Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
Publicada porShinta Hartono Modificado hace 6 años
1
GARIZUMAKO I. IGANDEA 2015eko otsailaren 22a Ararat mendiko irudiak
Doinua: Mendelsshon-en “Estebanen heriotza” , lehen martiria
2
Khor Virab-eko monasterioa, Ararateko beheko aldean
Ararat mendiko irudiak m. (Armenia) Bibliak bertan kokatzen du dilubioa. Gilgamesh-en (2.000 K.a.) sumeriar mitoa bada ere, Itun Zaharreko kontakizunaren berrikuntza zera da: ez duela aipatzen jainkoen arteko borroka, baizik eta Jainko bakarren PAZIENTZIA, gizateriarekin hitzarmena sinatuz, gure gaiztakeria ahaztuz, eta berriro halakorik ez dela gertatuko. Khor Virab-eko monasterioa, Ararateko beheko aldean
3
JESUSEN ITUNA BETIRAKO
1. Irakur.: Hasiera liburuak Jainkoak ITUNA egiten duela Noerekin, gizadiarekin, aipatzen digu, Jesusekin eta betiko egingo duenaren aitzindari, tentatua izan ondoren, Jainkoaren Erreinua aldarrikatzen hasiko dena. 24. Salmoa: ITUNA gordetzeko gai izan dadila eskatzen du salmogileak. 2. Irakur.: BATAIOA aldarrikatzen du . Bataioak ez gaitu gorputzeko zikina garbituz salbatzen, Jainkoaren aurrean kontzientzia garbi gordetzeko konpromisoa n jartzen gaitu Ebanjelioa: Markosen arabera, tentatua izan ondoren, Jesusek Berak inauguratzen duen Jainkoaren Erreinuan sinestera gonbidatzen gaitu.
4
Has 9, 8-15 Jainkoak Noeri eta beronen semeei esan zien, gainera: «Ituna egiten dut zuekin eta zuen ondorengoekin, baita zuekin dituzuen bizidun guztiekin ere: hegazti, abere eta piztiekin, ontzitik atera diren guztiekin. Hona ematen dizuedan itun-hitza: ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko, ez dela aurrerantzean mundua suntsituko duen uholderik izango». Hau ere esan zien Jainkoak: «Hau da zuei eta zuen artean bizi diren bizidun guztiei belaunez belaun eta betiko ematen dizuedan itun-hitzaren ezaugarria: neure ostadarra ezartzen dut hodeien artean, eta nire eta munduaren arteko itunaren seinale izango da. «Nik zerua lainotzean, ostadarra azalduko da hodeietan; orduan, zuei eta bizidun guztiei emandako itun-hitz honetaz oroituko naiz: ez direla aurrerantzean urak uholde bihurtuko, bizidun oro suntsitzeko.» Noe ontzian
5
24. salmoak, 18.aren parekide, honek Jainkoaren legeaz hitz egiten badigu ere, naturan beteko dena, 24.ak gure ahuleziaz jakitun, Jainkoari eskatzen dio ITUNA gordetzeko gai izan dadila: - Azaldu, niri Jauna, zure bidexkak. - Zure errukia eta maitasuna, Jauna, gogora ekartzen ditugu. Zuk, zure bidea apalei erakusten diezu. Montserrateko musika:
6
24. Salmoa Zure bidexka guztiak grazia eta leialtasuna, Jauna,
zure ituna gordetzen dutenentzat. Azaldu niri, Jauna, zeure bideak, erakutsi ni nondik ibiltzea nahi duzun. Zuzen nazazu, zurekiko leial izan nadin, irakats niri, zu baitzara salbatzen nauen Jainkoa; zuregan itxaron dut etengabe.
7
grazia eta leialtasuna, Jauna, zure ituna gordetzen dutenentzat.
Zure bidexka guztiak grazia eta leialtasuna, Jauna, zure ituna gordetzen dutenentzat. Ekarri gogora, Jauna, zeure errukia eta maitasuna: betidanikoak dituzu. Gogora nazazu zeure maitasunaz, zure ontasunari dagokionez.
8
grazia eta leialtasuna, Jauna, zure ituna gordetzen dutenentzat.
Zure bidexka guztiak grazia eta leialtasuna, Jauna, zure ituna gordetzen dutenentzat. Ona eta zuzena da Jauna, eta bidea jakinarazten die bekatariei. Apalak zuzenbidetik daramatza, bere bidea erakusten die apalei.
9
Ontzi hartan salbatu ziren
1Pe 3, Senide maiteok: Kristo bera ere giza bekatuengatik hil zen, eta behin betiko hil ere, errugabea errudunengatik, zuek Jainkoarengana eramateko. Gizakia zenez, hil egin zen, baina Espirituak bizi berria eman zion. Orduan, preso zeuden espirituei salbamena hots egitera joan zen, behinola sinesgogor izan ziren haiei, alegia; Noeren egunetan, ontzia egin bitartean, Jainkoa pazientziaz egon zitzaien zain; baina ontzian banaka batzuk bakarrik, zortzi lagun guztira, izan ziren uretan zehar salbatuak. Ur hura, orain zuek salbatzen zaituzten bataioko uraren irudi zen. Bataioak ez gaitu gorputzeko zikina garbituz salbatzen, Jainkoaren aurrean kontzientzia garbi gordetzeko konpromisoa ezarriz dago eta menpean ditu aingeru, aginte eta indarrak. Ontzi hartan salbatu ziren
10
Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi,
baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da Mt 4,4b Judako basamortua
11
Aldi hartan, Espirituak basamortura bultzatu zuen Jesus
Aldi hartan, Espirituak basamortura bultzatu zuen Jesus. Berrogei egunez egon zen basamortuan, Satanasek tentatzen zuela. Basabereekin bizi zen eta aingeruak zituen zerbitzari. Joan Bataiatzailea kartzelan sartu eta gero, Jesus Galileara etorri zen eta Jainkoaren berri ona hots egiten zuen. Honela zioen: «Betea da garaia, eta gainean duzue Jainkoaren erregetza. Bihotz berri zaitezte eta sinetsi berri ona» Mk 1, 12-15 Berrogei egunez egon zeneko basamortua. Jerikotik ikusita
12
“Erakuts zeure maitasun harrigarria,
erasotzaileengandik salbatzen baitituzu zure esku ahaltsuan babesten direnak.” Salm 16,7
13
Montserrateko beneditar alabak www.benedictinescat.com/montserrat
Orijinala: Joan Ramirez (+) Irudiak, irakurgaiak, musika, iruzkinak (katalanez eta gaztelaniaz) : Regina Goberna, Àngel Cases-en laguntzarekin Ingeleserako itzulpena: Vivian Townsend Italiarrez: Ramon Julià Euskaraz: Periko Alkain Portugesez: Zemanel Marquespereira Frantsesez: Àngel Casas Nederlanderaz: Ben Van Vossel Montserrateko beneditar alabak
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.