La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak"— Transcripción de la presentación:

1 Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak
ENPRESAK Kontratu mugagabeak edo praktikaldikoak EAEn dauden lan-zentroetako lanpostuetan jarduteko lan-kontratu mugagabeak edo gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten praktikaldiko kontratuak izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabe gazteei eginak izatea. Beranduenez 2018ko urriaren 31n hastea. Lanaldi osokoak edo partzialekoak izatea (inoiz ez ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak). Lanpostuak kontratatutako pertsonaren ikasketa- edo prestakuntza-mailari egokituta egotea. Idatziz formalizatzea eta datu hauek adieraztea: titulazioa, hasiera- eta bukaera-data, iraupena, lanaldia eta lanpostua. Kontratuek, gainera, Lehen Aukera programa aipatu behar dute, eta, hala badagokio, baita kontratua zer eskaintzatatik eratorritakoa den ere. Enplegu-sorrera garbia ekarri behar dute berekin, kontratatutako langilea edo langileak Euskal Autonomia Erkidegoko lan-zentroan edo lan-zentroetan lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan enpresak batez beste duen langile kopuruarekiko. Kontratazioaren egunean, kontratu berri horrekin enpresako langileen batezbestekoa igoko da. Azken baldintza hori ez da kontuan hartuko kontratuak arrazoi hauengatik amaitu badira: bidezko diziplinazko kaleratzea, dimisioa, desgaitasuna, adinagatik erretiroa hartzea, lan-denbora borondatez murriztea, langileen ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia. LEHEN AUKERA PROGRAMA

2 Urteko gutxieneko ordainsari gordina
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak KONTRATU MUGAGABEAK EDO PRAKTIKALDIKOAK Senidetasunik eza 3.4a) artikuluaren arabera. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egindako edozein deialditako diru-laguntzen helburu diren edo deialdi horien esparruan diruz lagunduta dauden jarduerei lotu gabeak izatea. Urteko ordainsari garbia kontratuan adieraziko da, eta deialdiko 3.2c) artikuluan ezartzen diren gutxienekoen araberakoa izan beharko du. Titulazio akademikoa Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko ordainsariak barne) Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana). 18.000,00 € Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana). 15.200,00 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 13.000,00 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 11.200,00 € Edonola ere, kontratazioek bat etorri beharko dute Langileen Estatutuko eta aplika daitekeen gainerako araudiko aurreikuspenekin. LEHEN AUKERA PROGRAMA

3 Enpresa eta entitate onuradunak
Enpresak Enpresa pribatuak (haien forma juridikoa edozein dela ere), banako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, elkarteak eta fundazioak, baldin eta hurrengo baldintza hauek betetzen badituzte: Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea. Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea. Enpresako langileen legezko ordezkaritzari jakinarazi izana deialdi honen babesean kontratatzeko asmoa dagoela. Enpresak eskaeran berariaz adierazi beharko du langileen legezko ordezkaritzarik baduen ala ez. Berreskuratzeko agindu bete gaberik ez izatea, Europako Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren. LEHEN AUKERA PROGRAMA

4 Hurrengoek ezingo dute entitate onuradun izan:
Enpresa eta entitate onuradunak Enpresa eta entitate onuradunek bete beharreko baldintza orokorrak: Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako obligazioak betetzea. Erakunde eskatzailearen xedeak eta helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak gizonen eta emakumeen tratu- nahiz aukera-berdintasunaren printzipioaren araberakoak izatea. Zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne. Ez egotea Diru Laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan diru-laguntzak eskuratzeari dagokionez aurreikusitako ezein debeku-egoeratan. Hurrengoek ezingo dute entitate onuradun izan: Organismo autonomoak. Sozietate publikoak. Administrazio publiko baten menpeko elkarte edo entitateak. Aldi baterako laneko enpresak, langileak lagatzeko enpleguetarakoak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere organismo autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman eta itzultze- edo zehapen-prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko.. LEHEN AUKERA PROGRAMA

5 Parte hartzaileak hautatzeko prozedura
Enpresak Programan parte hartuko duten gazteen hautaketa (eta kontratazioa) eskaera aurkeztu baino lehenago egingo da. Honela egingo da hautaketa hori: Enpresak zuzenean hautatuta. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez edo haren kolaboratzaile den entitate baten bidez.  Enpresak zuzenean hautatuta, kontratatu beharreko gazteak 2018an titulazioa lortzeko ikasketak egin dituen prestakuntza-zentroaren lankidetzarekin, enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan duen edo dituen enpresan edo enpresetan prestakuntza-aldi bat egin ondoren, formula hauetakoren bat erabiliz: - Prestakuntza duala. - Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko prestakuntza. - Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean emandako bekak, hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortu aurretik enpresan prestakuntza jasotzeko. - Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean emandako bekak, unibertsitate-eremutik lan-eremura igarotzeko trantsizio gisa enpresan prestakuntza jasotzeko. Enpresak, kontratuak egin aurretik, kontratatuko den pertsonak ikasketak egin dituen prestakuntza-zentrora joko du, ikastetxeak egiazta dezan betetzen direla 5.1 eta 5.2.a) artikuluetan ezarritako baldintzak eta lehen aipatutako 13.5 artikuluan adierazitako prozesuaren kudeaketa eta jarraipenaren gainerako xehetasunak. LEHEN AUKERA PROGRAMA

6 Parte hartzaileak hautatzeko prozedura
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez edo entitate kolaboratzaileren baten bidez, enpresak zuzenean hautatzen ez dituen gazteak kontratatzeko. - Hautaketarako, eskaintza kudeatzeko eskaera bat aurkeztu beharko da bete beharreko lanpostuaren profil bakoitzeko. Eskaera inprimaki normalizatuan aurkeztuko da, IV. eranskinean ezarritako ereduarekin bat.    - Eskaintza kudeatzeko eskaera bakoitza eskaintza hori jasotzen duen bulegoak edo entitate kolaboratzaileak erregistratuko du, eta enpresari jakinaraziko zaio haren erreferentzia. Lehentasuna emango zaie 5. artikuluko 2. zenbakian adierazitako eran Gazte Bermea Sistemako datu-basean izena emanda dauden pertsonei. Lehen Aukerako praktikaldiko kontratuaren modalitatea baliatuta aurreko edizioren batean kontratatu ziren pertsonak kontratu mugagabearen modalitatean soilik har daitezke kontuan oraingo deialdiaren ondorioetarako, jada eskuratu duten lan-esperientzia gorabehera, baldin eta kontratu mugagabea egiten duen enpresa ez bada praktikaldiko kontratua egin zuen enpresa berbera. - Eskaintza bat kudeatu ondoren hautagai gisa bideratu diren pertsonei egindako kontratuak baino ez dira diruz lagunduko. - Kontratu bakoitzaren komunikazio-prozesuan, enpresak nahitaez adierazi beharko du kontratu horri dagokion eskaintzaren erreferentzia. LEHEN AUKERA PROGRAMA

7 Diru-laguntzaren zenbatekoa
Enpresak Praktikaldiko kontratua edo kontratu mugagabea, titulazio akademikoaren arabera Praktikaldiko kontratua Kontratu mugagabea Diru-laguntza 6 hilabeterako 12 hilabeterako Diru-laguntza, emakumeen ordezk. txikiagoa (6 hilabete) (12 hilabete) Diru-laguntza, emakumeen ordezk. txikiagoa Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia Plana) 4.500,00 € 7.200,00 € 9.000,00 € 4.950,00 € 7.920,00 € 9.900,00 € Unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana) 3.800,00 € 6.080,00 € 7.600,00 € 4.180,00 € 6.688,00 € 8.360,00 € Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) 3.250,00 € 5.200,00 € 6.500,00 € 3.575,00 € 5.720,00 € 7.150,00 € Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 2.800,00 € 4.480,00 € 5.600,00 € 3.080,00 € 4.928,00 € 6.160,00 € Diru-laguntzen zenbateko hauek lanaldi osoko kontratuei dagozkie, lanaldi partzialekoetarako lanaldiaren proportzioan doituko dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web orrian argitaratuta dago emakumeen ordezkaritza txikiagoa duten arloen taula. Diru-laguntza eskatzeko epeak Kontrataziorako diru-laguntzaren eskaera: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2018ko urriaren 31ra (diruz laguntzeko kontratuaren azken eguna) II. ERASKINA ENPRESAK LEHEN AUKERA PROGRAMA

8 Diru-laguntzaren ordainketa
Diru-laguntza emandako unean(*) Enpresak 2. ordainketa: % 48 edo justifikazioari dagokion zenbatekoa (**) (*) Lan-kontratuak egiteagatiko diru-laguntzaren eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: Kontratuaren kopia, identifikazio fiskaleko txartela, enpresa eratu dela ziurtatzen duten eskriturak, senidetasunik ez egoteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, enpresan dauden langileen batezbesteko kopuruaren egiaztapena, bi txostenen bitartez (“Alta egoeran dauden langileen batezbesteko plantillaren txostena”, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana -RED sistemaren bidez eskuratuta-, enpresak EAEn dituen lan-zentroak aintzat hartuta. Txostenetako bat kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurre-aurreko 6 hilabeteei buruzkoa izango da, eta, bestea, kontratazioaren alta egunari buruzkoa. Horretaz gain, enpresak zuzenean, prestakuntza-zentroekin lankidetzan, hautatu dituen gazteen kontratuak direnean (7.1a art.): Aurkeztutako kontratuan adierazitako titulua eskuratu izana egiaztatzen duen agiria eta Kontratua egin den enpresan prestakuntza-aldia egin izana egiaztatzen duen agiria. (**) Justifikazioa (praktikaldiko kontratuen kasuan, kontratua amaitu eta hilabeteko epean, eta kontratu mugagabeen kasuan, hasi eta urtebete igaro ondoren, eta, betiere, 2019ko abenduaren 19a baino lehen): Azken Memoria, zeinak kontratatutako gazteen zerrenda eta kontratuen iraupena jasoko baititu. LEHEN AUKERA PROGRAMA

9 Enpresa onuradunen obligazioak
1.- Oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluetan ezarritako obligazioak betetzea. Bereziki, honako hauek: 7.1.a) artikuluan jasotako hautaketa-prozeduraren bidez kontratuak egin behar dituzten enpresek, kontratua egin aurretik, kontratatuko den pertsonak ikasketak egin dituen prestakuntza-zentrora joko du, ikastetxeak egiazta dezan 5.1 eta 5.2.a) artikuluetan ezarritako baldintzak eta 13.5 artikuluan adierazitako prozesuaren kudeaketa eta jarraipenaren gainerako xehetasunak betetzen direla. 7.1.b) artikuluan jasotako hautaketa-prozeduraren bidez kontratuak egin behar dituzten enpresek enplegu-eskaintzak kudeatzeko eskaera aurkeztu behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo haren kolaboratzaile den entitate baten bitartez. Diru-laguntza jasotzea eragin duen jarduera gauzatzea. Plantillaren enplegu-mailari eustea 9. artikuluan adierazitako kontratuen gutxieneko iraunaldian. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan justifikatzea laguntzak emateko edo laguntzez gozatzeko betebeharrak eta baldintzak bete direla. Honako hauen egiaztatze-jarduketei baiezkoa ematea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, eta Europako funtsen kontrol-instantziak. Diruz lagundu daitezkeen gastuek Europako Gizarte Funtserako aukeratuak izateko baldintzak beteko badituzte, entitate onuradunean gastuaren kontabilitate-erregistro bat eraman behar da, aparteko kontabilitate-identifikazio batekin eta kontabilitate-kode egoki batekin. Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea diru-laguntza emateko kontuan izan den edozein baldintzaren aldaketa, baita diruz lagundutako jardueren xedeari edo izaerari nabarmenki eragiten dion edozein gertakizun ere. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari laguntzea jarduera horien-egiaztapen, -jarraipen eta kontrol-prozeduretan. LEHEN AUKERA PROGRAMA

10 Enpresa onuradunen obligazioak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi, eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari. rako Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren edo ko EGF Programa Operatiboaren esparruan, deialdi honen babesean diruz lagundutako komunikazio-, zabaltze-, edo argitalpen-material eta ekintza guztietan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatu dituztela adieraztea. Enpresa onuradunen zerrenda Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduaren 115. artikuluan adierazitako zerrenda publikoan jasoko da. Emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunari buruzko obligazioak: - Probetan edo elkarrizketetan eta lanpostuetarako hautaketak egitean tratu- eta aukera-berdintasunaren eta emakumeen eta gizonen arteko diskriminazio ezaren printzipioa aplikatzen dela bermatzea. Kontratatutako pertsonen adostasuna lortzea, haien datuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskura jartzeko, eskatutako diru-laguntza kudeatzeko soil-soilik, eta deialdi honen 24. artikuluan xedatutako edukiaren berri ematea kontratatuei. 2.– Era berean, praktikaldiko kontratu bat amaitzean bete beharko den obligazio espezifiko gisa, enpresak ziurtagiri bat egin behar dio langileari. Hor, honako hauek jaso behar dira, gutxienez: – Kontratuaren iraupena. – Betetako lanpostuak, eta bakoitzean egindako zeregin nagusiak. Dokumentazio, publizitate, irudi eta material guztietan sexismorik gabeko hizkera erabili behar da, emakumeen kontrako bereizkeria edo estereotipo sexistak bultzatzen dituzten irudiak saihestu behar dira, eta berdintasunaren aldeko irudiak sustatu behar dira, presentzia orekatua, aniztasuna, erantzukidetasuna eta rol eta genero-identitate pluraltasuna sustatzen dutenak. LEHEN AUKERA PROGRAMA


Descargar ppt "Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak"

Presentaciones similares


Anuncios Google