Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
PAZKOKO 3. Igandea B zikloa
2015eko apirilaren 19an Beheko aldean Salomonen atea PAZKOKO 3. Igandea B zikloa Doinua: A. Pärt-en “Cantate Domino” A t e a
2
Elbarria sendatu ondoren, Pedrok Salomonen atean aldarrikatzen du,
Tenpluko ekialdeko aldean (Eg 3,1-10).
3
JESUS PIZTUAREN INDARRA
irakurgaia: Jesusen piztueraren ondoren, Pedrok eginiko ukapenen ondoren, izugarrizko indarra erakusten du. Hauxe dugu bere aldaketaren frogarik erabakigarriena 4. Salmoak Jainkoaren begiratuaren indarra erakusten digu. 2. irakurgaia: San Joanek, bere gutunean, Jesus Piztua da gure defendatzailea Aitaren aurrean . Ebanjelioa: Emauseko ikasleak itzuli ondoren, eta beraien azalpenak bildutako ikasleen aurrean Jesus Piztua agertzen zaie eta esaten die sufritu behar izan zuela, Liburu Santuek zioten bezalaxe.
4
Jainkoak hilen artetik piztu egin zuen
Eg 3, Egun haietan, Pedrok honela esan zion herriari: «Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoak, gure arbasoen Jainkoak, aintzaz bete du Jesus bere zerbitzaria, zuek agintarien eskuetara eman eta Pilatoren aurrean ukatu zenutena, honek askatzea erabaki zuen arren. Santua eta zuzena zen, baina zuek ukatu egin zenuten, eta hiltzaile bat askatzeko eskatu; biziaren sorburua hil zenuten, baina Jainkoak piztu egin du hildakoen artetik; gu gara horren testigu. Badakit, senideok, ezjakinean jokatu zenutela zuek, baita zuen agintariek ere. Baina horrela bete zuen Jainkoak, profeta guztien ahoz aurrez iragarria, hots, haren Mesiasek sufritu egin beharko zuela. Bihotz berri zaitezte, bada, eta itzuli Jainkoarengana, bekatuak ken dakizkizuen.» Atea Jainkoak hilen artetik piztu egin zuen
5
4. salmoa Daviden salmoetako lehenengo zatiko bat da (3-9), bertan “ASKOK” salmogilea erasotzen dutela. Baina salmo honetan, horrez gain, Jainkoaren ahalmena nabaria da bere begiratuan (Pedrok elbarriari egin zion begiratua) Pazko aldiak Jainkoaren errukia gogorazten digu. Nork emango digu zoriontasuna? Bera da gure defendatzailea. Jaunak lasai biziarazten gaitu.
6
Hauxe da “Ate Ederra” , Pedroren mirariko atea
4. Salmoa Hauxe da “Ate Ederra” , Pedroren mirariko atea Argi ezazu, Jauna, zure aurpegia gugana. Deitzen dizudanean, erantzun, Jainko, ene defendatzaile! Estualdian, emadazu lasaibide! Erruki zakizkit eta entzun nire otoitza!
7
Goiko aldean harresia eta Ate Ederra, Zedronetik ikusita
Argi ezazu, Jauna, zure aurpegia gugana. Asko ari dira esaten: «Nork eman guri zoriona? Aldendu egin ote duzu guregandik, Jauna, zeure aurpegi argitsua?». Goiko aldean harresia eta Ate Ederra, Zedronetik ikusita
8
Atzeko aldean, harresia eta Ate Ederra
Argi ezazu, Jauna, zure aurpegia gugana. Bakean etzaten naiz eta berehala lokartzen, zuk bakarrik bainauzu, Jauna, lasai biziarazten. Atzeko aldean, harresia eta Ate Ederra
9
Efeso, bertan idatzi zuen Joanek bere gutuna
1 Jn 2,1-5a. Ene seme-alabatxook: bekaturik egin ez dezazuen idazten dizuet hau. Baina, norbaitek bekatu egiten badu, badugu Laguntzailea Aitaren aurrean: zuzena den Jesu Kristo. Hark bere burua eskaini zuen gure bekatuak barkatzeko, eta ez gureak bakarrik, baita mundu osoarenak ere Jainkoaren aginduak betetzen baditugu, ziur dakigu bera ezagutzen dugula. «Ezagutzen dut Jainkoa» esan eta haren aginduak betetzen ez dituena gezurti da, eta egia ez du beregan. Haren mezua onartzen duenarengan, berriz, Jainkoaren maitasuna bere betera iritsi da: horrela dakigu berarekin bat eginik gaudena. Defendatzaile bat dugu Aitaren aurrean: Jesu Kristo.
10
«Ez al geneukan barrua sutan, bidean Liburu Santuak azalduz
mintzo zitzaigunean?» Lk 24,32 Jerusalem. Ate Berria
11
Aldi hartan, Emauseko bi ikasleek bidean gertatua eta nola ogia zatitzean ezagutu zuten kontatu zieten. Hamaikak eta lagunak horretaz mintzo zirela, Jesus agertu zitzaien erdian eta esan zien: «Bakea zuei». Beldur-ikaraz beterik, mamua ikusten zutela uste zuten. Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan? Ikusi nire esku-oinak, neu naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez». Hau esatean, esku-oinak erakutsi zizkien. Baina, oraindik pozaren pozez sinetsi ezinik eta guztiz harriturik zeudenez, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?» Arrain erre puska bat eskaini zioten. Jesusek hartu eta beraien aurrean jan zuen. Ondoren, esan zien: «Hauxe da, oraindik zuekin nengoela esan nizuena: Moisesen legean, profeten liburuetan eta salmoetan nitaz idatzitako guztia bete beharrekoa zela». Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten. Eta esan zien: «Idatzia zegoen Mesiasek sufritu egin behar zuela eta hirugarren egunean hildakoen artetik piztu, eta, Jerusalemdik hasita, herri guztiei bihotz berritzeko hots egin behar zaiela, bekatuak barka dakizkien. Zuek zarete honen guztiaren lekuko. Lk 24, 35-48 Afaltokiko agerpena
12
“Salba, Jauna, zeure herria,
bedeinka zeure ondarea. Izan zaitez haien artzain eta gidari beti.” Sal 27,9
13
Jatorrizkoa: Joan Ramirez (+)
Irudien egokitzapenak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Casas-en laguntzarekin Ingeleseko itzulpena: Vivian Townsend Italieraz: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Ze Manel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlandarez: Ben Van Vossel Bideoa: Esther Lozano Montserrateko beneditar alabak
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.