Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
AMONARI Berez mugitzen da.
Letra:Asier Oyarbide;Musika:Secret garden;Aurkezpena:josearin
2
Gogoratzen dut nola ibiltzen nintzen zure gonei tiran…
3
Nola makurtzen zintudan nire kapritxo denen gupidan…
4
Eta nola, ni beti nengoen zuk zer emango desiran…
5
Zer gogor egiten zaidan orain zuregana jiran ez ibiltzea segidan!
6
Oraindik ere gogoratzen dut: egunen azken dizdiran ohean sartu ondoren nola musu ematen zenidan.
7
Ume nintzela, bere kontuek zenbat ohi ninduten txora!
8
Kontuak, amets bihurtu ziren. Ametsak, egia gerora.
9
Gaur, bisitazen dudan aldiro, gauza denez oroituko da…Ihartzen ari da lorea…
10
Aurrera doa denbora. Kandela, bere azken keaz bat badoakigu gora:
11
Jaungoikoaren argi izana, Jaungoikoaren ondora.
12
Inon besterik topa ez dudan bezalako andre ona.
13
Mundu honetan laurogeita sei urte luzetan egona
14
Ematen duzu aingerutxo bat Jaunak deitzen ez diona.
15
Zure mantal, zure gona, beti hara eta hona… Etxearen zoriona!
16
Ni haur nintzela joan zitzaizun aldamenetik aitona…
17
Beste munduan egongo gara berriz hirurok, amona!!
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.