La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

Abendu aldiko II. Igandea

Presentaciones similares


Presentación del tema: "Abendu aldiko II. Igandea"— Transcripción de la presentación:

1 Abendu aldiko II. Igandea
C Zikloa Abendu aldiko II. Igandea 2012ko abenduaren 9a Doinua: “Zer emango diogu Amaren haurrari?” (Kataluniarra)

2 Ba 5,1-9: Jerusalem, erantzi nahigabe eta zoritxarraren
soinekoa, jantzi betiko Jainkoak damaizun ospearen soineko ederra. Estali osorik, soingainekoz bezala, Jainkoak ematen dizun justiziaz; ezarri buruan, koroa bezala, Betikoaren ospea. Jainkoak zure distira agertuko die zerupean bizi diren guztiei, eta izen hau emango dizu betiko: «Justizian oinarrituriko bake», «Jainkoarenganako leialtasunetik sorturiko Poz». Zutitu, Jerusalem, igo gainetara eta begira ekialderantz: ikusi zeure seme-alabak, Santuaren hitzak ekialdetik eta mendebaldetik bildurik, Jainkoa beraiez gogoratu delako pozik. Etsaiek bultzaturik, oinez irten ziren zuregandik; orain, ospez, errege-tronuan bezala, dakarzkizu Jainkoak. Jainkoak agindu du mendi garai oro eta betidaniko muinoak apal daitezen, eta sakanak bete, lurra berdintzeko, Israel seguru ibil dadin, Jainkoaren ospeak gidaturik. Jainkoaren aginduz, basoek eta usain gozoko zuhaitzek gerizpe egingo diote Israeli bidean. Jainkoak berak gidatuko du Israel, pozez, bere ospearen argitan; Jainkoarenak bakarrik diren justizia eta errukia izango ditu lagun. Zutitu, Jerusalem

3 125. Salmoa Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude.
Jaunak Sionen zoria aldatu zuenean, ametsetan ginela iruditzen zitzaigun. Barrez bete zitzaigun ahoa, poz-oihuz ezpainak.

4 Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude.
Jentil-herriek ere hau ziotsaten: «Bikain jokatu du haien alde Jaunak!» Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude.

5 Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude.
Jaunak aldatu du gure zoria, euri-jasek basamortua bezala. Malkotan erein zutenek pozetan dute biltzen!

6 Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude.
Negarretan joan ziren, hazi-zorroa eramanez; poz-oihuka datoz, gari-balak ekarriz.

7 Fl 1, Senideok: Pozik egiten dut zuen guztion alde otoitz beti, lehenengo egunetik orain arte berri onaren zerbitzuan lankide izan baitzaituztet. Badakit ziur, zuengan hain lan ederra hasi zuenak burutu ere egingo duela, Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte. Jainkoa dut lekuko nola nagoen zuek guztiok ikusteko irrikaz Jesu Kristoren maitasun eztiaren eraginez. Eta hauxe eskatzen dut otoitzean: zuen maitasuna izan dadila ezagueraz geroz eta jantziagoa eta sentiberatasunez biziagoa, egokien dena bereizten jakin dezazuen; horrela, Kristo agertuko den egunean garbi eta errugabe aurkituko zaituzte, Jesu Kristok guregan betetzen dituen egintza onetan aberats, Jainkoaren aintza eta gorespenerako. Zuen maitasuna izan dadila ezagueraz gero eta jantziagoa

8 Prestatu bidea Jaunari,
zuzendu bidexkak hari. Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute Jainkoak ematen duen salbamena. Lk 3,4,6

9 Arrastiria Jerusalemen
(Jesu Kristoren ebanjelioa San Lukasen arabera) Tiberio enperadorearen aginte aldiko hamabosgarren urtea zen. Pontzio Pilato zen Judeako gobernari, Herodes Galileako agintari, honen anaia Felipe Itureako eta Trakonitidako agintari, eta Lisanio Abileneko agintari; Anas eta Kaifas ziren apaiz nagusi. Garai hartan, Joanek, Zakariasen semeak, Jainkoaren mezua hartu zuen basamortuan. Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan, bihotz berritzeko eta bataiatzeko hots eginez, bekatuen barkamenerako. Horrela, Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena gertatu zen: “Ahots bat oihuka ari da basamortuan: Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari. Bete daitezela sakanak, beheratu mendi-muinoak; bihur bitez zelai eta lautada paraje latz eta malkarrak. Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute Jainkoak ematen duen salbamena.” (Lk 3, 1-6) Lc 3,1-6 Arrastiria Jerusalemen


Descargar ppt "Abendu aldiko II. Igandea"

Presentaciones similares


Anuncios Google