La descarga está en progreso. Por favor, espere

La descarga está en progreso. Por favor, espere

GELAKO EZAUGARRI FISIKOAK UME GORRAREKIKO , IRAKASLE ETA LAGUNEN

Presentaciones similares


Presentación del tema: "GELAKO EZAUGARRI FISIKOAK UME GORRAREKIKO , IRAKASLE ETA LAGUNEN"— Transcripción de la presentación:

1 IKASLE GOR BAT GELAN DAGOENEAN , HONAKO HAUEK KONTUAN HARTU BEHARKO GENITUZKE
GELAKO EZAUGARRI FISIKOAK UME GORRAREKIKO , IRAKASLE ETA LAGUNEN JARRERA UME GORRARENTZAKO AUKERA KOMUNIKATIBOAK GORREN HIZKUNTZA BIMODAL HIZKUNTZA AHOZKO HIZKUNTZA

2 GELAKO EZAUGARRI FISIKOAK
Argi nahikoa izan , ikasle gorrak irakaslearen aurpegia ondo ikus ahal izateko. ikasle gorrak argiari lepoa emanez jarriko da. Argi eta itzal uneak ekiditu beharko dira. Gelako mahaiak U forman jarriko dira. ume gorra zarata gutxien dagoen tokian jarriko da. Umea , irakasletik metro batetik bi metro t´erdiko distantziara jarriko da. Haur hezkuntzan : korroan interakzio komunikatiboetan ; txokoetan banakako lana egiterakoan , ume gorraren ulermena zihurtatuko da. Gelan sortzen den zarata xurgatzeko ; altxairuak, gortinak, panelak …jarri beharko dira. Sabai faltsua jartzea komeni da ohiartzuna ekiditzeko.

3 UME GORRAREKIKO , IRAKASLEAREN JARRERA
Etengabeko begi- euskarriak jarri , azalpena eta ulermenari laguntzeko. Hitzegin aurretik , ikasle gorraren arreta erakarri. Klasea hasi aurretik gai plangintza arbelean jarri. Transparentziak , irudiak … jartzerakoan kontuan izan gorraren atentzioa gerogoakoa dela, hau da, ikusi eta gero azalpena. Naturaltasunez hitzegin , kontuan izanik zeintzuk diren ume gorraren beharrak. Arbelean idatzi bitartean ez hitzegin. Gelan ibilbideak egiteari utzi azalpenak ematerakoan. Azalpen zehatzak, ez oso luzeak eta gaiaz aldatu gabe. Ume gorraren ulermena egiaztatu beti, sinonimoak bilatuz eta hitz berriak egoera ezberdinetan landu orokortzen laguntzeko. Beste ikasleen interbentzioak antolatu , entzun eta hitzegiteko denbora emanez. Denbora eman esandakoa barneratu eta galderak egiteko. Ahozko eta gorputz ariketak tartekatu , ume gorraren nekea gutxitzeko. Motibazioa sustatu. Ikasgaiaren garrantzitsuena eskema baten jarri eta birpasatu. Lagundu ikasle gorrari bere egoeraz jabetzen eta estrategia berezkoak garatzen.

4 UMEGORRAREKIKO , LAGUNEN JARRERA
Elkarren arteko komunikazioa ulergarria izateko , pautak eman : begirada azalpenetan esaldi motzak arreta erakarri besoa ikutuz. Elkarrenganako laguntza harremanak sustatu ( menpekotasuna ekidituz). Lan ohitura isilak landu ; entzutea eta ulertzea ezinbestekoak direlako. Gorreriaren onarpenerako ; esperientzia positiboak sustatu bere buruarekiko dituen ezezko sentimenduei aurre egiteko

5 UME GORRARENTZAKO AUKERA KOMUNIKATIBOAK
GORREN HIZKUNTZA Komunikatzeko bide alternatiboa da Gorrak diren pertsonek erabiltzen dute , berezkoa dutelako. Berezko egitura eta gramatika du. Denbora eta espazio dimentsioetan oinarrituta , informazioa batera adierazten da . BIMODAL HIZKUNTZA Ahozko- hizkuntzaren ozagarrizko bidea da . Ahozko- hizkuntzak bezalako egitura du eta aldibereko erara egiten da. AHOZKO HIZKUNTZA Entzuteko protesiei esker, ume gorrak ahozko hizkuntza onartzeko ez du arazorik. Dena den , ume gorraren lehenengo urteetan, ume batzuentzako aukera da ahozko hizkuntzarekin batera keinuaz ( bimodala ) laguntzea ulermenari eta oroimenari laguntzeko. Denboraz keinua desagertzen joango da. Ezin dugu ahaztu ume gorrek ez dutela besteek bezala ikasten , beraz , ikasbidea erreztu behar zaie ikusmen eustarriekin ,eta kurrikulun eta denboratasun adaptazioak eginez.

6


Descargar ppt "GELAKO EZAUGARRI FISIKOAK UME GORRAREKIKO , IRAKASLE ETA LAGUNEN"

Presentaciones similares


Anuncios Google