dizkie.
19
18. ANTZERKIA INGELESEZ EGIN
Anorexiari buruz ikasitakoarekin antzerkia ingelesez prestatuko dute. Denen artean antzerkiaren eskema bat osatuko dute. Taldeka lan egingo dute. Batzuk gidoia prestatuko dute, beste batzuk hormairudiak egingo dituzte eta beste batzuk teknologiaz arduratuko dira. Amaieran beste mailetako ikasleen aurrean ingelesez antzerkia egingo dute anorexiari buruz.
20
19. ANOREXIARI BURUZKO IRITZI ARTIKULUA IDATZI
Ikasle guztien artean ikasitakoarekin anorexiari buruzko iritzi artikulua idatziko dugu. Artikulu hori “Hitza” aldizkarira bidaliko dugu.
21
20. ANOREXIARI BURUZKO LABURPEN-ESKEMA ORDENADOREZ EGIN
Anorexiari buruz arlo ezberdinetatik ikasi dutenen arabera laburpen-eskema bat egingo dute ikasle guztien artean. Laburpen-eskema hau ordenadorez power-point programan egingo dute binaka.
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.