Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
9 GAIA KONTRATUAK
2
KONTZEPTUA Kontratu hitzekin, bi pertsona edo gehiagoren arteko borondateen adostasuna adieraziz gero, kontratu egileen artean eskubide eta betebeharrak sortzen dira.
3
KONTRATUAK AGINTZEN DITUEN PRINTZIPIOAK
1. Forma askatasunaren printzipioa: KZren 1278 art.: Kontratuak bete beharrekoak izango dira, horiek egiteko forma edozein izanik ere 2. Edukiaren askatasunaren printzipioa KZren 1255 art.: Kontratugileek ezar ditzakete euren ustez komenigarri diren itun, klausula eta baldintzak, ez badira legeen, moralaren eta ordena publikoaren aurkakoak
4
KONTRATUAREN OSAGAIAK
KZren 1261 art.: A) Adostasuna B) Objektu zehatza C) Kontratuak ezarritako betebeharren karia
5
OINARRIZKO ARAUAK KZren 1254 art. KZren 1258 art. KZren 1091 art.
Kontratua bada izan, pertsona bat edo gehiago ados daudenetik, beste pertsona bati edo batzuei begira, euren burua gauzaren bat ematea edo zerbitzuren bat egitera behartzeko KZren 1258 art. Kontratuak burutzen dira adostasun hutsaren bitartez, eta harrezkero bete beharrekoak dira, bai beren beregi itundutakoa betetzeari begira, baita, kontratuaren izaeraren arabera, onuste, usadio eta legearekin bat datozen ondorio guztiei begira ere KZren 1091 art. Kontratuetatik sortzen diren betebeharrek lege-indarra dute, alderdi kontratugileen artean, eta betebeharrekok kontratu horien arabera bete behar dira.
6
ONARPENA Alderdien gaitasuna: KZren 1263. art:
Ezin dute adostasunik eman 1. Adingabeko ematzipatugabeek 2. Ez gaituek
7
BORONDATEAREN AKATSAK: ERRAKUNTZA (I)
1. Onarpenaren errakuntza: “lapsus linguae” deiturikoa, ez du uzten kontratua burutzea 2. Adostasunaren errakuntza: KZren 1266 art. Okerrak adostasuna baliogabe dezan, oker hori kontratuaren objektu den gauzaren muinari buruzkoa izan behar da, edo gauza horren baldintzei buruzkoa, baldintzok kontratua egiteko arrazoi nagusiak izan badira. Pertsonari buruzko okerrak kontratua baliogabetuko du, kontratu egiteko arrazoi nagusia izan denean pertsona hori kontuan hartzea. Kontuaren gaineko oker soilak oker horren zuzenketa besterik ez dakar.
8
BORONDATEAREN AKATSAK: ERRAKUNTZA (II)
Ezin izango da kontratua baliogabetu honako kasu bat balitz errakuntza: A) Kontratatzeko arrazoiak B) Kontuen gaineko errakuntza Baldintzak: 1. Muinekoa izatea 2. Saihestezina izatea
9
BORONDATEAREN AKATSAK: DOLOA (IRUZURRA) (I)
Alderdi kontratatzaile batek erabiltzen duen iruzurra bestea kontratatzera eramateko Kode Zibileko arauak 1269 art. Doloa bada izan, kontratugile batek, hitz edo azpijokoen bidez, bestea bultzatzen duenean kontratua egitera eta hitz edo azpijokorik izan ez balitz, kontratugileak ez bazukeen kontratu hori egingo 1270 art. Doloak kontratuen deuseztasuna ekar dezan, dolo hori astuna izan behar da, eta kontratugileetatik batek ere ez du erabil behar. Gertatze bidezko doloa erabiltzen duena behartuta dago kalte-galeren ordaina ematera bakarrik
10
BORONDATEAREN AKATSAK: DOLOA (II)
KONTRATUA DEUSEZTATZEN DU Dolus malus: IRUZURRA, horretarako borondatea izatea Dolo eragilea: dolo astuna da hau, iruzur hori gabe kontratua ez zen egingo EZ DU KONTRATUA DEUSEZTATZEN Gertatze bidezko doloa: Ez da kontratua egiteko arrazoi bakarra baina kontratua burutzea laguntzen du. Bakarrik sortarazten du kalteak ordaintzeko beharra. Dolus bonus: gauza edo zerbitzu baten onurak gehiegi azpimarratzea komunikabideetan
11
BORONDATEAREN AKATSAK: DOLOA (III)
DOLOAREN BALDINTZAK: 1. Legearen aurkako egitatea 2. Kontratugileren batek izan behar du soilik iruzurra erabili duena 3. Borondatea 4. Eragile eta astuna 5. Errakuntza sortarazten du beste kontratugilearengan
12
BORONDATEAREN AKATSAK: INDARKERIA
KZren art. 1267 art. Indarkeria bada izan, indar jasanezina erabiltzen denean adostasuna lortzeko Baldintzak: Indarkeria fisikoa Indar jasanezina
13
BORNDATEAREN AKATSAK: LARDERIA
KZren art. Larderia bada izan, kontratugileetako bati beldur zentzuzko eta oinarriduna eragiten zaionean, kontratugile horrek berak edo haren ondasunek nahiz beraren ezkontideak, ondorengoek edo aurrekoek eurek nahiz haien ondasunek hur-hurreko kalte larria jasango duelako. Larderia kalifikatzeko, pertsonaren adina eta izaera izan behar dira kontuan. Pertsona zehatz batzuei mendetasuna eta errespetua zor eta horiek nahigabetzeko beldurrak ez du kontratua deuseztatuko
14
OBJEKTUA KZren 1261 art. Merkataritzatik kanpo ez dauden gauza, ondasun eta zerbitzu guztiak Etorkizuneko gauzak izan daitezke Zehaztuta izan behar dute
15
KAUSA KZren 1261 art. Kontratuaren helburu ekonomikoa da.
Kontratugile bakoitzarentzat, lortzen duen interesa da, beste kontratugileek ematen diona, egiten dion prestazioa edo emango diona Nahiz eta beren beregi ez agertu kontratuan, han dago beti. Zilegia da aurkakorik frogatzen ez den bitartean
16
FORMA (I) Kontratu mota bi hauetan, funtsezkoa da, hau da kontratua deuseza da ez bada betetzen A) Hipoteka kontratua B) Higiezinen dohaintza Biak eskritura publikoetan islatu behar dira
17
FORMA (II) Besteentzat, KZren 1280 art:
Agiri publikoan agerrarazi beharko dira: 1 Ondasun higiezinen gainean eskubide errealak 2. Ondasun horien berorien gaineko errentamenduak, horiek sei urtekoak edo hortik gorakoak badira eta hirugarrenari kalte egin behar badiote.. 3. Ezkontzako itunak eta horien aldarazpenak 4. Jarauntsi eskubideak edo ezkontzako sozietatearen eskubideak laga, arbuiatu eta horiei uko egitea. 5. Ezkontza egiteko ahalordea, auzietarako ahalorde orokorra eta epaiketan aurkeztu beharreko ahalorde orokorrak Halaber, gainerako kontratuak idatziz agerrarazi beharko dira, nahiz eta idazkia pribatua izan, baldin eta pezetatik gorakoa bada kontratugile bati edo biei dagozkien prestazioen kopurua.
18
KONTRATUAREN ERAKETA: ESKAINTZA ETA ONARPENA
Adostasuna: eskaintza eta onarpenaren ondorioa Publikoari oro har egindako eskaintza Eskaintza mantentzeko denboraldi bateko hitz emana Prestatzeko kontratua
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.