Descargar la presentación
La descarga está en progreso. Por favor, espere
1
Gurasoen hasierako ebaluaketa 2009-2010 Ikasturtearen txosten orokorra
GALTZAGORRI ELKARTEA 2010eko ekainaren 20a
2
Sarrera Txosten honetan Bularretik Mintzora egitasmoaren gurasoen hasierako galdekizunen emaitza orokorrak aurkezten dira. Ebaluazio hau 2009ko abendua eta 2010eko otsaila bitartean burutu da Euskal Herriko 5 herritan: Amurrio Ermua Iurreta Oñati Tolosa Galdekizunak 5 herri horietako 18 eskoletan banatu dira, haurtzaindegi (0-2 urte) eta eskolaurre mailako (2-6 urte) haurren guraso guztiei. Guztira, galdekizun banatu dira. Horietatik, gurasok erantzun dute, (% 51,5ak).
3
Galdekizunen banaketa
% 51,5ak bete du galdekizuna
4
Hasierako galdekizunaren helburua
Gurasoek zer ohitura eta joera dituzten haurrekin irakurketa lantzerakoan, Haur Literaturako baliabideei buruz zer ezaguera maila duten eta zer espero duten Bularretik Mintzora egitasmoarekin jakitea da. Hasierako galdekizunarekin “oinarrizko abiapuntua” identifikatzen da, gerora egitasmoaren eraginkortasuna aztertzeko.
5
Metodologia Hasierako egoera ebaluatzeko, galdekizun bat sortu da. Honetan, aldagai batzuk kontuan hartu dira: Haurren datuak Gurasoen datuak Bularretik Mintzora egitasmoarekiko itxaropenak Irakurketarekiko jarrerak Kontakizunaren jarduera haurrarekin Haur Literaturako baliabideen ezagutza maila Narraziorako baldintzak – inguruarena, gurasoena – Liburutegiaren erabilpena Guztira 24 galdera ditu (mota ezberdinetakoak) Galdekizunak 18 eskoletan banatu dira, instrukzio orriarekin batera. Epe bat eman ondoren jaso dira, datuak bildu eta estatistikoki tratatuak izan dira. Txosten honetan azaltzen dira prozesu horren emaitzak.
6
GURASOEN EMAITZAK
7
Haurren adina (%) 3-6 urteko haurrak % 90a dira
1-2 urteko haurrak %10a bakarrik
8
Gurasoen ikasketa maila (%)
Lanbide Heziketa: - Amen artean, % 25a - Aiten artean, % 38a Diplomatura eta Lizentziatura: - Amen artean, % 43,9a - Aiten artean, % 25,2a Gehiengoak Lanbide Heziketa (% 31,5a) eta Lizentziatura ikasketak (% 19,9a) ditu. Aitek ikasketa “praktikoak” gehiago dituzte (LH) eta amek erdi eta goi mailako ikasketak.
9
Bularretik Mintzora egitasmoaren itxaropenak (%)
% 66,3ak estimulatzeko estrategiak eskuratzeko eraginkorra izango dela dio % 53,4ak haurrarekin komunikazio afektiboa indartuko duela uste du % 43,4ak HL-ko baliabideak ezagutzeko eraginkorra izango dela dio % 18,8ak haurraren ahozko garapenari buruzko aholkuak eskuratzeko Gurasoen itxaropenak estimulazioaren, harreman afektiboaren eta HL-ko baliabideen aldetik doaz. Ahozkotasunari buruzko interesa azkena da.
10
IRAKURKETAREKIKO JARRERAK
11
Irakurketaren goiztiartasunaren garrantzia (%)
% 92,5ak uste du jaio berritik hasi behar dela irakurketa lantzen
12
Irakurketaren eragina garapenean (% haztatuetan)
% 20,6ak haurrari irudimena eta fantasia gararaziko diola uste du % 18,2ak gozatzeko momentuak eskainiko dizkiola % 16,8ak sentikortasun emozionala gararaziko diola % 16,6ak gaitasun linguistikoa gararaziko diola % 14,4ak ezaguera gehiago edukitzen lagunduko diola
13
Irakurtzearen zergatiak (%)
% 79,4ak ongi pasatzeko dela diote % 54,2ak gauzak irakasteko % 31,3ak jolasteko % 20,3ak irakurtzen irakasteko % 19,8ak distraitzeko Irakurtzearen zergati garrantzitsuenak plazera lortzea, haurra estimulatzea eta jolastea dira.
14
KONTAKIZUNAREN JARDUERA HAURRAREKIN
15
Sehaska kantak abestu (%)
% 33,3ak kantatzen dizkio sehaska kantak haurrari % 66,7ak ez dio sehaska kantarik kantatzen
16
Ipuinak kontatzearen maiztasuna (%)
% 76ak sarritan edo egunero ipuinak kontatzen dizkiete % 22,2ak batzuetan kontatzen dizkiete ipuinak % 1,5ak noiz edo noiz kontatzen dizkiete % 0,2ak inoiz ez dizkiete kontatzen
17
Kontakizunaren iraupena (%)
% 65,4ak ipuinak irauten duena erantzuten dute % 21,2ak ez diote jartzen denbora mugarik haurrari % 8,7ak bakarrik denbora muga bat jartzen diote Orokorrean, gurasoek ez dute kontuan hartzen haurraren arretari eusteko gaitasuna.
18
Kontakizunaren unea (%)
% 67,8ak lo hartu aurretik kontatzen du ipuina % 25,4ak edozein momentuan % 18ak haurrarekin jolasten ari denean % 7,5ak eguneroko zainketekin lotzen du ipuina Orokorrean, ipuinaren kontaketa haurra lokartzearekin elkartzen da.
19
Nork kontatzen ditu ipuinak (%)
% 87an amak kontatzen du % 48,2an aitak kontatzen du % 11an amonak-amamak % 2,6an aitona-aititak % 2,4an zaintzaileak edo beste pertsonak Gehienbat, kontakizunaren jarduera emakumeen esku dago.
20
HAUR LITERATURAREN BALIABIDEEN EZAGUTZA MAILA
21
HL-ko baliabideen erosketa (%)
% 60ak batzuetan erosten dituzte % 31,5ak sarri % 6,2ak gutxitan % 2,3ak inoiz ez
22
HL-ko baliabideak nork aukeratzen ditu (%)
% 74,6a gurasoek aukeratzen dituzte % 31,5a seme-alabek
23
Irizpideak HL-ko baliabideak aukeratzerakoan (%)
% 58,7ak istorioarengatik aukeratzen ditu % 36ak irudiengatik % 14ak testuengatik Gurasoek garrantzia gehiago ematen diote istorioari eta irudiari testuari baino.
24
HL-ko baliabideen adin egokiaren informazioa (%)
Guraso gehienek informazio gutxi dute Haur Literaturako baliabideen adin egokitasunari buruz. % 47,7ak informazio gutxi du % 41ak informazio nahikoa du % 7,3ak ez du informaziorik % 4,1ak informazio asko du
25
Haur Literaturari buruzko informazioa (Web orriak, liburu gomendagarriak,…) (%)
% 75,3ak ez du informaziorik edo informazio gutxi du % 24,7ak informazio asko edo nahikoa du Orokorrean, informazio falta handia dago gurasoengan Haur Literaturari buruzko baliabideen inguruan.
26
NARRAZIORAKO BALDINTZAK
27
Ipuinak kontatzeko estrategiak (%)
% 64,2ak irudiak erakutsi eta komentatzen ditu % 36,7ak testua irakurtzen du % 15,5ak ahoz kontatzen du, libururik erabili gabe % 2ak keinuak erabiltzen ditu kontatzerakoan Orokorrean, ipuinak kontatzea, testuarekin eta ahozkotasunarekin baino, irudiarekin lotuta agertzen da.
28
Inguruko baldintzen kontrola (%)
Orokorrean, gurasoak gehiago arduratzen dira haurraren arreta kontrolatzeaz, inguruko isiltasunaz edo beren egoera propioaz baino. % 83,5ak haurraren arreta erabatekoa izatea kontrolatzen du % 67,1ak erabateko isiltasuna egotea % 47,8ak erlaxaturik eta motibaturik egotea gurasoak beraiek
29
Haurren arreta: denbora (%)
Gehienek, arreta ipuinarekin lotzen dute. Emaitza horiek haurraren adinarekin baldintzatuak daude; zenbat eta adin handiagoa izan, orduan eta arreta mantentzeko ahalmen gehiago izango du haurrak. % 60,2ak ipuinaren arabera arretaz egoten dira % 14,2ak 5-10 minutu % 11,4ak 10 minutu baino gehiago % 10,5ak 3-5 minutu % 3,7ak 3 minutu baino gutxiago
30
Ahozko trebetasunak (%)
% 73,8ak egoki samar erabiltzen ditu % 12,9ak ez hain egoki % 12,6ak oso egoki
31
Ez ahozko trebetasunak (%)
% 61ak egoki samar erabiltzen ditu % 28,6ak ez hain egoki % 7,7ak oso egoki % 2,6ak ez ditu modu egokian erabiltzen Orokorrean, gurasoek ahozko trebetasunak maiztasun gehiagorekin erabiltzen dituzte ez ahozko trebetasunak baino.
32
LIBURUTEGIAREN ERABILPENA
33
Liburutegietara joatea (%)
% 50,3a joaten da % 49,7a ez da joaten Datua kokatzeko, jakin behar da, 2008an EAEan biztanle/liburutegi-publikoetako bazkide ratioa %32, 6koa izan zela. Iturria: EUSTAT / Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila. Liburutegi Zerbitzua / Ministerio de Cultura. Subdir. Gral. Coordinación Bibliotecaria
34
Liburutegietara joatearen maiztasuna
% 50,1a hilean behin edo bi aldiz % 31,9ak maiztasun handiarekin erabiltzen du liburutegia (astean behin edo astean bizpahiru aldiz) % 17ak urtean hiruzpalau aldiz bakarrik
35
Maileguaren erabilpena (%)
Liburutegietara joaten direnen artean, %49,5ak mailegua erabiltzen du. Beraz, guraso guztietatik %24,9ak erabiltzen du mailegua zerbitzua.
36
Maileguaren baliabide mota (%)
“Teknologia berrien” baliabideak ia ipuinak bezain beste mailegatzen dira liburutegian. Haur poesia oso gutxi mailegatzen da. % 46ak ipuinak maileguan hartzen ditu % 36,6ak bideoak, DVDak eta joko interaktiboak % 1,4ak haur poesia
Presentaciones similares
© 2025 SlidePlayer.es Inc.
All rights reserved.